Kontzeptua

Igarkuntza Euskal Mitologian

Barandiaranek bere mitologia hiztegian, Marirengana aholku eske joandako jendearen hiru adibide aipatzen ditu. Haietako bat, Libro dos Linhagens idaztitik aterea, eta beste biak tradizio herrikoitik. Mariren inguruko tradizio ugari eta mota guzietakoak daude, eta ez da beti erraz gertatzen hauetako bakoitzaren orijinaltasunari buruzko iritzi sendoa eratzea. Kasu honetan, Euskal Herriz kanpoko tradizioei begiratu ezkero ikusten duguna zera da, Lur-Amaren egoitzan orakuloa egon ohi dela (Vettore mendiko Erdi Aroko Sibilaren kasuan esate baterako), edota Delfosko orakulo ezagunean, Apolok erail aurretik Python (Sugaarren homologoa) ziharduela lan horretan. (Dimako legenda batean ere, Sugoi ikusten dugu Mariren ordez jardun horretan). Beraz, eta heldu zaizkigun datu urriekin askoz gehiago jakiterik ez badago ere, Mari eta Sugaarren inguruko orakuloa izan zitekeenaren zantzuak, nahiko sendotzat hartu behar ditugu.