Kontzeptua

Ogia

Baserri askotan egiten zuten etxeko ogia, baina hala ere, kaletarrek egunero etxeratu behar zuten elikagai sakratua. Horretarako, urteko lehen egunetan erregidoreek ogia saltzeko baimenak banatzen zituzten hainbat lagunen artean, urtebetean "ogi egosia" hornitzeaz ardura zitezen, bai herritarrei saltzeko eta baita bidaiariei ere. Gainera, ogiak kalitate onekoa izan behar zuen eta une horretan erabakitako salneurrian saldu behar zuten (ez zegoen prezio librerik).

Orion, esaterako, 1765ean hamabi okin arduratzen ziren lan horretaz (haien izenak garaiko dokumentu batean azaltzen dira). Emakume haiek ogia egin eta saltzen zuten erregidoreek erabakitako tamaina eta prezioetan 2.

Poliki-poliki okina gero eta garrantzitsuago bilakatu zen eta etxeetan ogia egiteari utzi zioten. Okinik ez zuten herrietatik okin ibiltaria igarotzen zen ogia saltzen, gaur egun toki askotan egiten den moduan.

2ARCHIVO HISTÓRICO PROTOCOLOS DE GIPUZKOA. Secc. III. Leg. 1913, fol. 40.