Kontzeptua

Euskal nekazaritza

Hego Euskal Herrian, ekoizpenak eta enpleguak indarra galtzen du, euskal BPGren %7,9tik %3,9tik igaroz; lanpostuei dagokionez %17,1tik,  %11,1tera jaisten da.

EAEren kasuan 96.653 lanpostu zenbatzetik 1955ean, 50.474ra gutxitu ziren 1975ean. Nafarroan enplegua %41,1tik 1960ean %24,8 besterik ez izatera 1973 pasa zen.

Landutako eremua produktuaren baitan aldatzen da. Garia, 1960ean, 133.000 hektarea betetzen zituenak beherakada ari da. Garagarrak gora egin du 76.000 hektarearaino 1970ean.

Abelazkuntzari dagokionez, nekazal ekoizpenaren %40 izatera iristen da, ardi, behi eta zerri aziendak lortzen dutelarik garrantzizko balioak.

Basogintza arloak bere  merkatu zatia emendatzen ari da nekazal ekoizpen emaitzaren balio osoan, pinuz landatutako eremuak asko ugaritu direlarik.

Nekazaritzan nolabaiteko industrializazioa gertatzen ari da. 1962an 4.533 traktore zeuden eta 1972ean 14.016 ziren eta gainera 6.331 motokultore.

Lanpostuei dagokionez, beherako joera arren, 1975ean, Euskal Herriko hegoan oraindik 100.000 nekazari bazeuden.

A. Cendrerok esaten duena (1985) jarraituz, euskal nekazaritzak dituen bi arazo kronikoak aipatu behar dira: baserri exodoa, Europa osoari eragiten diona industrializazioa ezkero, ondorioak direlarik nekazal ustiategien gutxiagotzea, landa eremuko populazioaren zahartzea eta lehen sektorean lan egiten duen jende kopurua urritzea.

Populazio aktiboaren urritzea  (populazio osoaren %tan)

Urteak

Nafarroa

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Iparralde

1968

% 29,7

% 17,5

% 10,2

% 10,4

% 22, 7

1975

% 19,3

%  7,8

%   4,4

 %   5,7

%  13,7

60. hamarkadatik azkartu egin da joera, nabarmenago Araba eta Nafarroan, zeren egitura landatarragoa mantentzen duten mende honetan.

Baserri exodoaren zergatiak baserrietan ekonomikoki orekatua ez dagoen egin behar den piloan eta hiri bizitzaren erakartasunean bilatu behar dira.

Ustiategi kopuru gutxitzeari dagokionez kasurik larriena Gipuzkoakoa da, zeren eta 1962-1972ko tartean galerak jada %34koak baitziren. Araban sasoi berean % 32,6 izan ziren, adiz Iparraldean 1955 eta 1976 bitartean baserrien % 30 galdu ziren.

Atlantiar aldean nekazal-abelazkuntza ustiategiak egoera lehiakor batera egokitzeko arazorik larriena lantzeko lur eskasia da, aldapa ugaritasun, minifundismoa eta lanaldi partzialean soilik aritzearen ondorioz.

Minifundismoa, ez dela soilik ingurune honetakoa, nabarmentzekoa da Bizkaian non 1970ean ustiategiren %84k 10 hektarea baino gutxiago zituzten. Gipuzkoan urte berean ehuneko %63,3koa zen. 1972ean batez besteko lurren zabalera 5 bat hektareakoa zen Gipuzkoa eta Bizkaian, Iparraldean batez bestekoa 8 hektareara iristen den kostaldeko Lapurdin eta 16 hektareakoa Nafarroa Beheran eta Zuberoan, 1976ko datuen arabera.

Lanaldi partziala (lanik nagusiena industrian eta osagarria ustiategian) bizkaitar ustiategiko % 52an gertatzen zen 1975ean, Gipuzkoako %36ean eta kostaldeko Lapurdiko %5oetan. Mediterraneo aldeak, minifundismoz gain ( 1970ean Nafarroko ustiategiek 10 hektarea baino gutxiago zituzten)  gehiegizko zatiketaren arazoa dauka.

I.R.Y.D.A (Insitututo para Reforma y Desarrollo Agrario) (1) bere lur sail pilaketa ildoarekin saiatu arren, 1972 urteko erroldaren arabera Nafarroan 5 hektarea baino zabalera handiago zituzten sail guztietatik % 3,2 bestetik ez ziren. Esandako urtean, Nafarroan, 288.402 hektarea idor zeuden eta 66.610 hektarea ureztatuak eta baso eremua 271.066 hektareakoa zen. Populazio aktibo orotik nekazaritzan lan egiten zuena % 41,5koa zen 960ean, % 25,3ra urritu zena 1970ean, hala ere beste euskal lurraldetan baino gehiago izanik. Lur jabetzari dagokionez, 1972ean, erroldatutako lur eremu guztietatik %75k jabeak ustiatzen zituen, %13,1 maizterrek erabiltzen zituzten eta % 3 partzuergo erakoak ziren, beste % 8,9 gelditzen zirelarik beste eratan. Aipatu beharra dago kooperatiba ustiatze sistema bezala oso hedatuta zegoela Nafarroan.

Betiko landatze sistemak zituen eragozpen nagusienak, ximaurra falta, tresnen urritasuna… ziren, berez ere hektarea bakoitzeko emaitza txikia lortzen zuen sistema estentsiboan. Ongarri kimikoen sormena eta lana mekanizatzeak izan ziren nekazal-abelazkuntza espezializazioa bultzatu zutenak.

Atlantiar aldean lanen mekanizazioa ez zen Herrialdeko beste lekuetan bezain garrantzitsua. Erliebea dela eta, soilik makina txikiak (motokultoreak, motosegak…) izan zuten harrera ona, ez da harritzeko lur aldapatsuetan landatzeak duen zailtasunekin baserrietan abere indarrarekin lan egitea.  Atlantiar aldeko beste ezaugarria ongarri kimikoen erabilera txikia zen, inguru honetan abelazkuntzak duen garrantziak azaldu dezakeena. Hain zuzen, hainbeste gorotz izanda nahiago zuten dirua pentsuan edo bazka landaretan inbertitu zeren eta hauek denborarekin sailentzako ongarria bihurtuko baitziren. Alde honetan ohikoa zen  bidez artoa, arbia eta beste bazkagaiak txandatzea.

Mediterraneo aldean ongarri kimikoen erabilera handia nabarmendu zen. 1975ean, saldu ziren nitrogenodun ongarri orotik %91 Araba eta Nafarroan erabili ziren. Makina handien erabilera (uzta bilgailuak, fardel egileak, segamakinak…) lana izugarri arintzen dutenak, garai honetan hedatu zen.

Zerealen laborantzari dagokionez lugorriko bi urteko txandaketa mantendu zen edo bi urtez behingoa zen. Mediterraneoko eremuan ureztatzeko, antzinako Tueste eta Inperial ubideei Lodosa eta Bardeakoa gehitu zitzaizkien, ibaien goialdeko terrazetan laborantza ahalbidetu zutenak.

Iparraldean, 1975ean nekazaritzak 11.570 lanpostu beretu zituen.

OHARRAK:(1) Nekazaritzaren Eraberritze eta Garapenerako Erakundea. 1971ean sortua eta 1995ean deuseztatua. Ez zen sekulan transferitua izan eta beraz ez du euskarazko izenik.

Betiko abelazkuntza ardi-hazkuntzan jartzen zuen arreta, gutxiago behi-azienda eta ahuntz eta zaldiak juxtu-juxtu irauteko. XX. mendeko abelazkuntzan bereziki behi-azienda garatu da, eta 60. hamarkadatik zerri-azienda eta oilategiko hegaztiak. Ardi-azienda mantentzen da baino zaldiak eta ahuntzak ahitzen ari dira.

Abelburu kopuru murrizketa bereziki erasaten die zaldiei, ahuntzei eta ardiei. Baita ere nabaria da behi gutxiago daudela, zeren eta antzinako arrazak berriez ordezkatu dira eta ekoizpena mantendu edo igo daiteke abere gutxiagorekin. Zerriak eta oilategiko hegaztiak dira azken urtetan gora egin duten bakarrak.

1968ean Hego Euskal Herrian behi-aziendako 264.804 abelburu zeuden, aldiz, 1977 urtean 216.271 ziren, murrizketa % 18,3 izanik. Ardi-azienda 757.105 abelburutik, 1968ean  urritu dira 559.620raino 1977ean, beheraldia % 20,8ko delarik bederatzi urteko joan-etorrian.

Minifundismoa, behi-aziendari eragiten dionak, atlantiar aldeko baserriaren gainbeherari lotuta dago. Miren Etxezarretak emandako datuen arabera 1975ean Gipuzkoako eta Bizkaiko ustiategien % 88ak 10 abelburu baino gutxiago zituzten. Hego Euskal Herrian batezbestekoa 8,9 abelburu ziren 1976, Nafarroa Behean eta   Zuberoan ustiategi bakoitzeko 7raino bakantzen delarik.

Beraz, lehiakortasun eskaseko abel-ustiategiez ari gara, eta eredu gisara hektarea bakoitzeko esne-ekoizpen datuak adierazten dira. Gipuzkoan eta Bizkaian eta Iparralde emaitzak 5.000 litro hektareako ziren. Aldiz Britanian ia 10.000koak ziren, eta Holandan (Brabante Goian) hektarea bakoitzeko 18.000tik gora lortzen ziren.

Behi-azienda da, zalantzari gabe, Gipuzkoan, Bizkaian eta Iparraldean sektorerik garrantzitsuena. Banakako ustiapenak dira nagusi, abereak ukuilatuak edo erdi ukuilatuak egoten dira, zeinetan hainbat berrikuntza egin diren ekoizpena hobetu eta areagotzeko asmoz: arraza berriak hazi, intseminazio artifizialaren bidez espeziek aukeratzea, eta elikaduraren kontrola gutxiago edo gehiago. Iparraldean Lur Berri kooperatibak duen garrantzia azpimarratu behar da.

Antzinatik bertakoa den arraza pirenaikoa, garai batean jaun eta jabe zena, espezializatutako arrazez ordezkatua izan zen politi-poliki. Soilik esnetarako arraza frisiarra edo holandarra dago, bakoitzak urteko 5.000 litro ematen dituena. Baita ere esnetarako eta gainera okelarako erabiltzen dena dugu Alpeetako-arrea edo suitzarra dago. Lehenengoa 1950ko hamarkadatik aurrera sustatua izan da, bigarrena, aldiz, XIX. mendearen amaieratik hasi zen garatzen. Haragitako aragoiar arraza barruratu zen, askotan Iparraldean oso ugaria den pirenaikoarekin nahasia. Gipuzkoan eta Bizkaian ugariena frisiarra zen, Alpeetako-arrea izanik hurrengoa.

Ekoizpenari dagokionez, Ipar Euskal Herrian diru gehien ematen duen lana, haragitarakoa da. Alderantziz hegoaldean garrantzitsuena esne-ekoizpena da, Bizkaia nabarmentzen delarik. 1976ean Euskal Herri osoan ekoitzi zen esnearen % 87,7 hegoaldekoa zen.

Bere behi-aziendaren garrantziarengatik Bizkaia eta Nafarroa nabarmentzen dira , hurrengo Ipar Euskal Herria eta jarraian Gipuzkoa, 1976ko datuen arabera. Arabako aziendak ez du ia garrantzirik. Aipatzekoa da Nafarroan gertatu den abelburu eta ekoizpenaren areagotzea 70. hamarkada geroztik.

Iparraldean nekazal ekoizpenak nolabaiteko pisu ekonomikoa mantentzen zuen. 1970ean 294.000 ardi zenbatu ziren, 76.000 behi-azienda eta zerri-aziendako 68.000 abere.

Zerri-azienda eta oilategiko hegaztien ekoizpen industrialak nolabaiteko gorakada izan zuen. Nafarroa da bi azienda mota horietan aurrea hartzen duena. Ardi hazkuntzak, berriz, antzinako ustiapen sistemak jaso ditu: artzantza eta ibiltaritza. Horrelako abere-hazkuntzari lotuta dago herri larreen mantenua (elkarrekiko larreak, partzuergo batasunak, mankomunitateak eta ibarreko sindikatuak) bereziki kontuan hartzekoak Nafarroan, Araban eta Ipar Euskal Herrian.

Funtsean ingurune bioklimatikoari egokitutako bi arraza bereizten dira. Atlantiar aldean latxa arraza nagusitzen da, bereziko esnetarako hazten dena. “Churra” (2) arraza, haragitarako hazia, Mediterraneo ingurunekoa da, nahiz eta bere izaera gogorra dela eta Nafarroako Pirinioetako harenetan topatu (Erronkari, Zaraitzu …) Baita ere topatzen dira euskal-bearnotar arraza edo Karrantzakoa, eta askoz gutxiago “merina” (2) arraza, Arabako hegoaldean.

1976ko erroldaren arabera azienda osoaren (Iparralde sartuta) % 53,2 Nafarroan zegoen. Bere murrizketa % 25koa izan da 1968rekin alderatutik. Baita ere garrantzizkoak dira Iparralde eta Arabakoak.

Lortzen diren produktuak nagusiki esnea eta esnekiak dira. Bertako gaztagintzak nolabaiteko gorakada izan zuen eskariari lotuta. Nafarroa da nagusia haragi ekoizpenean.

OHARRAK:

(2) Gaztelako ardi arrazak biak. Ez dute euskarazko izen berezirik.