Jada XVIII. mendean nabarmena zen inolako metropolia ez zela gai bere koloniak bizitzeko behar zutenez hornitzeko ezta ere kolonietatik produktuak inportatzeko. Horrela XVIII. mendeko bigarren zatian metropolien kontrola koloniekiko murriztuz joan zen. XIX. mendearen hasieran merkataritza elkarte handiak desagertzen joango dira.
Bestalde, gizarte kolonialak bilakatu ziren bere metropolietatik ezaugarri desberdinak hartuz; Ipar-Amerikako koloni ingelesen zati batek bere autonomia handiaz konturatu ziren eta Amerika kontinentaleko espainiarrak bere amerikar izaeraz ere, kasu honetan gainera espainiar eliteentzako gordetzen ziren kargu politikoak bete nahian.
XVIII. mendean gainera ideologia liberala garatu zen, berdintasuna, botere banaketa edo askatasun politikoaren antzeko kontzeptuak eskatuz kolonizazioarekin kritikoak ziren ikuspegiei bidea eman ziena.
Testuinguru honetan nahiz 13 koloni ingelesen independentzia (1774-1783), nahiz espainiar koloni kontinentalena (1810-1824) gauzatuko dira. Prozesua 1823ean Estatu Batuetako presidentea zen James Moorek egin zuen aldarrikapenarekin amaitu zen, Amerika kolonizatzeko edozein saiakera berri gaitzetsiz.
Dena den, metropoliaren aurrean askatasun eskariaren protagonistak kolonoak eta bere ondorengoak dira, ez da gaitzesten kolonialismoa bera ezta ere bertakoen eskubideak defendatzen.
Prozesu horren barruan XIX. mendean Ingalaterran esklabutza ezabatzea (1833) edo kolonien independentzia ideien hedadura (Kanada mendeko lurra bihurtua 1867ean) bezalako gertakariak jazotzen badira ere kolonizazio hedatze prozesua ez da eteten. XVIII. eta XIX. mendetako esplorazio nagusiak ordurarte oso gutxi ezagunak ziren leku zabalen aurkikuntza eta ikerketa ahalbidetu zuten, Europako hazkunde demografikoak eta zeregin ekonomikoak, gehi hedapen egarriz zeuden nazionalismoen bilakaerak, hedadura kolonialari bulkada berria eman zioten.
XIX. mendean Australia, Zeelanda Berria eta Afrikako hegoaldeko eta mendebaldekoaren kolonizazio ingelesa eman zen baita ere menperatze frantsesa, Aljeria eta Senegal, Afrikan eta Kotxintxina (Indotxina) 1867ean.
