Kontzeptua

Euskal nekazaritza

Euskal Herrian eragina duten baldintza bioklimatikoak askotarikoak dira eta alde handikoak. Iparraldea (Gipuzkoa, Bizkaia, arabar ibar atlantikoak, Nafarroko iparraldeko erdia, baita Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behea) klima ozeaniko eremuan daude, epela eta euritsua. Nekazal-abelazkuntzari eragiten dieten bereizgarriak lau alderditan laburtu daiteke:

  1. Eguzkialdi ordu gutxi, zenbait uzten ontzea zailtzen dutelarik, mahatsa  adibide.
  2. Gehiegizko hezetasuna, zenbait uztentzat kaltegarria dena, adibide garia.
  3. Erliebe gorabeheratsua, lur malkar ugariekin.
  4. Lur osagai azidoduna eta geruza mehekoa, agortze arriskua areagotzen delarik. Horrelako ingurune fisiko honetan, zeinetan larreak ugariak diren, abelazkuntzara bideratzen da berez ustiapena.

Hegoaldea (Errioxa arabarra, Nafarroko  erdialdeko mendebaldea, Nafarroko erdialdeko ekialdea eta Erribera) klima mediterraneokoa da. Honen ezaugarriak hotz-bero kontraste handiak, eguzkialdi ordu gehiago eta ur gabezia dira. Erliebea lauagoa da intrapirineoko  sakonunetik aurrera eta lur-zoluak lodiagoa dira antzinako  aintzira- jalkitzearen ondorioz. Ingurumen hau nekazaritza jardueratan espezializatu da soilik.

Euskal Herrian nekazal-abelazkuntza sektoreak jasan duen bilakaera historikoak ikusarazten du betebehar ekonomikoak, baldintza bioklimatikoak bultzatzen dituztela.

Nekazal eremuaren antolaketa lehen zirriborratutako baldintza bioklimatikoak isla da. Oro har betiko antolaketa honoko hau da:

  1. Atlantiko aldeak banakako antolaketa minifundista dauka,  habitat barreiatua eta bitarako  landa paisaia, zelai irekiak eta hesituekin, azken hauek abelazkuntza garapenaren ondorioa direlarik. Laborantza erak guztiak berezko urarenak dira, hau da heltzerako euria beste urik ez dute jasotzen. Baserria inskribatuta dagoen ingurune fisikoari ezin-hobeto egokituta dago: teilatua bi urtetara,  hegatz ederrak… Lurrak esparru borobilean banatzen dira, beraz, nekazal ariketen antolamendurako oinarria baserriarekiko gertutasuna da: baratzak baserriaren ondoan daude; ondoren goldeatutako lurra artorako eta bazka landeretako; hurrengo berezko larreak betidanik sagardi eta gaztainadi lotuak; eta azkenik basoak eta landak daude.
  2. Mediterraneo aldean lehen bereizketa lur idor eta ureztatuen artean dago. Azken honetan ezin bestekoa da hainbat nekazarien elkarlana kontuan izanik ureztatuko dituzten lurrak prestatzeko  lanen zenbaterainokoak. Hau izan daiteke habitat kontzentratua argitzen duen eragiletako bat. Ureztatzeak betidanik hiru zati bereizten ditu: uzta norberarentzat den baratza hesituak, herritik gertu; ureztatze ibarra eta ibarbasoak edo herri larreak ibaiaren ondoan eta lehen, behintzat, landu ezinak uholdeen beldurrez. Beste alde lur-idorrak ohituraz herri-lurrak izan dira eta zatietan edo eta eskortetan, korta baten inguruan, banatuak, bereziki, bazkarako erabiltzen baitziren. Herri-lur bi motak, zatiak eta eskortak, azken bi mendetan banatuak eta luberrituak izan dira.