Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Informazioaren Gizarteak, XX. mendeko azken hamarkadetako kultura- eta gizarte-iraultzarik bereizgarriena sintetizatzen duen adigai bezala, 1997ko azaroaren 25etik 27ra bitartean ospatutako Eusko Ikaskuntzen XIV. Kongresuko idazlanak bildu zituen.

Alde batetik, ekintza-esparru eta euskal espazioan ziren gizarte-maila guztietan gerta zitezkeen ondorioak ateratzea zen eta bestetik, teknologia berrien aplikazio eta garapen-maila handiago bat zuten herrietan jada ordurako nabarmentzen ziren eraso haiek ezagutaraztera ematea zen.

Bere planteamendu teorikoarekin bat etorriz, Kongresuak bere garapenari teknologia berriak erantsi zizkion: Donostia, Bilbao, Gasteiz, Iruñea, Baiona eta Madrilekin bideokonferentziazko lotura bidez egoitza anitzetan aldi berean ospatu zen lehena izan zen Internet bidez jarraitu izateaz gain. Halaber, aktak sistema digitalezko edizioa izan zuten, ondorengo kongresuetarako ezarriko zen neurria izanez.

Hasierako ekitaldia, Informazioaren Gizartearen kontzeptuari buruzko oldozmen teoriko jakin batzuen oinarrian, Kongresuaren zioa ezarri eta baita gaiei buruzko enpresa eta erakundeek zerabilen politika eraginkorren aipamena egiteko erabili zen. Beste ekitaldi biak Informazio-Gizartearen erasoari buruzko ondorengo lau atalootan azterketak egiten eman ziren: Komunikabideek; Enpresetako lana, Administrazioan eta lanbide liberaletan; Enpresa eta herritarrei emandako zerbitzuak; Unibertsitate aurreko, Unibertsitateko eta Gradu-ondoko Hezkuntza.

Guztira, 19 txosten eta 23 komunikazio aurkeztu ziren, eta bost mahai-inguru ospatu ziren. Komunikabideei buruzko arloan jakintsuen panel bat izan zen. Batzarkideen guztizko kopurua 1.116ko izan zen, Internetetik jarraitzerik izan zutenek zenbatu ezina izanez.

XIV. Kongresuan lortu ziren erabaki garrantzitsuek, erabakiotan adierazitako nahiak egia bihurtuko zituzten tresnak Eusko Ikaskuntzak ezarri eta bide horiek abiaraztera eraman zuen hurrengo ildoari jarraituz: "no sólo son necesarios los esfuerzos de inversión en materia de infraestructura de telecomunicaciones (fibra óptica, etc.), sino que tan importantes o más son los esfuerzos a realizar en la creación de contenidos propios de nuestro País a insertar en la red Internet, con un doble fin:

  1. Que nuestra sociedad pueda acceder a través de la red a contenidos propios de nuestra cultura (muy escasos hoy en día en la red), además de a contenidos producidos en otros ámbitos geográficos (más abundantes en la red), con independencia de que esto último sea absolutamente recomendable.
  2. Que otros países del mundo puedan "ver" en la red nuestra cultura, nuestras empresas, nuestros comercios, etc. con el fin de "existir" y participar en la aldea global que se está construyendo".

En cumplimiento a esta voluntad, Eusko Ikaskuntza puso en marcha los primeros programas educativos por Internet así como la edición de una revista semanal sobre cultura y ciencia, Euskonews & Media.

JAS