Kontzeptua

Antzinako Erregimenaren krisia

Antzinako erregimenaren krisia ez dagokio beraz hainbeste ideia liberalen agerpenari edo ideia kontserbadoreen ahultzeari. Euskal Herrian antzinako erregimenaren krisia frantziar eta espainiar estatuek bere zentralizazio politika garatzen duten heinean garatuz doa. Zentralizazio politika hori errege Borboiekin hasten da eta Iraultzak eta Liberalek amaituko dute. Burgesiak ekonomia askearen eta Estatu Nazioaren kontzeptu berriak aplikatuko ditu eta horretarako lur eremu zentralizatua behar du estatua ekonomiaren zerbitzura jarriko duena. Euskal Foru eta eskubideak oztopo bat besterik ez dira Frantzia eta Espainiako agintarientzat.

Euskal Herrian beraz, Europan ematen den gizarte antolaketa eredu berriak, bere izaera berezitua beste nazioen barruan diluitzen da populu gisa desagertzeko arriskuarekin. Gizakiaren askatasuna, berdintasuna eta justizia guztiontzat aldarrikatzen den bitartean populu bat desagertze bidean jartzen da, bere ohitura eta berezitasunak zapuztuz. Europan eta zehazkiago Frantzian eta Espainian ematen den aipatutako krisia, Euskal Herriak dituen berezitasun historikoen desagerpena bultzatzen duen faktore exogeno bat dela esan daiteke.