Kontzeptua

Antzinako Erregimenaren krisia

Antzinako Erregimena terminoa lehen aldiz, Frantziako Iraultza garaian erabili zen, Iraultza aurreko egoera definitzeko. Gerora, Europa mendebalde guzian hedatu zen.

Sistema politikoa monarkia absolutua da. Erregeak boterea jainkoaren graziaz du eta beraz, bere esku daude eskumen guziak. Horren adibide argiena Luis XIVa da Roi Soleil izendatua.

Ekonomia bereziki lehen sektorera mugatzen da. Lurraren jabegoa da beraz aberastasunaren oinarria. Horrez gain, Monarkia absolutuek kolonietan ustiatutako aberastasunei esker bizi dira eta barne mailan politika protekzionista garatzen dute.

Gizartea estamentutan antolatua da eta ezin da estamentu batetik bestera igo. Alde batetik pribilegioak dituztenak daude, Noblezia eta Kleroa, bestetik pribilegiorik gabekoak, Burgesia merkataria, artisauak, nekazari lur jabeak, nekazari errentadunak, morroiak, txiroak eta marjinatuak. Guztiak 3. estatua deituriko mailan kokatzen dira. Pribilegiodunek ez dute zergarik ordaintzen eta beraiek altxatzeko eskubidea dute, legedi berezitua dute eta jaun noble eskubideak. Ororen buru erregea dago.

Euskal Herrian, foru eskubideek Antzinako erregimenean egon ohi den gizarte antolaketa itxuraldatzen dutela. Izan ere, Foruek antolatzen dute Euskal lurraldeetako gizarte eredua eta legedi berezitu baten bidez bertako ekonomia eta politika. Frantzia eta Espainiako erregeek zin egin behar zuten Foruak errespetatuko zituztela. Ondorioz Euskal Herria gune berezitu bat bezala agertzen da.