Eskolak

Azitain eta Isasi, bi zentro lasaliatar herri berean. Eibar

Nahiz eta 1970etik bi zentro izan, "Historikoetan" bi ikastetxeei buruz dihardute aldi berean, haien artean desberdintasunik egin gabe, hiru alderditan izan ezik: irakasleria, ikasleria eta hezitzaile - eskaintza. Zergatik gertatzen da hau? Ba, Anaiak Komunitate berean bizi zirelako eta, ondorioz, "Historiko" bat besterik ez zutelako idazten. Hori dela eta, 1970era arte "Historikoetan" agertzen den informazioa, Azitain eskolari dagokio.

Kudeaketa ekonomikoari buruz hitz egiten badugu, alderdi hau aurrekoa baino konplikatuagoa da eta informazio eskasa daukagu "Historikoetan", batez ere, Irakaskuntza Propultsatzaile Elkarteak alderdi hau kontrolatzen zuelako. Testuinguru honetan, kontratuen dokumentuak anitzak dira 1958an hasi zirelako eta haietan Bigarren Hezkuntzako eta Hastapen Profesionaleko sormena agertzen zelako.

Izan ere, Azitain Eskola hasi baino bi urte beranduago, Anaien lehenengo iruzkina kudeaketa ekonomikoari buruz "Historikoan" agertzen zen, "eraikin berri honek garatzen jarraitzen du baina gaur egungo egoera ekonomikoa geldiarazita eta zuzentzeko pertsonal erlijiosoaren berrikusteagatik". Baina berri onak berehala iritsi ziren, 1963an hain zuzen ere, Garapen Plan Ekonomikoa zentro pribatuentzat ezarri zutenean. Gertakizun hura oso atsegina izan zen Anaientzat, baina hauek ez zuten burua galdu eta ez zuten abentura zoro bat hasi egoera ekonomiko penagarria ezagutzen zutelako "oso kontserbadoreak gara, pobreak garelako. Zenbait milioi ematen dizkigun enpresaririk ez dago. Haurrekin edo haurrik gabe, berdin geratzen gara". Baina egoera hura ez zen oztopo izan Komunitateak eraikin berean gela Audiobisuala sor zezan.

Diru-laguntzei buruz, Batxiler Laborala eskaintzeak Ministeriotik diru iristea ekarri zuen, esate baterako 1965ean, eta ondorengo urteetan (147.000 pezeta jaso baitzituzten). Horrela, Anaiek beraien soldatak kobratzen jarraitu zuten, bakoitzak bere sailkapen akademikoaren arabera. Adibidez, 1971n Anaiek 118.000 pezeta kobratu zituzten, hamaika Anaien artean banatzeko. Kantitate hori hurrengo urtean, 1972an, igo zuten, 131.000 pezeta, eta horrela elkarren segidan. Hala ere, urte hartan, hain zuzen ere, gatazka bat sortu zen irakasleen artean soldatagatik, eta harremanak kutsatu ziren, baina "zorionez, dena bere onera itzuli zen". 1973an kantitatea 145.000 pezetakoa izan zen eta urte hartatik 1992ra arte, "Historikoek" egoera errepikatzen zela aipatzen ziguten. Ordea, 1992an, dirudienez, egoera orekatu hura, okertzen hasi zen eta Anaiek Komunitatearen defizita aipatu zuten, hamaika milioi hain zuzen, hau kronikoa zen eta inork ez zuen irtenbiderik aurkitu.

Ikusten dugunez, gertakizun hau ez zen puntuala izan, La Salleko ikastetxe gehienetan eskasia ekonomikoa oso arrunta zelako. Ordea, eta nahiz eta Anaiek egoera ekonomiko penagarria izan, beti prest zeuden konponketak eta hobekuntzak beraien eraikinetan egiteko, Eibarren egin zuten lehenengo unetik. Gauzak horrela, 1961ean, ikastetxe eibartarrak bost milioi pezeta jaso zituen eta diru horrekin hobekuntza batzuk egiten saiatu ziren, esaterako, kalefakzioa konpondu zuten, diru-laguntza hau jaso eta hamar urte baino beranduago egin zuten arren.