Kontzeptua

Santiago Apostoluaren eguna

Lau urtetik behin (XX mendearen azken zatira arte, urtero egiten zen) ekainaren 29an San Pedro Marinelen Kofradiako Zuzendaritzako eta Batzar Nagusiko kideak aukeratzen dira, berau 1361eko abuztuaren 29an fundatu zelarik.

Dena den, hautatuak izan direnak Santiago egunera arte ez dute euren kargua hartzen. Egun horretan, ekitaldi berezi batean, segizioa arratsaldeko 6etan Kofradiatik ateratzen da herriko edialdera bidean, Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiraino. Esku hartzen dute partaide hauek: Musika Banda, Abate Nagusiak eta Txikiak, hainbat militar galako jantziekin, hainbat arrantzale eta neska gazte bat. Azken hori kofradiako kideren bat alaba izaten da, eta zetazko xal dotorea darama soinean eta kutxa buru gainean.

Musika bandak jotzen hasten da eta segizioa elizako sakristian sartzen da. Bertan, kutxa irekitzan dute. Akta irakurtzen da eta kargu berriaz jabetzen dira. Kalera irten eta berriro hasierako lekura. Eraikinaren arkura ailegatzen direnean, neska bueltak ematen hasten da, buru gainean oraindik kutxa duelarik. Ahozko tradizioak dioenez, neskak buelta gehieago ematen dituen heinean, arrantza hobea izango da urte horretan.

Durangaldeko Garai elizateak festa nagusia uztailaren 25ean eta 26an ospatzen ditu, 31ra bitartean luzatzen direlarik. Santiago egunaren bezperan zuhaitza jartzen dute, Donianeatxa delakoa, eta horren inguruan ekimen guztiak bideratzen dira.

Hurrengo egunean, herriko bi elizen arteko prozesioak, Snatiagoren irudia soinean daramatela, sarrera ematen die tokiko hainbat dantza ekitaldiei. Lehenik eta behin, plazara ailegatzen direnean, badnera astintzen dute San Inazioren Martxa jotzen duten bitartean. Jarraian, Gernikako Arbola Dantza eskaintzen dute.

Nolabait ospakizunak bukatu eta gero, dantzariak eta musikariak, berriro plaza ingurura abiatzen dira eta merindade horretako saio propioa eskaintzen dituzte: Dantzari Dantza. Bata bestearen atzetik tokiko dantzak eskaintzen dituzte: Agintariena, Zortzinangoa, Banangoa, Ezpata Joku txikiak, Binangoa, Ezpata Joku nagusiak, Launangoa, Makil Jokua edo Makil Dantza eta Txontxongilloa. Zenabit minuturen buruan, Aurreskua edo Erregelak dantza egiten dute saioa ikusten ari diren neskatilei gonbidapena luzatuz borobila osa dezaten Jota eta Arin-arina dantzatzearren.

26an, Santa Ana eguna, ibilbide berbera burutzen dute baina kontrako noranzkoan. Koreografiari so eginez gero, aldatzen den gauza bakarra emakumezkoek burutzen duten Erregelak dantza da, kasu honetan gizonezkoak ateratzen baitituzte dantza egitera.

Auzune txikienean (Aldaka Munitibar) edota Donejakue bidean garrantzi handia duen herrian (Gares), festa egunaren izaera sakratua nabaria da. Nafarroako herri horretan, egunsentian goizean goiz "Auroros" izeneko gizasemeak kantari irtetzen dira. Jarraian prozesioari ekiten diote. Santuaren irudiarekin batera, erraldoiak, musikariak, apaizak, marzeroak eta bestelako lagunak datoz. Une zehatz batean, banderak elakrri agur egiten diote: alde batetik Kofradien bandera eta bestetik, horren aurrean, Udalarena, Musika Bandak jotzen duen musikarekin bat eginik.

Tuteran berau festa nagusia ez bada ere, Santa Ana baita bertako patroia, 25ean oraindik prozesioa burutzen dute, honek hainbat gorabehere izan baditu ere. Ia ia desgaertu egin zen hain goiz egiten delako. Honen historia 1440. urtean hasi zen Juan III.ak erregeak Santiagoko Kofradiari noble izatearen erregalia eskaini zionean. Aldi berean, uste denez, Santiagoren iredia ere eskaini zien. Dena den, denborak aurrera egin zuen heinean, ikusi zuten benetan irudi horretan ageri zena San Juan zela. Arazoxotoa konpontzeko irudia moldatu egin zuten eta bizkarrekoa eta maskorra gehitu zioten.