Kontzeptua

Antzinako Erregimenaren krisia

Antzinako Erregimena, XVII. eta XVIII. Mendeetan, Europa mendebaldeko monarkia gehienetan dagoen gizarte sistema da. XVIII. mende amaieran egondako aldaketa sakonek krisi garai bat irekiko dute gizarte antolaketa guztiz irauliko dutena. Baina krisia ez da une berean emango Europar estatu guztietan. Frantzian bere adierazpide argiena 1789ko iraultza izango da. Espainian berriz, Antzinako erregimenaren ezaugarriak XIX. mende erdiraino iraungo dute. Euskal Herriari dagokionez, bere zortea auzokoen ibilbideari lotua izango da eta ikusiko dugun lez, Foru eskubideen biziraupenarekin zerikusia izango du.