Eskolak

Azitain eta Isasi, bi zentro lasaliatar herri berean. Eibar

Herri honetan Anaien ibilbidea Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkarteari lotuta dago. Harreman hau 1958an hasi zen bere presidenteak aipatu zuen bezala 50. urtebetetzean. Elkartearen helburua argi zegoen "gurasoek eskatzen duten irakaskuntza ikastetxean eman behar da eta horretarako ikastetxeak baliabide guztiak jarri beharko ditu", beti ikuspuntu batetik "instrukzio eta hezkuntza bat balore moral eta kristauan oinarrituta".

Dirudienez, elkarte honen presentzia 1922an hasi zen, beste izen batekin, Eibarren Elkarte Patronala eta bere jatorria "San José" ikastetxean zegoen. Dakigunez, "San José" ikastetxea 1914ra arte Eibarren izan zen, baina une hartan herria utzi behar izan zuten eta kudeaketak beste ikastetxe bat lortzeko hasi ziren. Eskaria kongregazio erlijiosoei zuzenduta izan zen, hau da, Marianistasekin, Maristasekin, Dominicosekin eta La Sallerekin hitz egin zuten, baina alferrik. Azken momentuan "Corazonistasek" ikastetxea hartu zuten eta 1970ra arte izan zuten. Lehenengo urteetan ikastetxea "Inmaculada de Arrate" izendatu zuten eta 1924ean batzorde bat sortu zuten kudeaketa administratiboa eta ekonomikoa eramateko. 1931n batzordea bertan behera utzi zuten eta Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartea sortu zuten, "Corazonistasekin" kontratua indargabetzen, nahiz eta Anaia hauek ikastetxea beste izen batekin, "Grupo Escolar José Antonio Guisasola" izenarekin, hain zuzen ere, bere kabuz eraman. 1936an Elkartearen eta Jesusen Bihotz Anaien artean beste kontratu bat sinatu zuten eta horrela jarraitu zuten urte batzuetan. Baina 1941etik 1956ra Elkarteak nortasun juridikoa galdu zuen eta lehenengo arazoak sortu ziren, hau da, 1941eko urtarrilaren 25ean dekretu berri bat indarrean jarri zuten eta elkarteak ez zuen dekretu hura betetzen. Ondorioz, Elkartea Gasteizeko Gotzaindegiaren menpe geratu zen. Ordea, botere hau 1956ko irailaren 4an berreskuratu zuten eta berarekin batera proiektu berri batzuk sortu ziren, alegia, "Corazonistasek" ezin izango zituzten proiektu berri hauek aurrera eraman eta La Salleko Anaiek arduradun berriak bihurtuko ziren. Elkarrizketa egokien ondoren La Salleko Anaiek zeregin berriei ekin zieten.

Dirudienez, momentu hartatik aurrera dena ondo zihoan, baina lehenengo arazoak berehala sortu ziren: 1962an, ikastetxearen hasiera baino lau urte beranduago, Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartean bi iritzi-korronte desberdinak agertzen ziren. Talde bati ikastetxea hartzen ari zituen erabakiak ez zitzaizkion batere gustatzen eta beste taldeari kontu ideologikoak. Laburbilduz, Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkarteak onarpen ofiziala lortzea nahi zuen eta horretarako ikastetxea institutuaren filiala bihurtu behar zen, baina hori Armategi-Eskolaren onuren aurka zegoen eta, egia esan, Armategi-Eskolak Eibarren pisu handia zeukan. Testuinguru hartan bilera batzuk egin zituzten eta haietako batean giro-etsaia izan zen. Ikastetxeak agiri bat bidali zuen Madrilera eta agiri horretan ikastetxea institutuaren filiala bihurtzea eskatzen zuen, baina alkateak, oso haserre, bileran parte hartu zuen eta bere jarrera Armategi-Eskolaren alde izan zen. Elkarteko kideak harrituta geratu ziren eta erabaki bat hartu zuten: momentuz ez zuten ezer egingo eta uda iritsi arte itxoingo zuten, udan "Generalísimo" Eibarrera joango zelako. Baina ez zen bisita hura gauzatu eta istiluak gero eta larriagoak izan ziren. Hori dela eta, 1962ko abenduaren 14ean Eibarreko prentsan iragarki bat agertu zen, hau da, Eibarren Bigarren Hezkuntzako Institutua bidean zegoen eta ikastetxeak ez zuen bere desioa beteko. Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartea norabiderik gabe geratu zen baina ikastetxea berehala hasi zen, berreskuratzen eta harro jartzen:

"aurrera eta animoak galdu gabe. Aurre egin diegu eta horrexegatik holako zalaparta sortu dugu. Eta Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkarteari gomendio bat: bere zuzendariak ondo aukeratu behar dituzte, segurtasun osoa izan behar du haiengan eta publizitate gutxi egin behar dute".

Ordea eta esaten dutenez, kontu hau ez zen inoiz bukatzen eta 1963ko martxoaren 13an ikastetxearen onarpena Madriletik zetorren Lehenengo Hezkuntzan ofizialki funtzionatzeko. Bitartean, Eibarren Bigarren Hezkuntzaren Institutuaren sormenarekin jarraitzen zuten, baina ezin zuten ideia aurrera eraman lur - eremuak ez zituztelako. Herriko autoritate batzuk Madrilera joan ziren irtenbide baten bila baina alferrik, ez zuten behar edo nahi zutena aurkitu.

Anaien iritziz irakaskuntza erlijiosoaren aurka zuzenduta, eta nahita egindakoa izaten zen eta, dirudienez, beste herri batzuetara zabaltzen ari zen. "Agian, herriaren egonezinaren arrazoia gure zeregina izango da" esaten zuten Anaiek, "beraz, zelatatu eta prest izan behar gara etor daitekeenerako". "Ez gaude mendearen hasieran non idaztea eta zenbatzea nahikoa zen". "Kontzientzia guztiak suspertzen ari dira eta horretarako instrukzio on bat behar dugu eta ondo oinarritua". Esaldi hauetan ikus daitekeenez, autoritate eta Anaien arteko liskarrak bistan daude. Autoritateek Bigarren Hezkuntza Institutuan nahi zuten eta Anaiek, logikoki, beraien ikastetxean. Dudarik gabe kontu ideologikoak existitzen ziren, baina, baita Bigarren Hezkuntzako kontrola ere. Azkenean, Anaiek "borroka" irabazi zuten eta Madrilen, 1963ko abuztuan, "Ezagututako Zentroa" onartzen zuten. Horren ondorioz, Felipe Ruiz jaunak, Bigarren Hezkuntzako ikuskatzaileak bisita bat egiten zuen eta ordurako ikastetxeak Batxilergo sei mailak, oinarrizko bi gela eta sarrerako gela bazeuzkan.

1964ko urtarrilean Elkartearen zuzendaritza aldatu zuten eta Martiriane Larrañaga jauna presidente izendatu zuten. Presidente berriak helburu berriak ez zituenez, aurreko helburuak bete nahi zituen, ordea, arazo ekonomikoari aurre egin behar zion eta ez zekien nola egin. Gainera, ikastetxean sartzeko eskaerak gero eta gehiago ziren eta zurrumurruak Institutuari eta Eskola Politekniko berriari buruz hazten joan ziren. Suposa dezakegunez, presidentearen egonezina nabaria zen eta bilera batzuk antolatu zituen herriko batzorde batekin egoera argitzeko. Haietako bilera batetik Anaia Zuzendariak ondorio bat atera zuen: "ez zekiten zer zen Eskola Politekniko bat". Izapideak oso luzeak izan ziren eta inork ez zekien zer nahi zuten eskola berri honekin, baina miaketa batzuk egin ondoren beste ondorio bat atera zuten: Heziketa Azeleratutako Eskola bat izango zen. Bigarren Hezkuntzako Institutuarekin gauza bera gertatu zen, hau da, zarata handia sortzen zuten, baina gutxi lortzen zuten, batez ere, lur-eremuak lortzen ez zituztelako. Berriz, zurrumurruak ez ziren desagertzen eta Anaiek beste berri bat entzun zuten: "La Salle Ikastetxeak funtzionatu behar du eskola eta institutu bezala eta hori gurekin kontsultatu gabe", baina gauzek beraien ibilbidea jarraituko zuten eta ikasturtearen amaierako beste proiektu bat izango zuten.

Egia esan, Anaiek helburu berri bat zeukaten, hau da, ikastetxeak ikasketa teknikoak ezarri behar zituen eta horretarako Batxiler Laborala indarrean jarri zuten. Beraz, ikastetxeak bi Batxiler zituen eta egoera hura asko gustatu zitzaien Madrilgo agintariei. Informazio hau jasota, Anaiek buru - belarri jarri ziren dokumentazio osoa lortzeko eta Madrilera bidaltzeko lehenbailehen, ordea, izapideak berriro oso luzeak izan ziren eta azken momentuan Epifanio Gazpio Anaiak paper guztiak Madrilera eraman zituen. 1965ean ikastetxera diru - laguntza bat iritsi zen Irakaskuntza Laboraleko Zuzendaritza Nagusiak bidalitakoa. Ehun eta berrogeita zazpi pezeta, hain zuzen ere, eman zizkieten Batxiler Laborala bultzatzeko.

Honen ondorioz ikastetxeak bere heziketa-eskaintza zabaldu zuen, alegia, Oinarrizko hiru kurtso, Sarrera, Batxiler Laborala bi kurtso, Batxiler Orokorra sei kurtsoak eta Aurre-unibertsitarioa, hau da, Lehenengo Hezkuntzatik Aurre - unibertsitarioraino 681 ikasleekin. Desberdintasuna, horrela kontsideratzen badugu Batxiler Laboralean dago, hau Anaien apustu bat izan zelako Eskola Politeknikoaren aurka. Egoera hau ordea, ez zen bakarrik eskolarena, garai hartan borroka handia zegoelako Falange eta Mugimendu Nazionalaren eta Gobernuaren sektore katolikoaren artean, zeinek frankismoaren garaian beti boterea izan zuen Hezkuntza sisteman. Borroka honetatik Irakaskuntza Laborala Falangeren eskuetan geratu zen, beraz, arlo honetan Anaien proposamena ez zen oso egokia, are eta gehiago, tartean sartzea kontsideratzen zen, baina egia esan, Elizak berriro irabaziko zuen, 1966ko "Historikoak" aipatzen zuen bezala:

"arazo berri bat daukagu, Batxilergoaren irakaskuntzen batzea, Batxiler Laborala Irakaskuntzako Laboraleko Zuzendaritza Nagusitik Irakaskuntzako Ertaineko Zuzendaritza Nagusira pasatzeko ondorioa bezala. Aldaketa hauek egin ondoren Batxiler Laboralari zegokion diru - laguntza ez dute iraila arte emango, 175.000 pezeta, hain zuzen ere".

Izan ere, aldaketa honek ez zuen Batxiler Laboralarengan eraginik izan.

Garai hartan, beste istilu txiki bat sortu zen Irakaskuntzaren Propultsatzaile Elkartearen eta "Corazonistas" ikastetxearekin, zeinek Lehenengo hezkuntza Isasi eskolan menperatzen zuten. Kontratua berritzen ari zirenean "Batzordean une larri bat izan zen eta Eibar uzteko zorian izan ziren", baina Gotzainaren parte hartzeari esker arazoa konpondu zen eta Elkarteko zuzendariek Batzordean jarraitu zuten. Arazo txiki hauek behin betiko desagertu ziren 1970ean "Corazonistas" Anaiek Eibar behin betiko utzi zutenean, Elkarteko zuzendariek aprobetxatu zutena Isasi ikastetxea hartzeko eta La Salleko Anaiei emateko, zeintzuk Bilboko Barrutiko oniritzia zeukaten.

Momentu hartatik ez dauzkagu berririk Irakaskuntza Propultsatzaile Elkarteari buruz, izena aldatu zuelako eta harrezkero Gurasoen Elkartea izango zen. Honek bi zentroetan funtzionatzen zuen, Isasin eta Azitainen. Elkarte berri honek jarduera askotan parte hartu zuen, esate baterako, 1979an irakaskuntzaren askatasunaren aldeko kanpaina batean edo, urte batzuk beranduago, LODE indarrean jarri zuten ondoren, bi zentroetan Gurasoen Elkarteak sortuz. Hori dela eta, Anaiek Elkarteen lana onartu zuten "Gurasoen Elkarteak maitasun guztiarekin eta emanaldiarekin funtzionatzen du, ikastetxearen ibilbideari laguntzen". Hitz hauek Elkartearen zuzendariak berretsi zituen:

"Elkarte hau denboren araberako beti egon da, erakunde sendotua da, ibilbide luze batekin, gorabehera asko gainditu dituena eta sortzen diren aldaketak hezkuntzaren sisteman onartzen dituena, kalitate eta eraginkortasuneko sistema berrietara moldatu dena".