Kontzeptua

Erbestea eta Euskal Literatura

Laburbilduz, esan genezake 1936an geroztik atzerriratutako euskal idazleen euskarekiko kultura erresistentziako kultura dela eta oraintxe ari gara horren fruituak jasotzen. Era berean, gogoan izan behar dugu eta bere neurrian hartu, modernitateak ekarritako egoera berrietara antzinako tresna moldatzearren kultura unibertsaleko gizon eta emakume horiek burutu zuren lan aparta, hau da, euskal hizkuntza bera eguneratzeko lana eskerga, Euskal Herriaren ikur nagusia alegia.