"Euskal zientzia eta kultura, eta sare telematikoak = Ciencia y cultura vasca, y redes telemáticas = Science et culture basque, et réseaux télématiques" izenburupean 2001eko azaroaren 28tik 30era bitartean ospatu zen Donostia-San Sebastianen XV. Eusko Ikaskuntzen Kongresua. Kongresuak, hamaika herritatik etorritako ea 200 txostengilek parte hartu zuen, batzarkideen kopurua bostehunetik gorako izanez, zientzia-, kultura- eta arte-egoeraren inguruan sakon jardun zuen, sorkuntzaren eta ezagutzarengan informazio-sistema berrien duten eragina jorratuz.
Sei lan-atal sortu ziren, eta txosten eta komunikazio guztiak Kongresua ospatu aurretik argitaratu ziren kongresuan zehar eztabaidak mesedegarri izan zitezen.
XXI. mendearen hasierako politika-, erakunde-, eta gizarte-koordenadetan eta azken teknologia-iraultzarekin sortutako eszenatokian Euskal Herrian Arte-, Kultura-, eta Zientzia-egoerari buruzko azterketa orokorra egin zen, eta hanpadura berezia jarri zen etorkizunari begirako hurrengo arlo biotan: Europa berrian txertatzea eta Euskal Herrian gizarte-mugimenduen egoera.
Eusko Ikaskuntzen XV. Kongresua ondorengo programaren arabera garatu zen:
- Gure iraganarentzako etorkizun bat: Antropología-esparruan eta Kultura-Ondarearekikoan berrikuntzak
- Kultura Ondarea
- Arkeologia
- Antropología Fisikoa
- Gizarte-, eta Kultura-Antropologia
- Folklorea
- Euskal Herria Europa berrian. Historia eta Zuzenbidearen ikuspegitik.
- Baskonia atzo eta gaur
- Globalizazioa
- Europan txertatzea
- Euskal Herrian gizarte-zibelaren ahotsa. Aktore berriak eta gizarte-aldaketa milako urte berriaren atarian.
- Euskal gizarte zibilaren ahotsa
- Globalizazioa eta gizartea milako urte berriaren atarian
- Gizarte-aldaketak eta gizarte-aniztasuna Euskal Herrian
- Literatura eta Arte Eszenikoak. Egoeraren maila.
- Literatura
- Musika
- Dantza
- Teatro
- Bertsolaritza
- Zinea
- Arte plastikoak. Egoeraren maila
- Arkitektura
- Zizelkaritza
- Margotzea
- Argazkigintza
- Arte elektronikoa
- Ezagutzaren gizartea eta Euskal Herria. Egoera eta etorkizunerako ikuspegia
- Teknologia eta berrikuntza
- Sare-lana eta ezagutza
- Zientzia-ezagutza
- Ezagutza-gizartearen agenteek
Sei atalotariko bakoitzak XXI. mendeko erronkei aurre egite aldera euskal gizartearen egoerari buruzko diagnosia garrantzitsu bat osatzera etorri ziren ondorioak gauzatu zituen.
JAS