Dantza

Sustraiak Dantza Taldea

Burdinolak zeuden herritan, ohizkoa izaten zen bertan lanean aritzen ziren olagizonen kofradiek Gizon Dantza dantzatzea. Berau Legazpin ere gertatzen zela uste da. Bertan, 18 "peaileak", burdinoletako ordezkariak, Kapela Dantza dantzatzen omen zuten. Dantzaren izenak dantzariek erabiltzen zuten kapelan (ustez aitzinean olagizonek erabiltzen zituzten kapelak) dauka jatorria.