Eusko Ikaskuntzen Lehen Kongresuko 75. urteurrenean, Eusko Ikaskuntza berriz ere, aurreko kongresuetan ere gai errepikaria zela, hezkuntzaz arduratu zen. "Estudios vascos en el sistema educativo = Euskal Ikaskuntza hezkuntza sarean" izan zen 1993.eko azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian ospatutako XII. Kongresuaren izenburua.
- Unibertsitateak eskoletako geletako errealitatearen ezagutza hurbilago eta zehatzagoa izatea segurtatu dezaten urratsak ematea.
- Konpartimentu estanko desberdinetan (gela, eskola, eskualde, bailara, lurralde...) hezkuntza komunitatearen zatikatze eta komunikaziorik eza gainditzea ekarriko luketen hezkuntza esperientzien kontraste eta etengabeko informazio-jarioa sustatu.
- Hezkuntza Sistemari, "beste lengoaia" (informatikoa, ikus-entzunezkoa, multimedia, plastikoa...) batzuetan eta ezarritako kodeekiko inguru "kritiko" baten barruan, alfabetatzean inplikatzeko beharrezko baliabideak ematea.
- Teknologia berrien arloan hezkuntza-estrategiak bideratu eta ahaleginen, publikoen zein pribatuen, koordinazioa ahalbidetu dezan Hezkuntza-Teknologia Berrien Euskal Plan baten erabateko beharrizana.
- Hezkuntza-Sistemaren zerbitzutan data-banku eta hezkuntza-telebista bat sortu.
- Berezitasunez hezkuntza-ekoizpena (ikus-entzunezkoa, teknologia eta multimediazkoa) sustatu: "hezkuntzatik eta hezkuntzarentzako"
- Gizartearen eta Hezkuntza-sistemaren arteko harremanak estutu, honek komunitate-sare guztiaren heziketarako erabilera egin dezan eta eskola-edukiak gizartearen eskakizunetara uztartuta izan daitezen. Laburbilduz, ezagutzak ez daitezela bere horretan helburu itxi bat izan (jakintza-mailen ezagutza), ingurunean izan ditzakegun baliabideak erabiliz bizitzaren ikasketarako bide eta egiazko izatea ulertu ahal izateko tresna baizik.
- Bizitzarako ikasbidea oldozmen osoaren garapenean oinarrituta egon dadila, osoko ikuspegian, eta toki- eta mundu-mailako eguneroko eta orokorrak diren arazoei erantzuna ematera bideratutako ahalmenen garapenean oinarritutakoetan.
- Gure elebitasun eta eleaniztasunaren esparruko esperientziei buruzko ikerketen garapena, eta Euskal Herrian eta baita gainerako mundu-mailakoan ere izan daitezkeenen ezagutza egokia.
- Eusko Ikaskuntzen inguruko gradu-ondoko, master eta doktoretza ikastaroak bultzatzeaz gain ikerketarako gune eta Unibertsitate desberdinetako ikasketa-programa eta esperientzia desberdinen arteko trukatze eta koordinazioa bultzatzean jardun.
JAS