30. hamarkadan hasi ziren aldaketaren lehen zantzuak (matxinada Indotxinan 1930ean, Indiako estatutua 1935ean, Egiptoaren independentzia 1936ean) zenbait potentzien ahulezia frogatu eta beste batzuk arriskuan jarri zituen munduko osoko gatazkak gaizkiagotuak. Britania Handia edo Frantziaren moduko potentziak gerra gainditu zuten kolonietako giza baliabideei eta ekonomikoei esker. Zenbait arrazoik eragin zuten gertakari berria: bertako populazioen hazkunde izugarria kolonietan, populazio horren zati batek hezkuntzarako sarbidea lortua eta lanpostu garrantzitsuagoak lortu nahi zituzten bertako eliteen sormenak, eta nazio kontzientzia sormena. Gainera bi potentzia berriak (AEB eta SB) kolonialismoaren aurkakoak nabarmen agertu ziren.
1945tik aurrera prozesua atzeraezina bihurtu zen: Siria eta Libano (1946), India eta Birmania 1947ean, Indonesia 1949ean…
Dena delarik, deskolonizazio prozesua ez zen izan era berekoa izan, ezta gutxiagorik ere. Afrikan hasiera batean europarrek betetzen zituzten gobernu eta kargu mendebaldartutako elite afrikarrez aldatzea besterik ez zen izan, eta antzinako metropolien itzala estatu berrietan geratu zen. Antzinako kolonia gehienak, mendebaldartutako eliteen agindupean hiritartze, industrializatze eta betiko egituren aldatze prozesuan aurrera egiten saiatu ziren, baino mendebaldeko erregimen liberaletan oinarritzen ziren sistema politikoak mantentzea ezinezkoa izan zen populazioaren gehiengoak ez zuen bere eliteen prestakuntzarekin bat egiten estatuetan ezta hauen kontzeptu moral eta intelektualekin ere. Horrela, barne liskarrak orokortuz joan ziren eta bat bestearen atzetik sortu ziren erregimen totalitarioak, antzinako metropoliek mantentzen dituzten interes ekonomikoei lotuta neurri handi batean. Erregimen hauen erronka nagusiena batasun nazionala sustatzea da, tribalaren aurrean.
