Kontzeptua

Guda Euskal Herrian

Azken bi mila urte hauetan ez da bake iraunkorrik egon Euskal Herrian. Barne gatazka, inbasio eta asimilazio saiakerek, Euskal Herria kolpatu bai baina ez dute desagerrarazi. Ezaugarri nagusia lurraren defentsa dela esan dezakegu baina barne gatazkak gutxietsi gabe. Azkenik, Kanpo gerretan parte hartzea, batzuetan boluntarioki, gehienetan bortxaz, esanguratsua da ikusiz euskal lurralde eremuaren txikitasuna.

Euskal Herria gaur egungo Europa mendebaleko herri zaharrena da. Bere lurretik gerra, gatazka, suntsimen andana ikusi ditu pasatzen baina hor jarraitzen du bere garaikide izan diren hainbat populu desagertu edo asimilatuak izan diren bitartean. Egoera honen zergatiak bilatzeak erantzun subjektiboak dakartza. Batzuk esango dute Euskaldunek duten borrokarako gaitasuna eta berea dena defendatzeko determinazioak ziurtatu dutela bere biziraupena, beste batzuek aldiz kanpo faktoreek eragindako egoera dela. Guk konstatazioa horretan utziko dugu. Orain bakoitzak atera ditzala ondorioak.