Kontzeptua

Albaitaritza

Madrilgo Albaitaritza Eskola sortu aurretik, albeitari ikasi batzuek Madrilgo Elkartean sartzea eskatu zuten, elkartean gerora aipatuko dugun Bernardo Rodriguez nabarmenduz, seiehun errealetako sari baten sortzailea izan zena Albaitaritzan dauden gehiegikeriak hoberen erakusten eta inpugnatzen dituenari... txerri-azienda, ardi-azienda, behi-azienda, txakurrak, eta abar, Arte honetako parte bezala hartzen dituenari.

Sari hau Gaceta de Madriden argitaratu zen 1786ko ekainaren 13an eta Franscisco de Gonzalezi eman zioten, Rodriguezek bere edizioa egiteko konpromisoa hartu zuen, baina azkenean ez zen gauzatu arrazoi ezezagunengatik. Deialdia hurrengo urtean errepikatuko zen, oraingoan gaiak frantsez eran ferratzearekin erlazioa zuen eta Gaceta de Madriden abuztuaren 17an argitaratu zen, Zaragozako Joaquin Ambros irabazle suertatuz.3

Madrilgo Eskolaren beste albaitari eta albeitari lagun batzuk hurrengoak izan ziren: Francisco Gonzalez, buiatriako (hausnarkari handietan espezializatutako albaitaritza) arauak dibulgatzeagatik eta abereen higienea hobetzeko eginiko praktikengatik. Agustin Pascualek Elkarteko zuzendaritza-karguak izango zituen; Nicolas Casa de Mendoza, Eskolako irakaslea izango zen eta Albaitaritza berriaren aldeko giroa sortuko zuen Elkarteko argitalpenekin sarritan kolaboratzen, bereziki Amigo del Pueblo egunkarian 1844 eta 1849. urteen artean Zootekniari eta laborantza bereziari buruzko artikuluak argitartuz. Urte batzuk geroago Prieto y Prieto Eskolako katedraduna ematen zituen hitzaldiengatik nabarmenduko zen.4.

3HERRERO ROJO, Máximo. (1984). La Albeyrtería Española en el siglo XVIII. SYVA Laborategien eskaintza da. Cervantes Grafikoak. 175. or. Salamanca.

4SANZ EGAÑA, Cesáreo. (1941). Historia de la Veterinaria Española; 368-369 orr; Espasa-Calpe; Madril.