Kontzeptua

Kolonialismoa

Kolonialismoa, hain zuzen XIX eta XX. mendeetan mendebaldeko potentziak bere onurarako lurralde asko kontrolatu eta ustiatu izana, hau da kolonizazio ekintza zuritzen saiatzen den ideologia da.

Atzerritar giza talde batek lurralde bat menperatu eta ustiatzeari dagozkion lehenengo  kasuen berri dugu  jada gure Aroko lehen milurtekoan Mediterraneo itsasoan zehar , kretatar , feniziar eta grekoen kokapenetan. Kasu honetan, sortu eta kontrolatzen dituen metropolitik  oso urrutira dauden merkataritza establezimendu iraunkorrak dira.

Hala ere erromatarren hedatze prozesu itzela da gertakari honi izena ematen diona. Kolonialismo eta kolonizazio  kolonia hitzean dute eratorria eta berau  “colore” (laboratu) aditz latinoan. Erromatar koloniak  hiritarren (kolonoak) kokapenak dira menderatutako lurretan nekazaritza ustiapenerako eta haien ugaritzeak erromanizazio prozesuari bidea eman zion.

Aro kolonial modernoaren garapenaren aurretik, XIV. eta XV. mendetan veneziarren eta genovarren kokapenak sortuko dira, Mediterraneoko merkataritza establezimenduak geroagoko kolonizazio gertakarian eragin nabarmena izango dutenak.

Europe as a colony of colonialism

XX. mendeko bilakaera historikoan halako eragina izan zuen aro modernoko kolonialismoa, XV. mendearen hasieratik XX.na arte garatu zen, zeinen ondorio ekonomiko, gizartekoak eta politikoak oraindik hain nabariak direnak XXI. mendearen hasieran. Alde horretatik ezin bestekoa da bilakaera kolonial modernoaren eta garaikidearen ezagutza XXI. mendeko munduko errealitatea ezagutzeko.

Prozesu kolonial modernoan hiru sasoi bereiz daiteke; lehendabiziko bat XV. eta XVII. mendeen artean garatua zein aro modernoko hedapen koloniala deitu daitekeena, tarteko sasoia XIX. mendean hedapen kolonialaren unerik garaiena eta potentzia kolonizatzaileen aldaketaen duena ezaugarri eta, ondorengo sasoi bat XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean gauzatu zena eta garai modernoko garai inperialista deitu daitekeena.

Europe as a colonialist colony has a long history: the market has been a key factor in the development of the kokagune and the faktoria, the babes guneak and the metropolitan kolonoak kokatzeko lur-jabetzak.