Eskolak

La Salle ikastetxea. Donostia

"La Salle" Loiolako San Bernardo bezalakoa izatea nahi zuen, baina horretarako barnetegi bat behar zuten. Gauzak horrela, lehenengo ikasturtetik barneko ikasleak agertzen hasi ziren eta hauen kopuruak hazkunde iraunkorra izan zuen. Eredu honen matrikulak izugarrizko hazkundeak izan zuen eta 1958/59 ikasturtean berrehun barneko ikasle zeuden barnetegian. Lehenengo urteetan arrakasta ikusgarria zen baina 70. hamarkadan arrakasta hura desagertzen hasi zen eta jaitsiera nabarmenagoa izan zen. Orokorrean, Gipuzkoako herrietako familien onetakoak ziren ikasleak, "La Salle" Loiolara Zumarragatik, Eibarretik, Beasainetik eta Zarautzetik etortzen ziren batez ere, baina probintziako beste herrietatik ere bai.

Barnetegiko bizitza pixka bat leuntzeko, 1956an praktika berri bat indarrean jarri zuten, hau da, hilean behin asteburuetan ikasleak etxera joango ziren. Praktika hau ondorengo urteetan jarraitu zen, baina horretarako ikasleek baldintza bat bete behar zuten: ikasketa txartel zehatz batzuk lortu behar zituzten.

Barnetegiko ixteak hiru arrazoi izan zituen: akademikoak, sozialak eta eskolarrak. 1979/80 ikasturtean ixtearen egoera iristeko, aurrez barnetegiaren birplanteamendua egin zen Komunitatearen Anaien artean. Momentu hartan barnetegia betetzen zutenak BUP-eko ikasleak ziren, bi salbuespenekin, COU-ko ikasle bat zegoen eta beste bat EGB-ko 8.ekoa. Anaien iritziz, COU ikasleak oso helduak ziren barnetegi batean bizitzeko eta diziplinaren arloan arazoak sortzen zituzten, eta besteak EGB egiten zutenak gaztegiak ziren eta horrexegatik ere arazoak sortzen zituzten. Aipatu dugun bezala ikasle hauek gipuzkoarrak ziren eta gehienek lehenengo hezkuntza "La Salleko" beste ikastetxetan egin zuten, Legazpin, Zarautzen, Ordizian, Beasainen, ... Baina birplanteamendurako arrazoiak argiak ziren: une hartan zeuden barneko ikasleak oso gutxi ziren barnetegia mantentzeko, 39, hain zuzen ere, eta beste aldetik, Anaientzat egoera hura lotura moral zen. Anaiek ez zuten saririk aurkitzen, batez ere, barneko ikasleek ez zutelako ikastetxeari atxikitze handiagoa erakusten. Azken arrazoia apostolikoa izan zen: "Anaiak hezitzaile erlijiosoak dira eta laguntzeko sortuak izan dira". Arrazoi hauek behin aztertuak, hartu zuten erabakia barnetegia kentzea izan zen, nahiz eta beste bat izan zeinek 75 barneko ikasleak igotzea zen.

Barnetegia ikasturteko ikasle arrunta hartuta ez zegoenean, oporretan, beste Komunitateetako Anaiak "La Salle" Loiola ikastetxera hurbiltzen ziren.