Eskolak

Azitain eta Isasi, bi zentro lasaliatar herri berean. Eibar

Kasu honetan Eibarreko La Salleri buruz hitz egiten dugunean oso argi utzi behar dugu Eibarren bi ikastetxe zirela, Azitain eta Isasi. Azken hau bestea baino hamar urte beranduago hasi zen bere ibilbidea eta bere bizitza osoa Lehenengo Hezkuntzari edo Oinarrizko Orokor Irakaskuntzari lotuta izan zen. Isasik ez zuen arazorik izan berrikuntza hezitzaileak onartzeko eta 1970ean lehenengo pausoak eman zituen. Une hartatik 1991/1992 ikasturtera arte Oinarrizko Orokor Irakaskuntza eman zuen maila guztietan, alegia, lehenengo ikasturtetik zortzigarrenera arte, baina, agian datu interesgarriena 1990ean gertatu zen, urte horretan neskak eskolan sartu baitziren.

Azitaingo sormena Batxiler ikasketei lotuta dago, beraz, hau izango da zentro honen ezaugarri garrantzitsuena. Dakigunez, garai hartan hezkuntzaren sistema duala zen, hau da, ikasleek hamabi urte arte Lehenengo Hezkuntzaren ikasketak egiten zituzten edo hamalau urte arte 1964ko legearen ondoren edo, beste aldetik, Batxilerraren ikasketak hamar urte hasten ziren Ruiz Gimenez ministroaren erreformak ezarri ondoren. Testuinguru hartan gurasoak bere seme-alaben irakaskuntzaz arduratzea logikoa zen eta horretarako seme - alabei Oinarrizko Batxilerra egitea proposatzen zieten. Oinarrizko Batxilerra egiteko, sarrerako azterketa bat gainditu behar zuten eta jarraian, Batxiler hau bukatu ondoren Goi Batxilerra egiten zuten. Gainera, eta Eibarko ezaugarrien arabera, Goi Batxilerrean Hazkunde Profesionalaren irakasgai bat hartzen zuten, zein arazoren bat sortu zuen, aipatu dugun bezala.

Dakigunez, Azitain ikastetxea 1958an hasi zen bere ibilbidea eta urte bat beranduago Ministeriotik berri bat heldu zen: ikastetxeak oniritzia jaso zuen Oinarrizko Batxilerra emateko eta berri hau, haurrei esker, herri osotik zabaldu zen. Lau urte beranduago oniritzia lortzen zen Goi Batxilerra emateko, baina oniritzi hau behin lortuta, eskolak Lanbide Heziketaren irakaskuntza batzuk ematea planteatzen zuen. Hasieran Batxiler Laboralaren ikasketak aukeratu zituzten Madrilera kontsulta bat egin behar zuten, bi Batxiler aldi berean ematen zituztelako, baina Madrilgo erantzuna baikorra izan zen, are eta gehiago, ideia asko gustatzen zitzaien.

Lehenengo urte haietan Lehenengo Hezkuntzaren eta Oinarrizko Batxilergo ikasketak onartuak izan ziren eta 1963tik Goi Batxilergoak. Beraz, 1970eko legea indarrean jarri baino lehen, Azitainen Lehenengo Hezkuntza, Oinarrizko Batxilerra, Batxiler Laborala eta Goiko Batxilerra erakusten zituzten, baina azken lege hau indarrean jarri zutenean "Corazonistas" Anaiek eskola utzi zuten eta La Salleko Anaiek Isasi eskola hartu zuten. Beraz, garai berri bat edo bi garai izan zirela esan dezakegu.

Erreforma hau egin ondoren aldaketak berehala iritsi ziren eta 1972an Isasik Lehenengo Hezkuntzarekin jarraitu zuen eta Azitain Batxilerrekin. Kasualitatez, aurreko urtean COU ikasketak kendu zituzten Barrutiakoek ikasturte hau nahi ez zutelako. Ondorioz, 70 ikaslek zentroa utzi zuten eta institutura joan ziren. Baina egoera berri hau ikusi ondoren 1973an COU berreskuratu zuten eta 1978tik neskek ere COU egin zezaketen.

Berrikuntza hezitzaileak beste berri batzuk sortu zituen, esaterako, familiekin harremanak. 1973/74 ikasturtearen hasieran, irailaren lehenengo hamabostaldian, hain zuzen ere, ikastetxeetako komunitateek bilera batzuk antolatu zituzten non ikasgai guztien programazio guztiak diseinatzen zituzten eta ikasturtearen planifikazioa antolatzen zuten. Dokumentu guztiak familiei bidali zizkieten eta haietan informazio osoa agertzen zen, hau da, eskolako helburuak, irakasgai bakoitzaren programazioa eta abar. Larunbatetan gai zehatz bat aukeratzen zuten, esate baterako, ikasketen teoriak edo ebaluazioa edo errekuperazioak eta eskema batekin bi irakaslek azalpen guztiak ematen zizkieten parte hartzaileei eta hauek beraien proposamenak planteatzen zizkieten. Anaien hitzetan esperientzia oso ona izan zen familia asko joaten zirelako, parte hartzen zutelako eta irakasleekin harreman estuak zeuzkatelako.

70. hamarkadan aldaketa nabarmenak izan ziren, baina 80. hamarkadan ere aldaketa sakonak pairatu zituzten, batez ere metodologiaren arloan. Azken hamarkada honetan LOGSE indarrean jarri zuten eta lege honek berri batzuk ezarri zituen, haien artean tutoretzak, alegia, hauek pertsonalak edo taldekoak izan zitezkeen. Planteamendu berri hauekin Isasin ere aldaketa batzuk izan ziren, esaterako, eskaintza hezitzailea bi urtetara zabaldu zen. Ordea, Anaiak pozik zeuden erreforma hau alderdi positiboak ekarri zituelako bi norabideetan: bere eskaintza hezitzailea hobetuko zen eta kristau zentroaren kalitatea era hobetuko zen.

Atal honekin bukatzeko euskarari erreferentzia bat egingo diogu, baina 1981/82 ikasturte arte ez genuen berririk izan. Ikasturte hartan, Oinarrizko Orokor Irakaskuntzako lehenengo kurtsoan euskaraz ikasten hasi ziren, hau da, irakasgai guztiak euskaraz egiten zituzten. Bost urte beranduago, B eta D ereduak martxan zeuden eta horrek bere ondorioak ere izan zituen, esaterako Anai euskaldunei euskara mintzatzeko gela bat prestatu zieten eta honek telebista eta guzti zeukan. Beste aldetik, irakasle batzuek "liberazioak" hartu zituzten euskara hobetzeko edo ikasteko euskalduntzearen prozesuaren barru.