Kontzeptua

Santiago Apostoluaren eguna

Ekitaldien garrantziak lotura zuzena duka tradizioarekin eta tokiko lagunekiko gertutasunarekin. Santiagomendin, Astigarragako ermita eta mendia, erromeria burutzen dute eta herriko bertako lagunak zein ingurukoak etortzen dira. Kandelak eramaten dituzte elizara eskaintza moduan. Meza bukatu eta gero, bertara ailegatu diren lagunak inguruko zelaietan biltzen dira bazkaltzeko. Irunen ekitaldi berezia hiriko musika bandak eskaintzen duen kontzertua entzutea da, eta horren rdian polkak jotzen dituzte "Mari Celi" eta "Las fille d'Eve".

Gasteizen aldiz, beste era bateko ekimenak burutzen dituzte, esaterako, baratxuri feria, asto lasterketa eta "blusen eguna", Ama Birjiña Zuriaren festari aurrera hartuz. Elizondon segizioan musikariak, dantzariak, kilikiak eta udalbatza ageri dira elizarako bidean. Meza nagusiaren ostean, dantza egiten dute etengabe, bailaran propioak diren mutil dantzak alegia.

Herri horietan, egitarau nagusian, era askotako ekitaldiak batzen dira, tradizioan oinarritzen direnak eta gaur egungoak direnak, besteak beste: diana, erraldoi eta buruhandien konppartsa, dantza taldeen emanaldia, eskuzko pilota partidak, idi-demak eta trontzalariak, bertsolariak, txistularien kalejira, sokamuturra, herri bazkaria, lehiaketa gastronomikoak, musika emanaldiak, berbenak suzko zezena.