Eskolak

Azitain eta Isasi, bi zentro lasaliatar herri berean. Eibar

Eibarreko ikasleek bai Bilbon bai Donostian azterketak egiten zituzten eta, dirudienez, lortzen zituzten emaitzak harrigarriak ziren. Azterketa hauek institutuetan egiten zituzten eta maila batetik beste maila batera pasatzeko beharrezkoak ziren eta Anaien hitzetan "azterketa hauek arrakasta koroatuta zeuden". Berriz, nahiz eta emaitzak onak izan, 1969an salbuespen bat izan zen, noiz PREU-ko ikasleak Donostiara joan ziren eta emaitza okerrenak lortu zituzten. Anaiek errudunak azkar aurkitu zituzten "aztertzaileek gehiegizko zurruntasunarekin joko zuten". Baina aurrekoan aipatzen genuen bezala, egoeraren araberako egoera izan zen, urte batzuk beranduago emaitzak berriro izugarriak izan zirelako. Ondorioz, Anaiek beraien zereginaren eta ikasleen defentsa sutsua egin zuten "zentro honetara bereizten duen seriotasuneko fruitua, bai ikasleen aldetik bai irakasleen". Are eta gehiago, hurrengo ikasturtean ikasleak Valladolidera joan ziren azterketak egitera eta han lortu zituzten emaitzak ere izugarriak izan ziren, baina 1975ean emaitza txarrak berriro agertu ziren baina urte honetan, aitzitik, errudunak ikasleak ziren "interesa gutxi erakutsi dutelako".

COU kurtsoarekin selektibitatea heldu zen eta emaitza onak itzuli ziren, alegia, %90k selektibitatea gainditu zuen eta 1984ean, hain zuzen ere, Azitain ikastetxearen ikasleek Gipuzkoako sailkapenean hirugarren postuan geratu ziren. Gertakizun honek, logikoki, Anaien morala igo zuen eta hauek ez zuten aukera galdu berriro bere buruei loreak botatzeko "selektibitateko emaitzak hobezinak. Zentro honetara bereizten duen seriotasuneko fruitua da bai ikasleen aldetik bai irakasleen", hau da, urte batzuk beranduago beraien "garaipenak" esaldi berberarekin ospatzen zuten.

Jarduera eskolarraren barruan Azitain ikastetxeak udako ikastaroak antolatzen zituen, 1961etik 1973ra arte, baina ikasleek ez zutenez gehiegi aprobetxatzen antolatzeari utzi zioten. Beste jarduera bat izan zen Frantzian egiten zutena, hau da, koloniak. Hauek oso ospetsuak izan ziren eta ikasleak hara joaten ziren, 1964tik 1972ra arte, frantsesa ikastera. Beste aldetik, beste gertakizun bat aipatu behar dugu, hau da, 1970ean Azitaingo ikasle batek Coca-Cola idazlanaren txapelketa irabazi zuen.

Egia esan, Azitain eta Isasi zentroen jarduerak eta beste zentroetakoak oso antzekoak ziren, alegia, aisiari, atsedenaldiari, ekitaldi erlijiosoei, hezitzaileei eta elkartasun jarduerei lotuak. Osasunaren arloan hasiera bat izan zen, arrunta ez izan arren, hau da, azterketa medikoak egiten hasi ziren, 1959 eta 1960eko "Historikoek" aipatzen duten bezala "ikasle guztiek azterketa medikoa pasatu zuten eta denek ondo", baina 1989an, azterketa medikoa pasatu ez arren, "COU ikasleei eragiten dieten ezgaraiko mikrobio batzuek, eta tuberkulosiagatik eragindako ikasle bat izanez beste ikasleek eta irakasleek tuberkulina proba egin behar dute". Baina osasun arazoak alde batera utzita, ikasle lasalianotarrek mendiko ibilaldiekin, kanpamenduekin eta ikasturte amaiera bidaiekin disfrutatzen zuten. Ibilaldi hauek oso anitzak ziren, batzuetan Bizkaira joaten ziren, beste batzuetan Kantabriara, eta urte batean urrutiago, hau da, 1965ean Mallorcara joan ziren egiten zituzten zozketei esker. Zozketa horiek oso garrantzitsuak ziren, dirua lortzen zutelako eta oparia ematen zutelako, alegia, 1971n eta 1972an Mini-Morris kotxe bat oparitzen zutelako. Zozketa horiei Eguberriko loteria egokitzen bazaie "txatxamur" bat, ikasleek izugarrizko bidaiak egiten zituzten, aipatutakoak bezala edo Andaluziara edo "Urrezko Uhartetara".

Bidaiaren kontua ez zen berria lasalianotarren ikastetxeetan. Izan ere, 1936an Frantziako ikastetxeekin kontaktu batzuk izan zituzten ikasleak trukatzeko, baina urte hartan Gerra Zibila hasi zen eta hurrengo urteetan asmo hura ezin izan zuten bete. Ordea, 1994ean berreskuratu zuten ideia eta hirurogeita hamar ikasle Frantziara abiatu ziren, hain zuzen ere, San Nicolas de Issy les Molineaux eskolara joan ziren eta handik beste ikasle batzuk Debako lurraldera hurbildu ziren. Ezin dugu ahaztu 1970ean gertatu zena, hau da, urte hartan ikasleek ibilaldi bat prestatu zuten Baionara joateko, baina muga itxita zegoen arazo politikoengatik eta ezin izan zuten muga gainditu.

Beste une berezia ikastetxearen ikasleentzat zinema zen. Areto nagusian "El Señor de La Salle" pelikula ikus zezaketen eta, dirudienez, ikasleen gustukoa zen. Baina zinema eskolarraren antolakuntzaren zergatia aipatu behar dugu. 1961ean Eibarreko zinemara herriko haur guztiak joaten ziren baina, nahiz eta "haur sesioak" deitu, "ez ziren horrelakoak eta sesio haietara edozein pertsonak joaten ziren eta haurren egoera arriskuan jartzen zen". Ondorioz, gurasoak kezkatuta zeuden eta laguntza eskatu zieten Anaiei. Hauek, egoera behin ikusita, zine eskolarra antolatu zuten eta igandero berrehunen bat lagun elkartzen ziren bi saioetan. Hori bai, Azitain herriko zentrotik oso urrutik zegoenez, autobusa hartu behar zuten eta horretarako pezeta bat ordaintzen zuten.

Haur eibartarrek beste jarduera batzuetan ere parte hartzen zuten, esate baterako, Gabonak iristean, herriko kaleetatik joaten ziren abesten eta dirua jasotzen gero herriko ospitalera eramateko. Hori dela eta, beste jarduera batzuetan ere parte hartzen zuten, adibidez, "Campaña del Kilo de Navidad-en", Caritas-eko kanpanian, Domund, eta abar.