Kontzeptua

Igarkuntza Euskal Mitologian

Gaurko euskaldunok zoriona, gaztelaniazko felicidad hitzaz itzultzen dugu. Halere, hiztegietan ikusten dugu zorte adiera ere baduela, eta izan ere hori izan dela oraindainoko esanahi nagusia. Iturri klasiko eta erromatar berankorretatik jakiten dugunean euskaldunen artean bereziki ohikoa zela hegaztien hegaldi eta txioen bidezko igarpenak egitea, ohartzen gara txoria eta zoria loturik daudela. Era berean, zori onaren sinonimo den egoal ona esaera hegal ona bezala ulertu eta aurreko igarkera berarekin lotu genezake, honen inguruan denak bat ez badatoz ere. Honatx zer zioten honi buruz antzinateko zenbait idazlek.

"Oso iaioa zen igarpenetan eta hegaztien hegaldien behatzaile bikaina, hain trebea ezen Hispaniako baskoiak eta pausoniarren igarleak baino hobea zela" (Blazquez 1977, p.457) (Itzulpen moldatua gazteleratik).

Isidoro Deunak eta Prisciliano-k hegaztien hegaldi eta txioen araberako igerpenen ugaritasuna nabarmentzen dute halaber, baskoiak zehazki aipatu gabe.