Kontzeptua

Gipuzkoako Inauteriak

Hala XXI. mendean eta XX. mendeko amaieran nola azken mende honetako hastapenean dibertsioa eta zirriparra premiazko elementuak izan dira erkideko guztietan. Hala, neguak eta inauteriak bat egiten dute elementu horien bidez jai giroan igarotzeko egun batzuk antolatzeko. Horretarako, hainbat ekitaldi burutzen dira, orokor zein zehatzak. Neguko giro krudelean jarduera horiek nabarmendu egiten dira, antzinako garaietako lekukotzek erakusten dutenez. Batez ere XIX. mendeko amaieratik XX. mendeko lehen herenera bitarteko epealdian.

Orokorrean, historikoki, kontu onartua da Inauteria otsaileko lehen egunetan abiatzen dela, hain zuzen, Kandelario eta San Blas egunetan. Egun horietan jaki, kordel eta erroskoen bedeinkazioa egiten da. Ondoren, jai giroak aurrera jarraitzen du Santa Ageda bezperan eta Santa Ageda egunean. Azken egun horretan abesti eta dantza tradizionalak izaten dira protagonistak. Hala ere, Gipuzkoan eta zehatzago esatera Donostian San Sebastian eguneko danborradak irekitzen du jai giroko epealdi hori, urtarrilaren 20an. Beranduago, otsailean, galdaragileen konpartsek eta Iñudeak-Artzaiak irudikatzeko konpartsek hartzen dituzte kaleak.

Egun horietan guztietan egiten diren ekintzak izen adierazgarri batekin izendatzen dira. Zonalde bakoitzak bere izena dauka. Hala, Deba Garaian eta Deba Barrenan Aratozteak izena eta haren aldaerak erabiltzen dira. Dena den, lurraldearen zonalde gehienetan Inauteriak izendapena eta haren aldaerak erabiltzen dira. Nolanahi ere, ezin ahantzi Karnabalak izena ere oso hedatua dagoela eta denboraren poderioz arestian aipatutako antzinako izendapen guztien gainetik azaltzen dela.

Egun jakinak adierazteko, zerrenda luzea egituratzen da: Aratiste eguna, Domekei Karnabala, Zaldunita eta Zalduniota (Inauteri-igandea); Astelenita, Asteleniota edo Astelehen Karnabala (Astelehen-inauteria); Asteartita, Martisen Aratiste eta Martisen Karnabala (Astearte-inauteria). Errautsetako asteazkena: Hautse eguna eta Hauster eguna.