Kontzeptua

Euskal literatura

Orain arte euskal literatura euskarazko idazketarekin identifikatu baldin badugu, ez dugu euskara literatura hizkuntzatzat ez duten, gaztelera edo frantsesa baizik, euskal idazleek egindako beste literatura horri euskal izena ukatzeko borondatez egin. Zeren hizkuntza bat zein beste, egon dauden unetik Euskalerriko kultura ondarearen zati baldin badira, beraiekin euskaldunek egin duten literatura ere gure literatura ondarearen zati da. Egia da hizkuntzagatik literaturaz literaturaren historian egiten ari den identifikazioak gaiari buruz argi askorik ez duela isurtzen. Beharbada, "euskal literaturaz" hitz egin baino "euskaldunen literatura edo literaturez? hitz egin beharko litzateke. Ez litzateke bidezko ez objektiboa, beraz, beste literatura horiei buruzko aipamenik ere egin gabe euskal literaturan zehar egindako ibilbide honi amaiera ematea. Izatez, une jakin bitan euskaraz barik gazteleraz idatzitako euskal literaturaz hitz egin dugu: XVIII. mendean Euskalerriko Adiskideen literatura lana eta Trueba, Araquistain, etab. bezalako XIX. bigarren erdiko idazleen elezahar-ohiturazko narratiba. Eta beraietaz jardun behar izan badugu, ez da izan aro horietako euskal literatura bizitza eta literaturaren garapenean eragin zuzena izan zutelako baino besterik.

Nabarmena da euskal idazlearen egoera, euskara literatura hizkuntza bezala ez darabilen arren. Zentzugabekeria litzateke euskal literaturaren erabateko ulermenetik Unamuno, Baroja, Celaya eta Blas de Otero baztertzea. Baina ez da ere, prestidigitazio jolasak eginez, jaiotza egiaztagiri eta jatorri-zuhaitzekin hispaniar letretan bete-betean sartu eta euskal literaturarentzako Gonzalo de Berceo-tik Julio Cortazar-era bitartean liratekeen egile mordoaren zerrenda hartuz euskal literaturara ekartzea. Arazoa hori baino korapilatsuagoa da eta idazle bakoitza erroldatu eta azaltzen den literatura sistemen ikuspegitik eta baita elkarren artean linguistikoki ezberdinak diren literatura sistemen arteko eragin eta harremanetik ere aztertu beharko litzateke. Egungo kritika- eta literatura teoriaren hain aipatua den "Testuartekotasuna" kontzeptua eraginkorra eta eragingarria izan daiteke. Barojak, adibidez, mendearen lehen erdian idazten den euskal eleberriarekin ez du zerikusirik, baina Blas de Oterori buruz eta Gabriel Arestiren gizarte-olerkigintzari buruz ezin gauza bera esan izango litzateke.

Hemen ezinezkoa da "beste" euskal literaturak bezalako hain korapilatsua den gai baten inguruko azalpenik eman eta are gutxiago erantzunik. Eta frantsesez edo gazteleraz idatzi duten edo idazteari ekiten dioten idazlerik garrantzitsuenak izanda ere, euskal idazleen katalogo bat proposatzeak ez luke ekarpenik izango. Euskal literaturen historia zorrotzak beste trataera bat behar du. Gu hemen euskal literaturaz ari izan bagara, bere berezitasunagatik eta euskal idazleak beste inongo literatura-historian erroldatzerik ez dutelako izan da. Baina, gazteleraz edo frantsesez euskal idazleak daudenaren baina baita hizkuntzatik bakarrik abiatuz bere zioa zehaztuko ez lukeen literaturaren historia batetik deskribapen egoki bat beharko luketen euskal kultura-sisteman erroldatutako beste literatura horien lekukotasuna ere utzi beharra zegoen.