Iruñean ospatu zen 1920ko uztailaren 18tik 23ra bitartean Irakaskuntza eta ekonomia-gizarte arazoez jardunaz. Irakaskuntza-gaiak txostengile oso ospetsuek jorratu (eta geroago eztabaidatuak) zituzten, besteak beste M. de Maeztu, Ricardo de Bastida (Eskola-Eraikuntzak eta bere eranskinak), Juan de Zaragüeta, Ramón de la Mar (Itsas-Ikasketak), Juan de Eguileor (Nekaritza-Ikasketak), Ramón de Urrutia (Industria-Ikasketak), José María González de Echávarri, etab. Gizarte-Ekonomia arazoak hurrengoetan taldekatuak izan ziren:
- Estatistika-gaietan, Luis de Olariaga, Miguel Gortari, Juan U. Migoya, José de Urizar eta José Orueta, etab.-en ardurapeko ponentzia izanez.
- Lurraren eta itsasoaren arazoak, Ramón de Belausteguigoitia (lurraren arazoak), Félix Amorena (Nafarroako Erriberako arazoak), Francisco de Basterrechea (Arrantza-arazoak), Juan Ignacio de Irujo (mendi-arazoak), Nicolás de Urgoitia (papergintza-arazoak), Ramón de Urrutia (meategi-arazoak), Vicente Lafitte (nekazal arazoak), etab.-en lanez bitartez bideratu ziren.
- Bizigela, Juan U. Migoya (hiri-lurzoruak), Pedro Guimón (langile-etxeak), etab.
- Aseguruak, José Posse (gizarte-aseguruak), José de Gainzarain (haur-mutualitateek), Jesús R. Villachic-en (zahartzaro-aseguruak) eta beste batzuk istripu, derrigorrezko langabezia, arrandegi, amatasun etab.-ei buruz egindako lanez.
- Kapitala eta Banka, Enrique de Ocharán (Banka-norabidea), Alejo Eleta (Herri-Banketxeak eta Aurrezki Kutxak) eta Valentín Santamaría (Kooperatibak).
BEL