Kontzeptua

Santiago Apostoluaren eguna

Santuen artean pertsonai berezitzat har dezakegu Santiago (Donekajue edo Saint-Jacques). Urtero milaka bisitari gerturatzen dira Konpostelara honen erlikiak direla eta, horretarako jada prest dauden hainbat bide erabiliz.

Santiago Zaharrena San Juan "ebanjelariaren" anaia zen, Zebedeo eta Marai Salomeren semea. "Hamabietako" bat izan zen eta, beste apostoluek bezala, "berri ona" zabaltzen ibili zen, Galizara ailegatu arte. Martirioaren eraginez hil zen Herodes Agripa I.a Erregearen aginduz 41. urteko martxoaren 25ean. Koruñako hiriaz aparte, badira beste hainbat herri eta hiri santuari gurtza egiten diotenak: San Asensio-n (Errioxa) ardo klaretearen bataila ospatzen dute; El Carpio del Tajo-n (Toldeo) zaldi lasterketak egiten dituzte eta zaldunek antzarren lepoa biurritu behar dute; Albal-en (Valentzia) pilota partidak antolatzen dituzte eta zezen boladuna ateratzen dute; Acevedo-n (Leon), bolo lehiaketak eta borrokaldiak antolatzen dira.