Eskolak

La Salle ikastetxea. Donostia

Igeltegik lur-sailak zituen lurrak eta txalet bateko adina zuen, 1940ean Etxaide-Camio familiak sortutakoa. 1943ko urtarrilean, Anaia Ikuskatzaileak, Cesareo-k, irakaskuntzak berehala hasiko zela uste zuen, baina ikusi dugun bezala hiru urte gehiago itxoin behar izan zituen. Hiru urte horiek pasatu eta gero, Juvenal Celso Anaia iritsi zen eta lehenengo zuzendaria izan zen eta, nola ez, San Bernardotik etorria zen. Juvenal Celso Anaia barnetegiko irakasle gazte bat izan zen eta bere asmoa zen 1946/47 ikasturtean hastea. Horretarako propaganda egin zuten, kazetariekin elkartu zen eta udan uda-ikastaroak antolatu zituen. Ikastaro horretara 40 ikasle joan ziren eta talde banaketa egin zuten: batzuek irakaskuntza elementala egingo zuten, beste batzuek "sarrerakoa" eta beste batzuek merkataritza.

Irailaren 10ean ehun ikasle baino gehiagok ikasturteari ekin zioten, baina oraindik "Peritaje" ikasten zutenak ez ziren iritsi eta akademietan jarraitzen zuten. Hasieran komunitatean sei Anai zeuden eta lehenengo momentutik ikastetxean bizitza egin zuten. Azaroan kapela irekitzeko baimena heldu zen eta hilabete hartatik, 21ean, "Presentación de la Santísima Virgen" jaia ospatzen zuten, kapela horrela inauguratuz. 1948an barnetegirako lanak hasi ziren eta 1949ko kronikan eraikin berrirako txosten batzuk jasotzen ziren, hau da, burdinaren, tutuaren eta zementuaren kuporako baimen ematea, arkitektoarekin, Ponte jaunarekin, elkarrizketak eta abar.

Hasieran komunitateak bi pabiloi eraikitzea pentsatzen zuen, baina azkenean bat egitea erabaki zuten eta horretarako Barrutiko Kontseiluaren oniritzia izan zuen. 1950etik indusketa-lanak eta lur-erauzketa lanak hasi ziren eta berehala sotoaren lehenengo zutabeak ikusten ziren. Hurrengo bi urteetan lan guztiak egiten jarraitu zuten, eta horrela, instalazio eskolarrak zabaldu ziren, eta Komunitateak eta probintziatik etorritako ikasleek instalazio egokiak izan zituzten. 1951/52 ikasturtea, kronistaren iritziz, "errealizazioetako urtea", izan zen. Pabiloi berriak puntualitatearekin iristen ziren ikasleak onartzen zituen eta zeuden gelak eguzkitsuak eta argiz beteta zeuden, eta zeuzkaten altzariak ere oso onak ziren, laburbilduz, erosoak eta dotoreak. Komunitatearen logelak eta egongelak ere oso egokiak ziren, salbuespen batekin, jangela. Jangela oso ondo zegoen baina lehenengo momentutik mediopensionista asko heldu ziren eta jangela txikia geratu zen. Beraz, lanen erritmoa ez zen gelditzen.

Gauzak horrela, 1957 urtean iradokizun bat ikastetxearen lanen gainean sortu zen, berriro txikiak geratu zirelako. 1961ean, lanez dihardueneko urte lasaian, proiektuen urtea izan zen, etorkizuneko laneko urtea. Kapelan, areto nagusian, estalitako patioan, eta Anaientzat etxebizitza bat lanak egin behar ziren. Data hartatik eta 1965era arte, lanak berriro hasi zirela, txukuntze eta erreforma txikiak egin zituzten eta 1965eko otsailean eraikin berriaren lehenengo harria jarri zuten. Arizmendi jaunak jarri zuen lehenengo harri hura. Apirilean kapelaren eta areto nagusiaren lanak hasten ziren eta kapelarenak oso luzeak izan ziren. 1969ko abenduan erreforma bukatu zuten. Ordea lan propioak ez ziren bakarrak izan. 1968an ikastetxearen inguruetan hiriko ingurabide errepide bateko lanak hasten ziren eta, ondorioz, Igeltegik zeukan parkea desagertu zen eta ikastetxearen sarbideek zailtasun handiak pairatu zituzten. Eraikitzeko gorakada honen ondoren, bai eskolaren barruan, bai eskolatik at, eta pabiloi berria egiteko ahalegin ekonomiko itzelaren ondoren, ikastetxeak erronka berriei aurre egin behar zien: 1970eko Heziketako Lege Orokorrean indarreko sarrera. Ordea, 1976an izan zen zentroak obrak bukatutzat eman zituenean, nahiz eta 1978an, 1980n eta 1981n, lan txikiak eta erreformak patioetan eta geletan egin.