Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Bergaran, 1930eko abuztuaren 8tik irailaren 8ra arte, Euskal Herri-Arteari buruzko ondorengo hitzaldien inguruan bildu zen: Euskal Herri-Artearen inguruko arazo nagusiez, Poznan-eko Unibertsitateko Eugeniusz Frankowski irakaslea arituz. Telesforo de Aranzadik nekazale-lanabesei buruz erakusketan azalpenak eman zituen eta Juan Allende Salazar Arte Ederretako kideak antzinako euskal janzkerari buruzkoak. Jose Miguel de Barandiaranek euskal herriaren egungo etnografiako landugabeko Arteari buruzko kasuez. M. Philippe Veyrinek, "Systématisation des motifs usites dans la decoration populaire basque". Joaquin de Irizarrek, euskal herri-arkitekturaz. Euskalerriko ohitura eta sineskeriatxo bat edo beste, R. M. de Azkue, apaizak. Euskal Herrian industria-arteek. Egur-, zeramika-, burdin-, eta oihal-arteei buruzko dekorazioaz Pedro M. de Artiñano, Madrilgo Industria-Ingeniarien Eskolako Katedradunak jardunaz. Bergarako antzinako gremioak : San Matiaskoa, Juan Irigoienek. Herri-Artea euskal bizitzan, Angel de Apraizek, Barcelonako Unibertsitateko katedradunak, jardunaz. Euskal Abestia, R.P. José Antonio Donostiaren eskutik. Euskal Herri-Olerkigintza, Manuel de Lekuonaren eskutik.

Geroztik, eta 1935. urtean, Eusko Ikaskuntzak Donostian eta Tuteran udako ikastaro batzuk antolatu zituen. Donostian, uztailaren 14tik aurrera ospatutakoek, Hizkuntzaz, Literaturaz, Historiaz eta Euskal Kirolaz jardun zuten eta bere irakasleak, beste batzuen artean, Angel Irigaray, José Miguel de Barandiarán, Bonifacio de Echegaray, José María Leizaola, Juan Gorostiaga, Telesforo Aranzadi, Angel de Apráiz eta Juan Zaragüeta izan ziren. Tuterakoak, irailaren 22tik aurrera ospatu zirenak, Herrian ziren nekazal arazoez jardun zuten, garai hartako José María Díaz de Mendívil, Daniel Nagore, Nicolás García de los Salmones, Juan Luis Frauca, Juan Cruz Lapazarán, Francisco Uranga, Miguel Troncoso eta Ignacio Gallastegui bezalako, beste teknikari eta ekonomista batzuez gain, ospetsuenak ziren injineru agronomoek parte hartuz.

Geroxeago, Bergaran, jai euzkaroekin bat etorriz, Euskal Nekazaritzaren Lehen Kongresua ospatzen da, orain hirurogeita hamar urte izan zituzten Larreei, Abelgorri-arrazei, Txerri-haziendari, Sindikatu, Kooperatiba, Nekazal-Makina, eta Abere- eta Landare-gaixo etab.ei buruz izandako artegatasunak orduan aurkeztutako ponentziak irakurrita egun ere gaurkotasun handia dutena erakustera etorriz.

BEL