Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

1986ko urtarrilaren 1ean, Espainia eta Portugal Europar Ekonomia Erkidegoan sartu ziren, horretara Iberiar Penintsulako lurralde eta herritarrentzako etorkizun berri bat zabalduz. Egoera berri hau zela eta, Eusko Ikaskuntzen XI. Kongresua euskal komunitateengan horrek izan zitzakeen gizarte- eta kultura-ondorioez arduratu zen.

Europan sartu izateak, lehendabiziko une baten, europar eta nazioarte mailako kultura-industria eta moldeetarako hedakuntza ekarri zezakeen, kultura gutxituak kontinente-kultura handien artean kokatzearen erronkari aurre egiten zioten bitartean. Kongresurako deialdian egindako aipamen bat eredu multinazional batzuen eraginez gizabanakoek "en sujetos creadores al mismo tiempo que pacientes de culturas cada vez más ajenas al propio hábitat y ecosistema" bihurtzen direneko kultura-kontsumoaren eztandari zegokion gaia izan zen.

"Nuevas formulaciones culturales: Euskal Herria y Europa = Kultur antolabide berriak: Euskal Herria eta Europa" izenburuz, XI. Kongresua 1991ko urriaren 7tik 11ra Donostia-San Sebastianen garatu zen. Antolatzaileek kultura-munduko gizabanako ospetsuei eta baita erakunde publiko eta pribatuetako ordezkari eta gizarte-talde eta arloei ere, ondorengo hiru gai nagusiz jardutekotan gonbite egin zioten:

  1. Zibilizazioa, hizkuntza eta kultura-elkargunea.
  2. XVIII. mendetik XXIera Kultura eta Zibilizazioari Euskal Herriak egindako kultura-mailegu eta ekarpenak.
  3. Estatu eta Herriak Egungo europar kultura-esparruan: kultura-ereduak.

Agindutako zazpi txostenetatik lau lehenbiziko multzoan irarri ziren. Lauak hauek ziren: Jacques Mauraisen (Quebeceko Frantsez Hizkuntzako Kontseilukoa): "Las relaciones entre lengua y sociedad en una perspectiva de mundialización"; Karmele Rotaetxe (Hizkuntzalaritza Orokorreko Katedraduna): "Lengua, cultura, civilización: delimitaciones recíprocas y situación vasca"; Joaquim Arenas i Sampera (Catalunyako Generalitateko Catalanaren Irakaskuntza-Zerbitzua): "Lengua, sociedad y escuela en la Europa del 2000"; eta José Mª Sánchez Carrión (Linguistikan Doktorea): "Las lenguas vistas desde la historia versus la historia vista desde las lenguas".

Hirugarren atalean -Estatuak eta Herriak egungo europar kultura-eremuak: kultura-ereduak- hiru txosten aurkeztu ziren: Joseba Arregi (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua): "Estados y pueblos en el marco cultural actual europeo: modelos culturales"; Xabier Rubert de Ventos (Europar Legebiltzarkidea eta Estética-Katedraduna): "Fundamentalismo y Figuración"; Bill Schwarz (History Workshop Journal): "England in Europe Reflections on national identity and cultural theory".

Gainera, 50 komunikaziok aipatutako gaiei buruzko ikuspegi ugari eskaini zituzten.

Ondorio gisa, txostengileek "Recomendaciones a la sociedad vasca" labur batzuk aurkeztu zituzten, Kongresua bukatzerakoan antolatzaileek txosten hori era zabalean banatzeari ekinaz.

Jacques Mauraisek hizkuntza gutxituen egoera aintzat hartu dezan Estatu Batuen bitartezko Hizkuntza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsal baten beharrizanaren alde ekin zion.

Etorkizun hizkuntzanitz eta kulturanitza izango denari aurre egiteko, Joaquim Arenas i Samperak euskal eremuan "un sistema de educación y formación permanente cohesionado, basado en los valores propios, en la lengua y en los contenidos euskaldunes" zeritzanarekiko ezarpenaren aldeko apustua egin zuen.

Bestalde, Joseba Arregik kultura-zereginik garrantzitsuena bezala "a partir de tradiciones y materiales diferenciados" euskal subjektu kolektiboaren eraikuntza aipatu zuen, horretara gizarte guztiak borondatez eta baikortasunez bere gain hartuz bateango fondoaren elementu garrantzitsu eta beharrezko izatera iritsiz.

"Los integrantes de esta Comunidad deberían tener mayor preocupación por enriquecer su nivel de cultura general (y no únicamente en el terreno de la cultura vasca) -Karmele Rotaetxek esana-. La curiosidad que en todos los terrenos muestran los ciudadanos de Europa también debiera hacer acto de presencia en nuestra sociedad. Los ciudadanos de Euskadi deberían ubicar la actividad intelectual en el grado más alto de su jerarquía de actividades".

Jose Maria Sanchez Carrion txosten-aurkezleak bere "gomendioan" hauxe zihoan: "Si queremos llegar a un equilibrio entre nuestros sentimientos, tradición y acciones, considero imprescindible sostener el euskara y exigir a la Administración que lo sostenga".

Azkenik, Adrian Celaya Ybarra

Eusko Ikaskuntzen XI. Kongresura 82 batzarkide bertaratu ziren

JAS