Munio Gonzalez kondea, Araban. Erregeak, zenbait erresumatan nagusi izanik, batzuetan «Arabako erregealdia» ere aipatzen du. Esate baterako, 1023koan dio Iruñean, Aragoin, Sobrarben, Gaskonia osoan, Araban, Gaztela osoan, Asturiasen, Leonen eta Astorgan agintzen duela. Baina beti daturik garrantzitsuena da Arabako gotzainek Iruñeko erregearen gortea jarraitzea.
