Dantza

Txino-dantza

Txino-dantza, Aretxabaletako (Gipuzkoa) karnabal domekan egiten den dantza-jokoa da. Santa Ageda neska-mutilek dantzatzen dute, bikoteka, bi ilara osatuz eta herriko erdigunea gurutzatuz, hainbat geldialdi eginez. Arin-arin eta fandango batekin osatzen da ibilaldia eta eguerdiko ordu batean egiten da, inauterietako desfilea irekiz.

Esanahia garbia ez duen arren, dantza ezberdinak aurki ditzakegu Euskal Herrian eta baita kanpoan ere musika antzekoarekin, batzuetan inauterien kontestuan. Hauen artean daude Oriako Sorgin dantza, Zuberoako maskaraden Kherestuen dantzan, Frantziar estatuko Provenza, Berri edo Limousineko Fricasseéan, Suedia eta Norvegiako Swedish Polka, edo Eskozia, Flandes, Katalunia, Balentzia, eta Errioxako hainbat.

Jean-Michel Guilcherrek XVI-XVII. mendera darama dantza mota hau, eta Yves Guillardek XVIII. mendera. Data zehatza jakin gabe ere, aspaldiko dantza hauek gai bertsuak errepikatzen dituzte: lakrikunkeria, umorea, besarkadak, musuak eta publikoaren algarak.