Dantza

Txino-dantza

Txino-dantza inauterietan dantzatzen da, eta Santa Ageda neska-mutilek otsailaren 4ean irekitzen duten zikloa borobiltzen dute. Inauterien kontestuan kokatzen da erabat dantza, inbertsioak, aurpegi belztuak, kukumarroak, kaosa eta algara nagusi direla.

Txino-dantza izan da Santa Ageda neska-mutilekin batera jaiaren muina, eta honen inguruan eraiki da Txinen hileta, umeen Txino-dantza, edo Txapel Txin, besteak beste. Pertsonifikazioaren bitartez eta jaia berrasmatuz, Aretxabaletako herriaren nortasuna lantzen duen dantza da.