Kontzeptua

Antzinako Erregimenaren krisia

Orduarteko gizarte antolaketa irauli egingo da. Horren adierazle handiena dugu Frantziar iraultza prozesua. 10 urtetan, 5 mendetan zehar egondako gizarte modeloa desagertu egingo da eta berri bat ezarri. Gainera, Frantzian ez ezik, Europa eta mundu osoan izan du eragina.

Burgesiak ekonomia kapitalista garatuko du. Merkatu askatasuna eta estatuaren esku-hartzerik eza defendatuko ditu ideia liberalen haritik.

Politikoki, estatu zentralista garatu egingo da eremu geografiko definitu bat homogeneizatzeko. Orain arte jaun nobleen esku zegoena herritarrak ordezkatzen dituen estatuaren esku geratuko da. Pribilegioen abolizioarekin eta berdintasunaren izenean, eredu liberalak estatu nazioa sortuko du merkatu ekonomiaren askatasuna bermatzeko.

Frantziako iraultzak Espainian eragin handia izango du. Hasiera batean, Espainiako botere absolutistak Europako beste erreinuekin aliantza osatuko du eta bere mugak itxi Frantziaren mehatxua ekiditeko. Baina ahalegin horiek ez dute Espainiara ilustrazioaren ideiak sartzea ekidingo eta, Espainian ere, Burgesiak, neurri apalago batean bada ere, aldarrikatuko du gainontzean dagokion tokia. Krisia, Carlos IV. garaian hasiko da eta liberalak eta Kontserbadoreen arteko gatazkan irudikatuko da. Gerra Karlistek emango diote amaiera krisiari aro berri bati ateak irekiz. Konbentzio gerrak lehenik, eta Independetzia gerrak ondoren, markatuko dute krisia. Monarkia absolutista ezartzeko saiakerak izango dira Fernando VIIarekin baina azkenean gerra karlistetan gailenduko dira Liberalak. 50 urtez izandako gatazka politikoek absolutismoarekin amaituko dute. XIX. mendean jada, Europan bestelako gizarte bat dago eta Espainia Frantzian baino neurri apalago batean bada ere, ez da aldaketa horietatik kanpo geratuko.