Dantza

Sustraiak Dantza Taldea

Sustraiak Dantza Taldeak hasiera hasieratik Gipuzkoako dantzen berreskurapenean eta hedapenean lan egin du. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrarekin (EDB) batera Jose Ignazio Iztuetak (1767-1845) idatzi zuen Gipuzkoako Dantza Gogoangarriak (1824) liburuan azaltzen diren Soinu Zaharren berreskurapenean dabiltza. 1995. urtetik taldeak Euskal Herriko Gaztetxoen Neskatxena Txapelketa antolatzen du, bertan Gipuzkoako EDB-k antolatzen duen Soinu-Zaharren ligaxkan ondoen sailkatu diren 7 eta 15 urte bitarteko neskatilek parte hartzen dutelarik. Irabazleek Juan Mari Burguerak sortutako eskultura jasotzen dute besteak beste.

Honekin batera Gipuzkoako EDB-k antolatzen duen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketan parte hartzen du taldeak, 1994. urtetik aurrera kanporaketa bat antolatzen duelarik.

Bi txapelketa hauetan taldeko hainbat haurrek parte hartu dute, orokorrean emaitza bikaina lortuz.