Lantz, Ultzamako haranean (Nafarroa) kokatutako herri txiki bat da. Neguko egur errearen usainak eta urtean zehar inguruko larreetan bazka ibiltzen den aziendak poluziorik gabeko lekua iradokitzen dute, aire osasuntsua arnasteko gune.
Herri txiki horretako bizimodua errotik aldatzen da Inauterietako hiru egunetan. Ikusminak erakarrita turistak, ikertzaileak, kazetariak eta irakasleak herrira hurbiltzen dira Inauteri ospetsuenetako bat (hedabideetan duen oihartzuna dela medio) bertatik bertara ezagutu asmoz.