Kontalariak

Aguirre Badiola, Domingo de

Euskaraz idatzi zuen idazle oparoa. 1864an Onadrrona jaioa eta Zumaian zendu zen 1920. uretan.Orduan sortze bidean zen Euskaltzaindiko kide izan zen.

Bere ikasketak Gasteizko Apaiztegian egin zituen eta 1888an abade ordenatu zen. Bere abadetza, lehendabizi Karrantzan izan zuen eta gero Zumaiako Karitateko Karmeliten Amen Ikastetxean kapilau bezala jardun zuen. Kargu garrantzitsuagoetan jarduteko aukerak izan zituen baina uko egin zien, beharbada bere izaera gaixo eta makalagatik, eta Zumaiako kapilautza horretan jarraitu zuen heriotza ordua iritsi zitzaion arte. Eleberriak, ipuinak, legendak, artikuluak, bidai kronikak, olerkiak, etab. idatzi zituen. Bere lankidetza Euskal Erria, Euskalzale, Ibaizabal, Euskal-Esnalea, RIEV, Jaungoiko-zale, etab.-en eskaini zuen.

Hizkera menderatzeagatik bereizten da. Norbaitek berari buruz duintasun guztiz euskal literaturaren klasiko izatera iritsi den Domingo Jn. irudikatzen duten intuizio argidun, behaketa sakoneko, deskribapen zorrotzeko, ñabardura samurreko eta humanismo sendoko idazlea zela egokitasunez esan zuen. Eta esaten denez, Ortega y Gassetek Zumaian udarak igarotzen zituenean itzal handia zion. Gazteleraz ezagutzen dugun bere lan bakarra, narrazio eta artikulu gutxi batzuetatik at, Itziar-eko Gure Amaren Historia (1885) da. Zalantza izpirik gabe bere hizkuntza-etorria gazteleraz ezin gauzatu zitekeena egiaztatu zuen. Horretaz konturatzean euskal literaturgintzari buru belarri ekin zion. Euskaraz egindako bere lehenbiziko (1890) lanen artean ipuin labur eta artikulu jakin batzuk aurkitu ditzakegu, eta baita azalpen pare bat ere, aipamen berezia A. Larramendiren bizitzaren berri labur, Manuel de Larramendi euskaltzalearen bizitza eta lana komentatzen duena, nabarmenduz.

Bere lehenbiziko eleberria Auñemendiko lorea (1898) da, gai historikoari buruzkoa, VII. mendean euskal herrian kristautasuna sartu zeneko garaian kokatutakoa, eleberrigintzan egindako lehenbiziko saiakera izan zela gogoan hartu behar bada ere, zalantzarik gabe bere lanetatik lorpen mailarik gutxiena izandakoa dugu. Kresala (1906), marinel-girodun eleberria, lehendabizi 1901etik aurrera Euskalerria-n argitaratu zena, bizkaieraz idatzita dago, jaurerriaren ekialdeko itsas bazterreko ingurua nagusi dela, eta bere lanetatik gartsuena eta benetakoena da. Garoa (1912), eleberri kostunbristaduna baina baserri eremukoa (lehenengoz RIEV-en, I alea, 1907an argitaratua) egile honen klasikoena da, gehien landua, beharbada egungo gustuetarako gehiegi apaindua, baina literatura estilo zainduzkoa, airosoa, aberatsa eta arina. Ni ta ni, Oinaztarren eta Ganboatarren arteko leinu-gudei buruzko gaia jorratzen duen historia-eleberri amaitu gabea, Euskal-Esnalea-n 1917 urte inguruan zati baten argitaratua izan zen. Euskariana-n (seigarren saioa), Iruña, 1918an, Larraldeko Lorea izenburupean Arturo Campion-en La Flor de Larralde antzerki lana itzulita argitaratu zuen.

Heriotza osteko lan bezala, 1964an bere jaiotza urtearen ehungarren urteurrena ospatzen zela eta, Aita Onaindiaren hitzaurre eta ohardun idazlan hautatuak diren Ondarrak izeneko lana dugu. Agirreren literatura ibilbidea bere idazkera hobetzearen etengabeko ardura bat da, hizkeran eta herri ohituretan sakon jardunaz. Bere eleberri ohiturazkoak Peredarenekin alderatu dira. Daitekeena da Agirre menditarraren zio argumentaletan oinarritzea edota literatura mailan iazko mendearen amaieran izandako ohiturak letretara eramateko ohiturari jarraitzea, tipismoak azpimarratuz, baina zorionez ez zen Peredaren barrokotasunean erori. Ez ote da gainkargarik eta ingurumaririk gabe gauzak adierazteko ohitura daukan euskararen soiltasunetik alde egin ezinetik eratorrita?. Agirrek barruan zeraman hizkuntza-senak narrazioaren ari eta ideietara zuzen bultzatzen zuen. Horregatik, txarrenean ere, Mitxelenarekin batera "ohituren eta berezitasunen margolari bikaina izanez Peredarengandik baino Oscar Rochelt bizkaitarrarengandik hurbilago dago"-ela berrestea askoz hobe da. Tamalez bere ibilbidearen heldutasunean hil zen, zeren bestela bere lana bikoiztu egingo zen.