XIX. bigarren erdiak -batez be azken herenean- historian eta euskal literaturaren garapenean jirabira funtsezkoa ematen du. Une horretara arte olerki aizan da, ikusi dugun bezala, etengabe izan ez bada ere, aldizkakotasunez behintzat Dechepareren idatziz bere hastapenetik izandako berariazko literatura genero bakarra, behin baino gehiagotan kalitate estetiko estimagarria lortuz. Euskal prosa, aldiz, literatura motibazio zuzenetatik at izanez, errukitasunezko eta izaera aszetikodun, edo gramatika eta linguistika oldozmenerako idazlanak ezik ez du beste erabilerarik ezagutzen. Bestalde, oraindik ez dago literaturaren gizarte-kultura instituzionalizatzerik txikiena ere, ez literatura sormenaren beraren prozesuei dagokienean eta are gutxiago harpenari dagokienetan. Euskal literaturan aro berri luze honetan garatze bidean diren aldaketek biraketa erabakigarria dakarte eta eratorriko den ondorioak hain zuzen ere aurreko aldiko gabezietan eragingo du: literaturaren arian-ariango instituzionalizatzea sozializatutako kultura praktika bezala, bai sorkuntza eta baita irakurketa jardueraren ikuspegitik ere.
Emaitzarik garrantzitsu eta agerikoena, hain zuzen ere, euskal literaturan ordura arte inola ere landu ez ziren generoen jaiotza izan zen: prosa narratiboa eta bere eredu nagusi eta bereziena, eleberria, eta herri-tradiziotik at -Zuberoako pastoralak eta beste eredu txikiago batzuk- XVIII. mendearen bigarren erdian Pedro Antonio de Barrutiak, eliz sustraidun (Gabon aldikoa) berpizkunde aurreko edo goi erdi aroko antzerkiaren ildo beretik Gabonetako Ikuskizunarekin (Acto para la Nochebuena) edota Peñaflorida Kondearen lan komikoetan euskarak egindako sarrera gutxi horien eskutik izandako erakusle bakan bi baino gehiago izan ez zituen antzerkia. Euskal literaturaren historiarekiko ikuspegitik aldaketa horiek gizarte-literatura prozesu baten barnean kokatzen saiatzean, gure ustez alderdi garrantzitsu bi gogoan izan beharra dago: batetik, guda karlistaren ondoren foruak galdu izana.
Bigarren alderdia, mentalitatea edo XVIII. mendearen azkenean Europan iradokiz dabilen eta XIX. mendearen lehen erdian literatura eta arte ekoizpenak ez ezik kultura- eta politika-egitasmo guztiak ere ukituko dituen izaera erromantikoa da. Hizkuntzarekiko, bere ahalmenen eta beharrizanen, geroago eta kontzientzia nabarmenagoak, hastapenetik euskal idazkeraren lehenbiziko arrazoi bezala izan dena, eta XVIII. mendean esplizitazio mailarik gorenera iritsi dena, orain balore-sistema eta talde-egitasmo berri baten kokatuta aurkitzen da: herritartasun kolektiboaren gutun bezala, euskararen kontzientziak, mentalitate erromantikoan eta euskal nazio aldarrikapenarekiko mugimenduan erroldatuz, aurreko arokotik kuantitatiboki eta kualitatiboki ezberdina den literatura jarduera bat eragingo du: literatura, alde batetik adierazpena da, ez idazlearen sorkuntza- ahalmen eta izaerarena bakarrik ez eze, eztabaidaezinak eta arrazoizkoak diren bere nortasun ikurrak hizkuntzan -euskara- dituen herri baten barne-gogoaren adierazpena ere bada, eta bestalde, gizarte-politika gorabeherak arriskuan jarri dituzten eta zaindu eta aldeztea ezinbesteko diren baloreen gainean hain zuzen ere zutabetutako euskal errealitatearen eredu bat sortzen laguntzen du. XIX. mendeko euskal olerkaririk esanguratsuenen lirika, existentzial eta abertzale artekoa, Etxahunetik Arrese Beitia-ra arte, Iparragirre, Elissamburu edo "Bilintx" bitartean direla eta Agirre eta Etxeitaren eleberri historiko eta kostunbrista, edo Soroa, Baroja, Iraola edo Alzagaren zarzuela eta jostailu komikoak aldi honetan euskal literaturaren dimentsio herrikoi, nazio mailako eta erromantiko honen erakusgarririk nabarmenenak dira. Baina, gainera herritarrengandik harpen lez eta idazlearen aldetik sormen lez, literatura jarduera ahalbidetu eta errazten duen kultura azpiegitura baten eratze lana dago. Horretan, batez ere aldizkari eta literatura jardunaldiak lagungarri dira.
Antoine D'Abbadie, aita zuberotarra zuen irlandarra da 1853an Urrugne-n lehenengo eta geroztik Sara-n lore joko ("Lore Jokuak") eta literatura txapelketak sortzen dituena. 1880-an, eta Jose de Manterolaren kemenari esker, Donostian ere olerki sariak antolatzen hasten dira, eta geroztik beste gainontzeko euskal hiriburu eta beste herri batzuetan ere. Olerti-jaialdi horien garrantzia ez datza lehiakideen kalitatean, oro har trebe eta etorridun bertsogile direlako, baina ezer gutxi gehiago, edota hala-moduzkoak besterik ez diren saritutako olerkien balioan. Lehiaketa horietan behin eta berriro saritutako Elissamburu eta Arrese Beitia araua berresten duen salbuespena besterik ez lirateke. Benetako garrantzia, lehiaketa hauetan literatura zereginak, bertsogile zaletuenena besterik ez zen arren, ordura arte izan ez zuen gizarte-maila lortu izatean datza. Lehiaketen jardunak berak nolabait literatura testuei buruzko oinarrizko eta gutxienekoa besterik ez den oldozmen kritiko bat suposatzen du, eta lehiaketek bideratzen dituzten jaialdiak, poetiko eta folkloriko bitartekoak, baina beti herrikoiak, literatura komunikazio era berri bat sortzen dute, hartzailea den jendetza baten heziketan lagungarri izanez.
Beste elementu erabakigarri bat kultura-aberkoiak ziren geroz eta ugariagoak ziren aldizkako argitalpen eta aldizkariak dira, non literaturak, kritika baino sorkuntza gehiago, bertsoa prosa baino gehiago, adierazpenerako ohiko gune bat lortzen joanez. Gainera aldizkariotatik gehienak herriko pertsona ospetsu eta entzutetsu jakin batzuk gizarte- arazoen kontzientzia ludikoaren esparrutik irtenbidea bideratzeko lan serioari ekiten dioten lan arretatsu eta arduratsu, kultura- eta aberkoi-mailako adierazpen eta emaitza direla aintzat hartzea garrantzitsua da. Horrela, adibidez, Iruñan Revista Euskara, "Asociación Euskara de Navarra"-ren adierazpen organo bezala sortzen da; edota Gasteizen, Apraiz, Becerro de Bengoa, Herrán...etab biltzen dituen Revista de las Provincias Euskaras; Donostian Manterolaren Zuzendaritzapean izango den Euskal-Erria sortzen da, edo Euskalduna, Euskalerriko iparraldean; edo Bilbon, Delmas, Trueba, Azkue eta, batez ere, Sabino Arana Goiri, bere politika garrantziaz gain, euskarari buruzko planteamendu linguistiko berrietatik eta baita kultura- eta politika-aldarrikapenaren mugimendu guztiari ematea lortu zuen dinamikotasunetik ere literaturaren eremuan ere eragiten duelako. XX. mendeko bidegurutzean historialari batek baino gehiagok aipatu duen "Eusko Pizkundea" edo Euskal Berpizkundean aurkitzen gara. Euskal literaturaren historia-ikuspegitik behintzat, aldi honetako gertakaririk garrantzitsu eta erabakigarriena zalantza izpirik gabe eleberriaren jaiotza da.
Eleberria literatura guztietan -klasiko eta modernoetan- genero berantiarra da. Euskal literaturan era berezian gainera. Soziologia jakin batek burgesiaren eta eleberri generoaren artean ezarri nahi dituen harreman lar mekanikoetan erori gabe, eleberri modernoaren garapen eta goreneko unearen, errealismoaren -XIX. mendeko bigarren erdiko naturalismoa- eta burgesiaren artean bada bateragarritasunik. Hegel-en esanetan, bereziki eleberria litzateke gizarte burges modernoaren epopeia. Euskal eleberria XIX. mendearen azkenean sortzen da, XX. mende hasieran, euskal nazio nortasunaren alienaezinezko ezaugarria den euskararen aldarrikapen eta aldezpenaren kultura-politika mugimendu horri atxikita. Segurutik horrek azaltzen du euskal eleberriak europar literaturetan une horretan indarrean diren genero motak bereganatu ez izana, eta aldiz jadanik zaharkituta dauden eta oihartzun kontserbadore eta idealista sendodun erromantizismo bati atxikitzen zaizkion beste zaharkitu batzuk eskuratzea. Zehatz-mehatz lehenengo eleberriko eta jatorriz euskaraz egindako lana Txomin Agirreren Auñamendiko Lorea da, Euskaltzale aldizkariak 1897an deitutako sari baten irabazle izana. Navarro Villosladaren Amaya asko gogorarazten duena historia eleberri bat da.
Baina gertatuko den euskal eleberriaren paradigma, bakarrean ez bada ere XX. mendeko lehen erdian zehar era nagusi baten bai behintzat, Kresala (1906) eta Garoa (1912), biak Txomin Agirrerenak ere, izango dira. Eleberriari egozten zaizkion egitekoen eredu azaltzen dira: euskal bizitza zutabetzen den funtsezko balore bien aldezpen eta gorazarrea: euskara eta erlijio fedea. Beraien gainean zutabetzen da barrualdeko baserri-auzoetan edo itsas bazterreko arrantzaleen herritxoetan norbanakoaren edo gizartearen bizitza arkadiar eta eredugarri hori. Euskal narratiba jaio berria den hau, edonola ere, XIX. mende erdi ingurutik aurrera gazteleraz idatzi duten euskal narratzaile jakin batzuek mugitu izan diren eta beraien idazlanetan nostalgiaz goretsitako iragan historiko eta ezaugarriduna berregin edo erromantikotasunez idealizatutako oraina ospatzen dutenek izan diren orbita beraren inguruan kokatzen da. Trueba edo Goizueta, Manteli edo Araquistain adibide izan ditzakegu. Baina euskal ohitura-eleberria, Txomin Agirre edo Etxeita, Anabitarte, Irazusta edo Erkiagarena, ez da errealitatearen ordezkapena, aldeztu beharra dagoen funtsezko baloreak era eredugarriz irudikatzen den errealitatearen eredu ideal baten sorkuntza baino. Hortik eratortzen da bere izaera estatiko, bikoitz, arazo-gabe eta barru-barruan eleberriaren aurkakoa. Bete-betean XX. mendean egonaz, euskal errealitate benetakoari eta baita 20. urteetako "eleberri-iraultza" izenekotik eleberriak jasan izan dituen aldaketa sakonei bizkarra emanez, 50. hamarkadan, oraindik, funtsean ohitura-eleberria eginez jarraitzen da.
Euskal literaturak XIX. mendearen amaieran ezagutzen duen gorakada, -olertia, eleberria eta antzerkia- argi eta garbi mugimendu erromantikoaren inguruan kokatzen da, hau da, mendearen lehen herenean Europa zeharkatzen duen erromantizismorik kontserbadore eta abertzaleena. Horrek, zalantzarik gabe bere garaiko euskal literaturak eskaintzen duen nazio-izaera bikoitza -hizkuntzaz eta gaiez- azaltzen digu. Erromantizismo berantiarra dugu, ea epigonala, baina Euskalerriak jasaten duen politika eta kultura-egoerari era ezin hobean egokitzen zaiona. Jarrera erromantiko honek sortarazten duen literatura ez da sentiberatua eta gainezka egindako norbanakotasun sendo baten gorazarrea -Bilintx, erromantikoena, euskal olerkarien artean erromantiko bakarra dena ez esatearren, ez da Espronceda edo Byron-ekin alderagarria- gizartearen balore edo errealitateen nostalgikotasunaren eta sutsutasunaren artean azaltzen den aldezpen eta ospakizuna baino. Eta hau euskal literatura-sisteman behin betiko egonleku bat lortzen duten genero guztientzako berdina da: olerkia jakina, baina baita eleberria ere, eta nolabait antzerkia, antzerki txikia, hiritarra, ea beti musikala, oinarrizkoa eta herrikoia, "Donostiako Eskola" izenekoarena.
Gaur egun esaten den bezala, "eremu murriztuko" literatura bat izateak dakartzan baldintzapen guztiekin, hizkuntzarekiko harremanean literaturak izaten jarraitzen dituen ukaezinezko morrontzarekin, -Decheparek bezala, Txomin Agirrek edo Etxeitak euskara hedatu, zaindu edo aldezteko ere idazten dute-, aintzatetsitako balio estetikodun lanetan eta kopuruan ere laburra den literatura izatearen muga izanik, eta genero desberdinetan, mendebaldeko literatura handien hitzarmen eta eredu jada zaharkituetara lotuta egon izan arren, euskal literatura XX. mendean euskal gizarte-kultura bizitzan finkapen sendoz sartu da, beti ere, jakina, kokatuta gauden ikuspegitik, XIX. mendean ondo sartuta egon arte euskal literatura-bizitza eta literatura bera zer izan ziren gogoan hartuz. Literaturaren kontzeptua bera, sorkuntzan bertan dena eta geroago eta naroagoa den oldozmen kritikoan berariaz, kultura inguruan burutu eta ulertzen den literatura kontzeptuarekin bat egiten du. Literatura lana, geroago eta gardentasun nabarmenagoz, posible egin eta baldintzatzen duten artekaritza ezberdindun literatura-bizitza baten emaitza eta adierazpena izaten hasi da: herri ohituran sustrai sendodun olerkiaz gain, beti ere erlatiboa den hitz lauzko generoen oinarritzea: ohitura-kontakizuna eta hitz lau dramatikoa herri- eta hiri-antzerki hasiberria. Aldizkari eta literatura lehiaketak, argitaletxe-industria gutxieneko batek eta jendetza irakurzale berri urri baten heziketak, egia da, euskararen egoera soziolinguistiko urria gogoan izanik, euskal literaturak bere gizarte-kultura mailan aldaketa kualitatibo bat ezagutu dezan azpiegitura nahikoa osatu dezakete.
Guzti horri euskal idazlearen geroago eta ugariagoa den "sekularizazioa" gehitu behar diogu. Literatura ez da, jada, ea apaizena bakarrik den jarduna. Literatura zibil baten geroago eta ugariagoa den orokortasunak korrelatu bezala lanbide-jatorri desberdinetako laikoen literatura sorkuntza lanera etorri izatea dakar. Euskal literaturaren sekularizazio honek oraindik ez dio munduaren ikuspegia edo idazleek beraien idazlanetan adierazten dituzten balore sistema oinarritzen den ideologia aipamenari eragiten. Ortodoxia batek, erlijiosoak bakarrik ez eze aberkoiak ere, arrakalarik gabeak, literatura garai horretako euskal gizarteak sortzen dituen balore-sistema eta dinamika historikoaren gauzatze sendo eta esanguratsuenean bihurtzen du literatura. Edonola ere, sozializatutako kultura jarduera bat bezala hasiberria den literatura bizitza horren instituzionalizatzeak europar garatutako literaturak mugitzen diren modernitatearen esparru ingurura euskal literatura hurbiltzen hastea dakar.