Kontzeptua

Iruñako San Lorentzo dantzak

San Lorentzo dantzetan dantza berria dugu. Azken hogeita hamar urtetan euskal tradizio folklorikoan oinarrituriko dantza berri asko sortu izan dira (Pomares eta Larramendi 1987). Agian mota honetako prozesurik dokumentatuena Eibarko Arrateko Amaren dantzarena da (Araolaza Arrieta 2008). Horietako gutxik lortu dute, halere, dantza hauek duten garrantzia eta ospea, eta are gutxiago benetako tradizioa bihurtzea, zerbait bereziki zaila Iruña bezalako hiri batean. Bere orijinaltasunak janzkera eta musika aldetik arrakasta honen atalak dira. Dantzarien eskarmentuarekin batera dudarik gabe.