Kontzeptua

Guda Euskal Herrian

  • Erresistentzia

Euskaldunen lehen notiziak erromatar kronika idazle eta poetek ematen dituzte non besteak beste borrokalari aparta gisa deskribatuak diren. Erromatarren lehen bisitak euskal lurretan K.a.-ko II. mendean kokatzen dira Kartagotarren aurkako gerra punikoen garaian. Garai hartako testigantzen arabera baskoek, kantabriarrek eta Pirineo ekialdeko zerretanoek kartagotarrekin batera Erromaren aurka egin zuten.

Baina erromatar presentzia egonkorra Pompeyo jeneral erromatarrarekin batera dator K.a.75. urtean Iruñea konkistatzen duenean Pompaelo hiria sortuz. Manex Goihenetxe historialariak aipatzen duenez, Pompeyoren espedizioa eta garaipena gerra zibil baten ondoren izan zen; hain zuzen, Serturis jeneral erromatarren aurka. Pompeyok tokiko tribuen laguntza jaso zuen eta Serturis garaitu zuen.

Sos-eko bataila esanguratsua dugu K.a 56.urtean, non Erromanoek Akitania inbaditzen duten. Juliuo Cesarren testigantzen arabera, Akitaniarrak zeinen artean gaurko ipar Euskal Herriko biztanleak zeuden, Craso jeneralaren aurka aritu zirenean, Hispainia Citerior-eko biztanleen laguntza eskatu zuten. Kronikek diotenez Crasoren aurka aritu zirenak borrokalari antolatuak eta jakitunak ziren. Ematen dunez Sertorio eta Ponpeyoren garaietatik estrategia militar erromatarrak ezagutzen zituzten.

  • Elkarbizitza

Erromanizazioaren aurka erresistentzia izan zela esan badaiteke, ez zen erabatekoa izan. Izan ere Erromatarrek lautada (ager) zuten interes handikoa ez hainbeste mendi aldea (saltus). Kontsultatutako bibliografiaren arabera elkarbizitza egon zen. Esan daiteke asimilazio maila bat ere egon zela latinak euskal hizkuntzan duen eragina ikusita.

II. mendean Novempopulania lurraldearen sorrera izango dugu Euskal lurretan. Izan ere Erromanoek erreboltak mugatzeko asmoz nonbait, 12 herriz osatutako lurralde administratibo bat sortu zuten non berezitasun linguistiko eta kulturala zegoen. Ezin dugu esan lurralde horiek homogeneoak zirenik baina argi dagoena da Garonatik Ebrora tribu ezberdinez osatutako gune amankomun bat agertzen dela beste lurraldeekiko berezitasunekin. Karistioak, Autrigoiak, Barduloak, Baskoiekin eta akitaniarrekin batera ikusten ditugu eremu honetan, Akitaniarrak ere tribu ezberdinez osatutako multzo bat dira. Manex Goyentechek azaltzen duenez Antzinako Euskal Herria eremu anitza zen geografikoki, linguistikoki eta kulturalki. Eremu horrek bi administrazio erromatar ezagutu zituen Tarraskoniarra eta Akitaniarra. Bestalde Erromatarren kronikek erakusten dute eremu honetan gerrarako gaitasuna zegoela. Honi gehitu behar diogu Erromanizazioaren elementu garrantzitsu bat izan zen ejertzitoa. Euskaldunak Erromatar ejertzitoan agertzen direla erakusten dute ikertutako testigantzek eta hiritartasun erromatarra lortzen zuten Erromarekin borrokatzen zutenek.

  • Barne gatazkak

II. mendea erromanizazioaren garai barea izan bazen ere, ez zen horrela izan III. mendean. Krisi soziala jota dago lurraldea eta lehenengo inbasio barbaroak agertzen dira. Erromatar inperioaren gainbehera hasia da eta ezegonkortasuna nagusituz doa. Garai horretan Bagaudak aipatu behar ditugu halabeharrez. Dirudienez Bagaudak agintean zeuden jauntxoen aurka altxatutako nekazariei emandako izena izan zen. Euskal Herrian ez ezik Europa mendebalde osoan eman ziren. Erromatar inperioa krisian zegoen, zergen gorakadak eta jauntxoen gehiegikeriek herritarrak matxinatu zituen nonbait. Mugimendu sozial bat zela aipatzen dute Egaña eta Goyenethe historialariek. V. mende arte iraun zuten matxinada horiek baina guztiak bortizki zapuztuak izan ziren.

  • Inbasio barbaroak

Erromanizazioaren ondoren, Erdi Aroan, V. mendetik VIII. mendera inbasio barbaroek ezaugarritzen dute Euskal Herriko historia. Bisigodoak eta frankoak nagusiki. Erromatarrekin ez bezala inbasio barbaroen garaia gatazkatsua izango da. Lurren defentsa etengabea egingo dute euskaldunek.

V. mende hasieran bisigodoak euskal lurretara datoz, Erromatar inperioaren gainbehera garaian lurrak kontrolatu nahi baitituzte. VI. mendean frankoak ariko dira euskal lurretan eta bai bisigodoek bai frankoek euskal lurrak nahiko dituzte beraientzat. Hainbat bibliografian aipatzen da bisigodoek ez zutela inoiz lortu baskoak menderatzea.

VIII.menderarte iraungo du Euskaldunak menderatzeko saiakerak. Nahiz eta lurrak suntsituko dituzten ez dute asimilazioa lortuko. Azkenean Musulmanen etorrerarekin 711ean amaituko da bisigodoen aurkako guda. Frankoek berriz, 602an Baskoniako dukerria sortu zuten beren mende ezarriz euskal lurraldea Garonatik Ebrora. Baina Baskoniako dukerria independente izan arte 660an, altxamenduak etengabeak izan ziren. Gerora ere, jarraituko dute frankoen (merobingioak eta karolingioak) inbasio saiakerak eta Euskal dukeen erantzunak. Garai horretan kokatzen da 778ko Orreagako guda famatua.

  • Nafarroa

Nafarroako dinastiaren jatorria VIII eta IX. mende inguruetan lurraren defentsaren alde dagoen gudan aurki daitekeela esaten du Egaña historialariak. Lehengo euskal erregeak Dux titulu militarraren bidez izendatzen ziren. Hau da jefe militar bat bezala agertzen da Eneko Aritza Iruñeko erregea 824ean eta ez herentzia ondorioz lortutako lur baten jabe gisan.

Iruñeko erresumak, Eneko Aritzarekin hasten denak, IX. mendean sortzen da eta etengabe bere mugak defendatu behar ditu auzokoen aurka ia mende batez. Nafarroako erresumarekin jarraitzen du Ximeno dinastiak 1235 arte eta Euskal lurrak batu eta hedatu egiten ditu. Hortik aurrera kanpoko dinastien esku gerazten da eta suzezio gatazkak medio, alde batetik eta erlijio aliantzak bestetik Nafarroak gerra zibila biziko du populuaren heren bat galduko duelarik. XV. mende erdian Erreinua ahuldua dago eta 1512an Nafar erresumaren konkistarekin Gaztelaren esku geratuko da erreinuaren amaiera markatuz. Ultrapuertos deituriko 6. merindadea geratuko da independente baina hurrengo mendean Frantziako erreinuari lotua izango da Herni III.a Frantziako errege bilakatzen denean 1589an.

Gipuzkoa Bizkaia eta Araba XIII eta XIV. mendeetan Gaztelako erreinuaren parte izatera pasatuak ziren beraien foru eskubide eta berezitasunekin.

  • Barne gatazka: Ahaide Nagusiak

Behe erdi aroan euskal lurraldea krisian dago. Izan ere Nafarroako erreinua kanpo dinastien esku dago, inguruko potentziak indartuz doaz, euskal lurraldea gero eta isolatuagoa dago. Krisi testuinguru honetan, barne mailan bandoen garapena suspertuko da. XIII. mendetik indartutako nobleak bandoak sortzen dituzte. Ahaide nagusiek benetako gerra zibilak sortuko dituzte euskal lurrak gerra iraunkorrean murgilduz. Oinaztarrak eta Ganboarrak Bizkaia Gipuzkoa eta Araban eta Agaramontarrak eta Beaumondarrak Nafarroan beraien noblezia interesen arabera Nafarroa edo Gaztelaren alde egin zutenak konkista garaian. Foru instituzioek hartutako neurriek eta ondoren sortuko eta garatuko diren Hiribilduek gauzak baretuko dituzte. Baina Nafarroako Konkista ez zen Ahaide nagusien arteko guden eszenatoki bakarra izan. Frantzia eta Ingalaterra aurkari izan zituen 100 urteko gerrak Agramontarrak eta Beaumondarrak aurkari izan zituen eta Lapurdi eta Zuberoako biztanleak gerra horretan banatuak izan ziren bando baten alde edo bestearen alde eginez. Banderizoen arteko gatazkak benetako gudak bilakatu ziren lurraldea erabat suntsituz, jendea hilez eta gerra giroa euskal lurralde guztian hedatuz.

  • Gerra kanpoan

1494 eta 1559 bitartean Italiar gerrak izan ziren non Europako estatu nagusiak gerran izan ziren ia modu jarraikian lurralde horretako banaketa zela eta. Euskaldunak bertan parte hartu zuten izan zedin Frantziarekin edo Gaztelarekin.