Dantza

Sustraiak Dantza Taldea

Sustraiak Dantza Taldea 1990. urtetik aurrera Euskal Herriko Inauteria herriratzen aritu da, urte hauetan zehar Inauteri Igandean hainbat eta hainbat legazpiarrek, eta legazpiar ez direnek, inauteri eder hauek ezagutzeko eta ospatzeko aukera izan dutelarik.

Lehenengo konpartsa 1991. urtean antolatu zuen, nahiz eta aurreko urtean 1990ean, Legazpiko ikastetxeekin batera Abaltzisketa eta Amezketako Txantxoen konpartsa kaleratu, lehenengo Inauteri Konpartsa 1991n antolatuz. Urte honetan Gipuzkoako Inauteriak dantzatzen dira, ordutik aurrera herrialde ezberdineko inauteriak herriratu dituztelarik: Antzuola eta Oriako Sorgin-dantza, Donostiako Iñude eta Artzaiak eta Kaldereroak, Andoaingo Axeri-dantza, Lantzeko Inauteria, Zuberoako Maskarada, Luzaideko Inauteria, Lapurdiko Inauteria,... Legazpin herriko inauterietako pertsonai ezagunenak bertan izan direla esan dezakete.

Gainera taldearen lanak eragin handia izan du Legazpiko inauterien antolakuntzan, besteak beste Lintx-aren sorreran eta inauterien hasieran eta amaiera ekitaldian. Hasieran Euskal Herriko inauterietan ohizkoak diren panpinak erretzen ziren, baina gerora panpina horri izen bat jarri eta Lintx figura sortu zuten. Lintx izena katamotzetik dator, garai batean Legazpi aldean nahiko sarraskiak egiten zituen animalia. Azken urtetan Lintx irudiak Legazpiko Inauterietan indar handiagoa hartzen ari da, Inauterien hasiera eta amaiera Lintxaren Etorrerak eta Lintxaren Agurrak ematen baititu. Ekitaldi hauetan Lintxa eta bere katamaloek herritarrek izutzen saiatuko dira, berauek honako koplak kantatuz izutzen saiatuko direlarik.

  • Koplak

Etorrera

1.- Lintx beldurtzeko deia:
Lintx gaizto eta sarraski-zale
katamaloekin dator
uju ta aja, ulu ta txistu
tira karrakari gogor (bis)
ABESTU ONDOREN ZARATA ATERA ETA DANTZA TXARANGAREKIN

Litx eta katamaloak berriz azaltzean:
Lintx gaizto eta sarraski-zale
katamaloekin dator
uju ta aja, ulu ta txistu
tira karrakari gogor (bis)
ABESTU ONDOREN, ZARATA, DANTZA,...TXAFLEROA BOTAKO DUGU

Agurra

2.- Lintxek alde egin du. Ospatzeko kopla:
Gure zaratei esker joan da
dantza eta sua lagun
uju ta aja, ulu ta txistu
festan ospatu dezagun (bis)
TXARANGAREN TXANDA