Kontzeptua

Seiurteko Iraultzailea

Hauteskundeak ikertzea egokia da Seiurtekoan jazotako gatazka politikoa ulertzeko. Hauteskundeetan argi geratu zen alderdi politikoen artean desadostasunak zirela nagusi.

1868ko iraultzaren ostean sortutako egoera politikoaren ondorioz, Gorte Konstituziogiletarako hauteskundeak deitu behar izan ziren. Iraultzaileen programa zehaztugabea zen hainbat auziren inguruan. Hori dela eta, ezinbestekoa zen hauteskundeak deitzea herrialdea antolatzeko modua zehazte aldera. Euskal Herrian eman ziren emaitzei so, karlismoaren garaipena erabatekoa izan zela esan daiteke. Emaitza hori eman zedin, lagungarri izan zen errepublikazale eta liberalen arteko zatiketa, haietako hautesleen pasibotasuna eragin zuena. Hautatuen artean eskarmentu handiko karlista asko ageri ziren, probintziako politikan nahiz politika nazionalean esperientzia zutenak. Horiez gain, neokatolizismo espainiarraren ordezkari gailen bat ageri zen:Antonio Aparisi Guijarro. Jose Miguel Arrieta-Mascaruaren heriotza goiztiarrak eserleku bat utzi zuen betetzeke. 1870eko urtarrileko hauteskunde partzialetan bete zuen leku hura Antonio Juan Vildosola karlistak, neokatolizismoaren hurbileko prentsa-hedabideekin lotura estua zuenak.

HautagaiakBarrutiaAlderdiaBotoak
Francisco Juan AyalaArabaKarlista13.755
Ramon Ortiz de ZarateArabaKarlista13.704
Jose Miguel Arrieta-MascaruaBizkaiaKarlista23.061
Pascual Isasi IsasmendiBizkaiaKarlista22.662
Antonio ArguinzonizBizkaiaKarlista22.464
Antonio AparisiBizkaiaKarlista22.053
Ignacio IbarzabalGipuzkoaKarlista22.508
Manuel UncetaGipuzkoaKarlista22.487
Vicente ManterolaGipuzkoaKarlista22.455
Tirso OlazabalGipuzkoaKarlista21.274
Cruz Ochoa de ZabaleguiIruñeaKarlista19.139
Joaquin Ochoa de OlzaIruñeaKarlista19.136
Nicasio ZabalzaIruñeaKarlista19.091
Manuel EchevarriaIruñeaKarlista18.967
Mauricio BobadillaLizarraKarlista19.355
Joaquin M. MuzquizLizarraKarlista19.110
Pascual Garcia FalcesLizarraKarlista18.834

Gobernua eratzeko epea amaitu zenez, ezinbestekoa zen Ganbera bertan behera uztea eta ostera ere hauteskundeak deitzea, kasu horretan Ohiko Gorteetarako. Kasu hartan, moderatuek erabiltzen zuten izen bakarreko barruti-sistemaren arabera egin ziren hauteskundeak. Berriz ere, agerian geratu zen karlisten nagusitasuna. Donostia, Baztan eta Tuterako barrutiak izan ziren salbuespenak. Hautetsien artean eskarmentu handiko karlistak ikus zitezkeen, neokatolizismoaren ordezkari batzuekin batera. Orduko hartan ere eserleku zenbait hutsik geratu ziren. Candido Nocedal Balmasedako barrutian eta Praviakoan (Asturias) izan zen hautetsia, eta bigarrenaren aldeko hautua egin zuen. Modu horretan, Bizkaiko barrutian eserleku bat geratu zen hutsik, Lorenzo Arrieta-Mascaroak bete zuena, urte bereko uztailean egindako hauteskunde partzialean garaipena eskuratu zuenak.

HautagaiakBarrutiaAlderdiaBotoak
Rodrigo Ignacio VaronaAmurrioKarlista5.956
Ramon Ortiz de ZarateGasteizKarlista7.262
Alejo Novia SalcedoBilboKarlista3.941
Jose Luis AntuñanoDurangoKarlista7.409
Antonio Juan VildosolaGernikaKarlista5.222
Candido NocedalBalmasedaKarlista5.082
Fermin LasalaDonostiaLiberala3.996
Ignacio AlcibarAzpeitiaKarlista6.181
Manuel UncetaBergaraKarlista5.592
Benigno RezustaTolosaKarlista5.569
Luis EchesarriaAgoitzKarlista4.894
Gregorio ZabalzaBaztanLiberala2.635
Joaquín M. MuzquizLizarraKarlista6.081
Cruz Ochoa de ZabaleguiOltzaKarlista6.443
Cesareo Sanz LopezIruñeaKarlista5.271
Demetrio IribasTafallaKarlista3.747
Eduardo Alonso ColmenaresTuteraLiberala2.912

Aurreko hauteskundeen ondorioz sortutako kabineteek oso iraupen urria izan zuten, iraunkorrena hiru hilabete baino zertxobait gehiago baino ez zelarik izan agintean. 1871ko abenduaren amaiera aldera, Sagastak Kabinetea osatzeko agindua jaso zuen. Dena den, parlamentu harekin gehiengo egonkorra lortzea ezinezkoa zela uste zuen, hala, erregeak beste hauteskunde batzuk dei zitzala lortu zuen, 1872ko apirilean ospatu zirenak. Urtebete lehenago jazotako emaitzak errepikatu ziren ia, hala, diputatu gehienek eserlekua mantendu zuten. Hala eta guztiz ere, hautetsi karlistek ezin izan zuten beren egitekoa normaltasunez bete Ganberan, izan ere, 1872ko apirileko altxamendua hasi zenean, monarkak atzerakuntza dekretatu zuen.

HautagaiakBarrutiaAlderdiaBotoak
Rodrigo Ignacio VaronaAmurrioKarlista3.858
Ramon Ortiz de ZarateGasteizKarlista5.281
Alejo Novia SalcedoBilboKarlista3.668
Jose Luis AntuñanoDurangoKarlista5.156
Antonio Juan VildosolaGernikaKarlista4.991
Lorenzo Arrieta-MascaruaBalmasedaKarlista8.295
Fermin LasalaDonostiaLiberala4.317
Ignacio AlcibarAzpeitiaKarlista5.869
Manuel UncetaBergaraKarlista4.774
Benigno RezustaTolosaKarlista4.624
Jose Manuel UrzainquiAgoitzLiberala1.860
Eusebio MuzquizBaztanKarlista3.140
Candido NocedalLizarraKarlista4.611
Cruz Ochoa de ZabaleguiOltzaKarlista5.997
Cesareo Sanz LópezIruñeaKarlista5.012
Demetrio IribasTafallaKarlista3.715
Eduardo Alonso ColmenaresTuteraLiberala3.187

Ministro Kontseiluko presidentetza Manuel Ruiz Zorrillaren eskuetan geratu zen. Horren ondorioz, Amadeo I erregeari berriro hauteskundeak dei zitzala eskatu behar izan zuen, ganberan Alderdi Erradikalaren programa garatzea ahalbidetuko zion gehiengoa lortu nahi bazuen. Hauteskunde haietan karlistak ez ziren aurkeztu, izan ere, bide militarra hautatu zuten behin-betikoz, bide parlamentarioa alde batera utzita. Egoera hura zela medio, liberal eta errepublikazaleen artean lehiatu ziren hauteskundeak, garaipena lehenengoen aldean geratu zelarik. Hautatuen artean euskal liberalismoko gizon handi zenbait ikus daitezke, bizitza publikoan esperientzia handia zutenak, esate baterako, Fermin Lasala edo Juan Bautista Acilona. Horiez gain, negozio-gizonak ere ikus daitezke zerrendan, besteak beste, Ignacio Ibarzabal edoFederico Solaegui. Balmasedako barrutian hautetsia izan zenLuis Vidartek Alcoceberren (Castellon) ere lortu zuen eserlekua. Bigarrena ordezkatzea hautatu zuen hark eta, horrenbestez, 1872ko azaroan egindako hauteskunde partzialean Bizkaian hutsik geratu zen eserlekua Julian Villavaso liberalak eskuratu zuen. Durangoko diputatu hautetsi Manuel Solerrek ere eserlekua utzi zuen hainbat ezadostasun zirela medio. Martin Zabalak hartu zuen haren lekua 1873ko urtarrilean.

HautagaiakBarrutiaAlderdiaBotoak
Jose GancedoAmurrioLiberala1.969
Bruno Martinez de AragonGasteizLiberala2.879
Federico SolaeguíBilboLiberala2.146
Manuel SolerDurangoLiberala984
Felix VictoriaGernikaLiberala2.883
Luis VidartBalmasedaLiberala1.532
Fermin LasalaDonostiaLiberala2.335
Cayo Vea-MurguiaAzpeitiaLiberala641
Ignacio IbarzabalBergaraLiberala2.379
Juan Bautista AcilonaTolosaLiberala779
Julian RuizAgoitzLiberala2.448
Javier EzcartiBaztanLiberala1.295
Jose Maria EzcanilizarraLiberala1.519
Serafin OlaveOltzaErrepublikanoa1.003
Jose de la GandaraIruñeaLiberala1.088
Ramon Maria BadaranTafallaLiberala4.482
Angel Frauca IbarraTuteraLiberala2.017

Errepublika iritsi zelarik, derrigorrezkoa zen berriz ere hauteskundeak deitzea, herrialdearen antolakuntza erabakiko zuten Gorte Konstituziogile berriak izendatzeko. Errepublikako botere exekutiboak hauteskundeak deitu zituen maiatzerako. Soilik errepublikanoak eta hautagai liberal gutxi batzuk aurkeztu ziren hauteskundeetara. Beraz, boto-emaileak oso gutxi izan ziren. Euskal Herrian liberalek emaitza onak erdietsi zituzten bost barrutitan eta errepublikanoek hamar barrutitan ukan zituzten emaitza onak. Balmaseda eta Baztango barrutietan, eta herrialdeko beste zenbait udalerritan ez ziren hauteskundeak gauzatu, gerra zela-eta. Liberalen artean hautetsiak izan zirenak aldez aurretik Parlamentuan eserlekuak ukan zituzten gizonak izan ziren, Galo Aristizabal donostiarra salbuetsita. Hautatutako errepublikanoak beren probintzietan alderdiko buru zirenak izan ziren, hots, Pedro Martinez de la Hidalga arabarra, Cosme Echevarrieta bizkaitarra, Justo M.ª Zavala gipuzkoarra eta Francisco Huder eta Serafin Olave nafarrak.

HautagaiakBarrutiaAlderdiaBotoak
Ramon XericaAmurrioLiberala52
Pedro Martinez de la HidalgaGasteizErrepublikanoa2.730
Cosme EchevarrietaBilboErrepublikanoa4.052
Bernabe LarrinagaDurangoErrepublikanoa1.333
Nemesio de la TorreGernikaErrepublikanoa48
No hubo elecciónBalmaseda
Galo AristizabalDonostiaLiberala2.404
Cayo Vea-MurguíaAzpeitiaLiberala414
Ignacio IbarzabalBergaraLiberala1.917
Justo Maria ZavalaTolosaErrepublikanoa614
Francisco HuderAgotizErrepublikanoa327
No hubo elecciónBaztan
Jose Maria EzcartiLizarraLiberala157
Serafin OlaveOltzaErrepublikanoa381
Agustin SardaIruñeaErrepublikanoa1.130
Santos LandaTafallaErrepublikanoa646
Santiago Jimenez IbarbeTuteraErrepublikanoa2.934

Alfontso XII.aren Errestaurazioarekin batera berriz ere hauteskundeak deitu ziren, karlistek hartu gabeko hirietan soilik egin zirenak. Hauteskunde horietara soilik egoera berriaren aldeko hautagaiak aurkeztu ziren, hau da, liberal moderatuak.

HautagaiakBarrutiaAlderdiaBotoak
Bruno Martinez de AragonAmurrioLiberala225
Benigno de MorazaGasteizLiberala791
Martin ZabalaBilboLiberala4.078
Camilo VillavasoDurangoLiberala3.304
Manuel BarandicaGernikaLiberala3.317
Gumersando VicuñaBalmasedaLiberala2.221
Fermin LasalaDonostiaLiberala1.617
Francisco GorostidiAzpeitiaLiberala107
Javier BarcaizteguiBergaraLiberala775
Martin GarmendiaTolosaLiberala550
Javier M.ª Los ArcosAgoitzLiberala629
Felipe Gonzalez VallarinaBaztanLiberala556
Fructuoso de MiguelLizarraLiberala1.053
Antonio MoralesOltzaLiberala77
Francisco Garcia GoyenaIruñeaLiberala551
Nazario CarriquiriTafallaLiberala4.406
Conde de Heredia-EspinolaTuteraLiberala4.495

Argi dago emaitzak ministerioko hautagaien aldekoak izan zirela, ia boto guztiak jaso baitzituzten. Hautatutako pertsonek esperientzia zuten probintziako bizitza politikoan, baina, gehienak, parlamentuan eskarmenturik gabeak ziren. Haietako asko parlamentari-belaunaldi berri batekoak ziren, Alfontsoren erregetzako lehen hamarkadatan eserlekua mantendu zutenak.