Kontzeptua

Antzinako Erregimenaren krisia

Antzinako erregimena burgesiaren agerpena eta ideia liberalen hedapenarekin ahulduz doa. Burgesiak geroz eta indar gehiago hartzen du gizartean eta boterea hartzeko modu bakarra orduko sistema iraultzean datza. Gizarte antolaketaren aldaketa hainbat faktorek baldintzatzen dute. Alde batetik, XVIII. mendean, zientzia eta teknologien garapenari esker demografiaren hazkundea egongo da eta kontsumo eskera handitu egingo da. Tresna berrien agerpenarekin batera, hiriak garatzen dira eta baserriek exodoa ezagutuko dute. Eskulanak gora egingo du industrializazioaren garapena dela eta. Horrek hirietako burgesiari indarra emango dio. Gainera kolonietako komertzioak, beraien artean esklabutzarenak, burgesiari botere ekonomiko handia emango dio.

Zientzia eta teknologien garapeaz baliatuko den bezala, burgesia hiritarra ideologia berriez elikatuko da. Botere absolutista kritikatzen duten Ilustrazioko korronteek Burgesiaren oinarri ideologikoak finkatuko dituzte. Alde batetik, demokrazia eta berdintasunaren diskurtsoa eta bestetik, ekonomiaren askatasuna bezalako ideiek eragin handia izango dute, eta Erregearen botere absolutua lehen aldiz zalantzan jarria izango da.

Bestalde, Noblezia dekadentzian dago, bere jatorrizko funtzioa, gerrarena guztiz galdua du. Horren ordez aberastasunak xahutzeari ekiten dio. Ekonomia protekzionistek eta lurrean oinarritutako ekonomiak ez dute jadanik gerorik aro berrian. Ordenu zaharra dekadentzian dago.