Kontzeptua

Iruñako San Lorentzo dantzak

Gaur egun hamar mudantza egiten dira, cortesíak sartuta. Gehienak Europa osoan zabaldurik dagoen ezpata-dantzen ereduan oinarriturik daude (Pelinski 2011). Honi gehitu behar zaio pentsatuta dagoela adineko dantzariendako, eta horregatik ez direla egiten mugimendu bortitz edo atletikorik. Aipaturiko kutsu militarra oso nabaria da musiketan, eta mediterraneoa bai musika bai dantzetan. Hona hemen:

  1. Pasacalles-Karrikadantza bi ilaratan, dantzarien kaskainetekin lagunduta. Martxa oso azkarra da, habanerako itxura handia hartuz.
  2. Fajina, non ezpatak eta metalezko brokelak elkar topatzen diren. Musikak kutsu militar ikaragarria du, armadako kornetek egiten dituzten nota gutxi horiekin osaturik baitago.
  3. Fajina-balsa, ezpatez dantzatuta, eta bals erritmo duena, lehenagoko moldaketa izan arren.
  4. Lairon 1, makil dantza motza kortesiekin bukatzen dena.
  5. Lairon II, ezpata eta brokelez berriro dantzatuta, orain esaldi irregularragoetan.
  6. Habanera, erritmo honen gainean beste makil-dantza korapilatsuago bat.
  7. Makil-dantza. Beste bat, non, Otsagin egiten den moduan, dantzariek lurra gogoz jotzen dute haien makilekin.
  8. Jota bere koplarekin, Julian Romanoren errepertoriotik. Printzipioz dantzarik bana-banan egiten dute kaskainetekin, boboa azkena izanik.
  9. Arku-dantza, Europa osoan ezagutzen den Lepo egindakoa figura arkuen erabilpenarekin nahasten da. Dantzariek haien arkuekin lehen "preso" hartzen dute boboa eta gero askatzen dute.