Gaztelako eta Arabako jaunekin hartu beharreko neurriak. Ez zen nahikoa Gaztelako eta Bizkaiko jaun boteretsuek lurra Alfontso VI.a erregeari eman izana. Politikari trebe eta argia da, eta ez da konjuratuez eta traidoreez fidatzen. Hori dela eta, moroen lurraldean izandako ibilera militarrak alde batera utzi gabe, bide guztietatik saiatzen da haiek konprometitzen ezkontza-loturen sare korapilatsu batean, interes eta konpromiso politikoen bidegurutzean. Gaztelako jaunak alde batetik, Bizkaiko jauna bestetik eta Euskal Errege Etxea bere errioxar jaunekin, Alfontso erregea bere kausara irmoki erakartzen saiatzen da. Batez ere, Eneko bizkaitarrari Arabarekin eta Gipuzkoarekin biribiltzen dizkio bere lurrak, baina trukean Ebroko ondasunak lagatzen dizkio. Baina bizkaitar kondeak hain botere handia hartzen du, non nekerik gabe lortzen baitu ia subirano izatea. Diego Alvaresen etxearekin duen lotura erabakigarria dela esan daiteke bere posizio alfonsistan.
