Kontzeptua

Igarkuntza Euskal Mitologian

Izen bitxi hau, Dominus tecum (=Jauna zurekin) esaeratik dator, eta usina adierazteko hitzik ohiko eta zabalduena da gaur egun euskaldunen artean. Euskal Herriko jendeaz ari ez den arren, baizik eta Hispaniako ipar-mendebaldeko nekazariez, VI. mendeko Martin Dumiense monjeak doministikuarena ulertzeko balio digun argibidea ematen digu, esaterakoan doministikua igargarritzat hartu ohi dutela nekazariek, eta horren araberako igarpenak egin ohi. Pliniok berak zehazten du, ezkerretara edo eskuinetara egin ote den begiratu behar dela, eta larrua jo ondoren egin ezkero abortua iragarri dezakeela. Igargarri izatetik deabruak eragindakoa izatera agudo igaro zen, eta horrek behartzen du gero Dominus tecum zorionekoa. Deabruak esana baita:

"Hiru aldiz arrosoin (usin) eginen dik eta nehork "Doministikun" erraten ez badio, haurra hil eta horren arima infernura eramanen diat" (Orotariko Euskal Hiztegia: "Usin").