Kontzeptua

Antzerti

Antzertia, zalantzarik gabe, euskal hizkuntzan gutxien garatutako genero literarioa da. XVIII. mendera arte eta, batez ere, XIX. mendera arte, nolabaiteko testu-tradiziorik ez dagoela esan daiteke. Hori bai, esandako horrek ez du esan nahi Euskal Herriak garai horietara arte ez duela ekimen dramatikorik izan, bai euskeraz bai gazteleraz.

Hasieratik gazteleraz egindako liturgiazko antzertirik egon zenari buruzko froga nahikoa daude. Adibidez, jakin dakigu 1602ko Aste Santuan zehar Gure Jaunaren Nekaldia eta Heriotzaren antzezpena Hondarribian egin zena, Errenterian 1603an San Juanen Bizitza eta Gorazarreak, Bilbon Korpus Christi jaietan zehar egiten diren antzezpenak, etab. Juan de Albret eta Catalina de Foxen (1494) koroatze jaialdietan Iruñan egindako interludioetako batzuk euskeraz zeuden komedia bat interpretatu zen. XVI eta XVII. mendeetan jada nolabaiteko garrantzia duten dramagile batzuk aurkitzen ditugu. Miguel de Zabaletak (Errenteria, 1581-1648) Felipe III Gipuzkoara etorri izana ospatzeko El triunfo de la limosna izeneko auto sakramentala eszenaratzearekin arrakasta handia lortu zuen. Gipuzkoarrak dira Juan de Zabaleta (1610-1670) eta Juana Ines (1651-1695) de la Cruz ere, azken hori lan ugariaren egilea eta, beste batzuen artean, El divino Narciso, El cetro de San José eta Los empeños de una casa komediaren egile. Nafarroan Melchor Enrico de Tudela elizgizona aipa dezakegu, 1541 eta 1580 urte bitartean Santa Ana jaietan narotasunez antzeztutako komedien egilea zena.

Bestalde, zuberotar Pastoralen antzerti-eskolak mende batzuk arinagora garamatzaten euskeraz egindako ahozko antzerti baten existentziaren adierazle nabarmena ditugu. Idatziaren bidez zaindu diren Pastoralak, euren testu egituraketagatik, Europan erabat hedatu eta jatorrian erdi aroko "Misterio" generoarekin zerikusia duen eta hitzaren bitartez zaindu eta transmititu diren antzezpen-sorta baten aurrean gaudela erakusten digute. Are gehiago, lan horien ezaugarrietariko batzuk erdi arokoa baino askoz arinagoko jatorrizko abiapuntua dutela pentsarazten digute. Manuel Lekuonaren iritziaren arabera, zuberotar Pastoralak "son un complejo dramático, en que fundamentalmente se representa la vida de un santo o de un héroe, precedida de un prólogo, y seguida de un epílogo, y salpicada de intercalados entremeses de tipo, ya de farsa, ya de coreografía. El argumento de la obra se desarrolla en verso, en dísticos, provistos de cesura en su mitad, y cuyo número de sílabas oscila irregularmente entre cinco y doce, pero cuyo número de pies o combinaciones silábicas es algo más fijo y regular". Horrezaz gainera, Xaribari izenekoak ditugu, hau da, eguneroko gertakizunetan murgildutako izaera kostunbrista duten herri-antzezlan eta antzerti-ekimen aberatsa adieraztera ematen diguten inauteri-antzezlanak. Halaber, Ni naiz Kapitan Pilotu, Aur eder baten billa, etab. bezalako abesti herrikoietariko batzuk antzertietako zatiak izan daitezkeela litekeena da. Horrela bada, idatzizko bere ibilbideari hasiera eman baino gizaldi asko arinago, euskerazko antzertia bere iraupenerako inolako testu idatzien beharrizanik gabe, ahozkotasunaren bitartez bizi izan zen.

1617ko maiatzaren 17ko Gasteiz-Vitoria Udaletxeko akta, antzoki bat eraikitzeari buruzkoa.

1617ko maiatzaren 17ko Gasteiz-Vitoria Udaletxeko akta, antzoki bat eraikitzeari buruzkoa

"...yçieron los acuerdos siguientes: En el ayuntamiento se propuso entre los dichas Señores que al Ayuntamiento acuden representantes de ordinario y que suelen representar en el Ospital de Santiago della sin dejar provecho ninguno al dicho Ospital por la yncomodidad que tienen así los representantes como los que los van a oyr, y que de açerse teatro acomodado para las dichas comedias se seguiria grande aprovechamiento al Ospital y que con lo que resultase se podria acomodar y curarlos, podies pagar capellan y los demas ministros que sirven. = Haviendolo conferido entre si mandaron que por quenta de la Ciudad, digo del dicho Ospital, se aga un teatro en el, en la parte y lugar que con mas comodidad y menos cosoa se pueda, y que lo que costare sea por quenta de la Ciudad, digo del dicho Ospital, pues el aprovechamiento a de ser para el".

Erref. Juan Jose Ortiz de Mendivil, Primeros teatros de Vitoria, "Kultura" aldizkarian, 2. zbk. (1982).

XVIII. mendean, kulturaz jantziak ziren esparruetako norbanako jakin batzuk -euretariko batzuk Euskalerriaren Adiskideen Errege-Sozietateari sorrera emango ziotenak izanez- norberaren eta herriaren jostaketarako lanak idazteari ekiten diotenean, antzerti modernoa sortzen da. Mende horretan ustiaketa oraindik oso urria da; hala ere, euskeraren idatzizko antzertiaren ibilbidea hasten den garaia une horretan ematen da. Garai horretako gogoan izan beharreko lanak honako hauek dira: P. Barrutiaren Actos para la Noche Buena (1759), Gabon Sariak (1762) eta Xabier M.ª de Muniberen El borracho burlado (1764) eta S.A. de la Gándararen Gernikako gabon Kantak (1764). Lantxo horietatik gehienak erlijio-antzertiak dira, Gabon aroan elizetan antzezteko egindakoak alegia. El borracho burlado euskeraz eta gazteleraz idatzita dago eta lehendabiziko aldiz Bergaran antzeztu zen. Hizkuntza bien erabileraren azalpen bezala egileak berak honako hau adierazten digu:

"Digo, pues, que mi primera idea fue de que toda esta ópera fuese en vascuence, pero luego me faltó la dificultad del dialecto de que me había de servir de ella. Si me valía del de Azcoitia hubiera sido poco grato del resto del País hasta la frontera de Francia...".

XIX. mendearen barrena, gaztelerazko antzertiaren eremuan egileetariko batzuk nabarmentzen dira. Manuel de Gorostizak (1789-1851) Mexikon jaioa baina jatorriz euskalduna zena, moratiniar erako ekanduei buruzko komediak idatzi zituen, horien artean Indulgencias para todos (1818), Las costumbres de antaño eta Contigo pan y cebolla (1833) nabarmenduz. Bere antzezlanak Parisen (1822), Bruselan (1825) eta Méxikon (1899-1902, 4 aleki) argitaratu ziren. Obdulio Perea (Gasteiz, 1836-1870), saineteen, Un duelo a muerte dramaren eta María adolescente auto sacramentalaren egilea da. Eugenio de Olabarriak (Bilbo, 1829-1883), Carlos de Austriaren drama antzezten du.

Erregimen Zaharraren Baionako antzertia beti izan zen Baionako biztanleen distrakziorik begikoena. Ikuskizun horren lehen aretoa Maubeceko Pilota Jokoan kokatuta egon zen eta Scaronen Roman Comique lana gogoraraziz bertatik igarotzen ziren aldra miserableentzako nahikoa zen eszenatoki mugikor bat ezartzen zen. 1270. urtean, Piemonteko harresiaren alboan, antzerti modernoa eraikiko zen toki berean gutxi gora behera, garaiko beharrizanetarako nahiko baino gehiago ziren Merkataritza Burtsa eta ikuskizunetarako aretoa, baionatarrak horrekin erabat arro izanez, eraiki zituzten. Eraikuntza hori, arretarik gabe eta ia eremu mugikorrean eraikia, behingoan erortze egoeran jarri zen eta ez zen berriro 1778ra arte erabili, urte horretan horniketa plastiko eta erosotasun apur bat gehiago izan zituen ikuskizunetarako aretoa izanez. Dekoratu-sorta bildu eta jantzi eta osagarrietarako biltegi bat eratu zen. Baina zaletuen nahiak oraindik ez zituen asetzen zeren hainbat alditan tokiz aldatzeaz mintzo ziren, eta 1819an, alkateak Karmeliten komentua zegoen tokian kokatuta egongo litzatekeen ikuskizunetarako areto berri bat eraikitzeko programa bat argitaratu zuen. Aurrekontua eta eraikin berriaren banaketa ere argitaratu egin ziren, baina egitasmoa laster bertan behera utzi zen eta antzinako antzerki zaharrarekin jarraitu zuten, mendearen hasierakoa eraiki zenean Baroilhet etxera, Armen Enparantza kalera eramanez.

Musika antzertian euskal dramagile aldra oso batek ere oihartzuna lortzen dute. Hilarion Eslava y Elizondok (Burlata, 1807-1878) Cadizen 1841ean Il Solitario opera estreinatzen du, ikaragarrizko arrakasta lortuz, gerora, urte berean Sevilla eta Madrileko antzertietan errepikatuz. Joaquin Romualdo Gaztanbidek (Tutera, 1822-1870) La mensajera, Catalina, Casado y soltero, Un pleito, Los hijos de Eva, etab. bezalako zarzuelak estreinatzen ditu. Valentin Maria de Zubiaurre y Urionabarrenetxea 1871an Don Fernando el Emplazado antzezpenarekin Alhambrako Antzokian egile bezala konfirmatu egiten da. Emilio Arrietak 1850ean La conquista de Granada opera estreinatzen du eta El dominó azul, La estrella de Madrid eta El grumete bezalako zarzuelak ere.

XIX. mende erditik aurrera, aisialdiaren gizartearen garapenarekin, antzertiak -orain fikzio eszenikoaren arte bezala ulertuz- jendetzaren entretenimendu izatera iritsi zelako eta Frantzian eta Ingalaterran nagusi ziren gizarte-mailek eskaintzen zituzten moldeei jarraituz kultura, aisialdia eta astiunea eskatzen zuen burgesia berriarentzako aretoak eraikiz hasiko diren hiriburu eta garrantzi handiko hiriguneetan batez ere, garapen handia izan zuen.

XIX. mendean zehar, antzezpenetarako eremu berriak egokituz hasi ziren: Bilboko Erronda kaleko antzertia (1795), Gasteizko Antzoki Nagusia (1822), Iruñako Antzoki Nagusia (1841, 1903an Gayarre bezala bataiatua eta XVII. mendeko lehen erdiko komedia-etxe baten lur-zoruaren gainean eraikia), Baionako Théâtre Municipal (1842), Donostiako Antzoki Zaharra (1850), Bilboko Arriaga Antzokia (1890). Antzerti horiek guztiak a la italiana sortuak ziren, herradura itxuradun egituraz, gizarte maila desberdinentzako solairu mailak zituztenak, nobleenak errege- edo ohore-palkoz, tarteko aretoak, eskailera gaineko balkoidunak eta suaren aurkako segurtasun neurri berezidunak zituztenak ziren.

Bilbo Guda aurretik Espainiako antzokien artean, "lehen mailako toki" bezala aintzat hartuak ziren antzokien artean zegoen. Maila hori izan ez arren, Donostiak ere, errege-sendiak udarako egoitza zuen heinean, toki esanguratsua zeukan. Bere Victoria Eugenia Antzokian, Estatu guztian zehar mende hasieran egin zirenen artean garrantzitsuenetariko bat izan zena, ohiko emanaldiak edo bereziak antzezten ziren honakoak bezalako izen arranditsuekin iragarriz: "matinées aristocráticas", "viernes de moda", "sesion vermouth"... Antzerki-bizitzari lotua zegoen esnobismoak hain urrun jotzen zuen ze, gipuzkoar egunkari batek honakoa azaltzen zuen: "el que no va al teatro el día de Año Nuevo es un nadie". Eta gauza bera gertatzen zen, bere tokiko xehetasunekin, gainerako hiriburuetan ere. Antzokietara ikustera baino ikusia izatera gehiago joaten zen: lehen mailako gizarte-eremuak ziren eta palko eta plateatan gertatzen zena, ez eszenatokiaren gainean gertatzen zena baino gutxiago, bere garaiko gizartearen argazki bizia besterik ez zen.

Berrezarkuntzaren lehendabiziko urteetan zehar, azken guda karlistaren amaieraren ostean, askatasun publikoak eremua irabaziz joan ziren eta aisialdirako denbora ugaritu egin zen 1904ko asteroko atsedenaldiaren legea onartzearekin eta hori guztia antzerkiaren onuratan izan zen. Urte asaldatu haietan antzertia giza- moral- eta politika-aurkakotasunerako eremu zen. Ezarritako ordenaren edota aginte mailan zirenen aurreiritziak zalantzan jartzen zituzten egoeren aurka bihurtzen ziren pertsonaiak agertzeak, antzerti-bizitzaren saltsaren zati ziren "eskandalu" ospetsuak sorrarazten zituzten.

Bereziki entzutetsua izan zen mende hasieran Benito Perez Galdosen Electra, zeren horren ikusle izan zirenek heriozko bekatuan deklaratu zituzten euskal gotzainak baina horrek ez zuen ikaragarrizko arrakasta izaterik eragotzi. Funtsean ikusle burgesei zuzendutako merkataritza-antzertiarekin batera, guda arteko epean den giro bizkorrean gero eta gehiagoko zaleez hornitutako herri-eszena garatuko da. Dibertimendurako Sozietateak, parrokia-guneak, alderdi politikoak, eta antzekoetatik "antzerti-kuadroak" (bere garaiko terminologia erabiliz) sortuko dira, egun "aldizkatzeak" deituko genituzkeen aretoetan euren muntaiak eskainiz. Aldarrikapen politikotik edota jatorrizko kostunbrismotik bertako kulturarekiko sentiberatsuak diren mugimenduak indar gehiagoz toki horietan adieraztera emango dira.

Eragingarri horretatik sortuko dira euskal antzertiaren lehenengo pertsona ospetsuak: arte eszenikoetarako urrezko aroa ekarri zuten egile eta komikoak, tamalez 1936ko udaran izandako Guda Zibilaren etorrerak amaiera garratza ekarriz.

"Antzerti Berria" bezala Euskal Pizkundean edo Euskal Kultura Berpizkunderen baitan azkeneko guda karlistaren ondoren sortutakoa izendatzen da. Berpizkunde hori kultura eta gizarte-bizitzaren dinamizazioaren eta birsorkuntza gertakari bezala azaldu zen krisialdi hirukoitz batenganako erreakzio bezala: gizarte-krisia immigrazio masiboagatik, krisialdi politikoa foru indargabetzeagatik, eta ekonomiazko krisialdia, ohiko bizitzaren euskarri ziren oinarriak aldatzera zetorren industrializazio azkarrak eraginda. Herriko hainbat artista, idazle, intelektual eta politiko, banaka edo taldeka, euren ekarpen, lan eta ekimenekin mugimendu sendo horren baitan izan ziren.

Aipatutako koordenada horietan izango da Euskal Antzerti Berria ere, bere gunerik nagusiena Donostian kokatuz. Marcelino Soroak Donostian euskeraz egindako herri komeriaren bide berria burutu zuen Iryarena izeneko 1878an estreinatu, "cuadro de costumbres irutxulas" (donostiarrak sinonimoa) eta bere lehen arrakasta eta abiarazte-gunea izan zen lanarekin. 1896an, Soroak Euskaldun Fedea izeneko sozietatea sortu zuen eta bertako aktore taldeak euskera sustatzeko hiru urte lehenago sortutako Donostiako Lore Jokoen Udalak antolatutako ekintzetan ohiko eran parte hartzen zuen. Antzerti bizitza animatzeaz gain, Euskaldun Fedea Victoriano Iraola eta ikaragarri ezaguna izan zen Pepe Artola bezalakoek mendearen ondoren euskal eszenaren geroa protagonizatu zuten aktore eta egileen harrobi izan zen. Bi autore horiek musika komeriaren, genero txikiaren eta sainete kostunbrista bezalako garaiko patroien barruko lanen errepertorio zabalaren jabe izan ziren.

Marcelino Soroarekin eta Euskaldun Fedea sozietateko kideekin batera, Serafin Baroja, Pio Baroja idazle donostiarraren aita, aipatu beharra dago; eszenatokietarako liburutxo batzuk egin zituen, besteak beste bere garaian "euskal lehen opera" bezala iragarri zena: Pudente, J.A. Santesteban maisua, 1879an argitaratua eta Donostian estreinatua 1884. urtean.

Marcelino Soroa Gipuzkoarako zen neurri berekoa, mende bukaerako Bizkaian, bere xehetasunak zituela, Resurrección Mª de Azkue abadeak irudikatu zuen. Euskera irakaslea Iturribideko Langileen Patronatuan izana, bere eszenatokian 1895ean Vizcaytik Bizkaira estreinatu zen, estilorik ohikoenean egindako folklore-sainetea, Soroaren Iryarena lanak bezala beste bide berri bat zabaldu eta zaletasun handia lortu zuena. Azkueren antzertiak ere bere indarra ideologia erabat foruzale baten kokatutako tokiko humorean jartzen zuen. Baina, Iryarena bi hizkuntzatan egin ondorengo beste gainerako antzerti guztia euskeraz garatu zuen donostiarrak ez bezala, Azkueren lanak bi hizkuntzak txandakatu egiten zituen egoeraren eta pertsonaien arabera, baina bere funtsezko asmoa zen euskeraren sustapena inola ere utzi gabe. Azkuerentzako, antzertia "euskerari gurtzea herrian sustatzeko" biderik arin eta errazena zen, "gure herriak gutxi irakurtzen baitu eta nagitasun hori antzerti herrikoiak eskainitako baliabideekin ordeztu behar baita."

Vizcaytik Bizkaira lanak izandako arrakasta entzutetsuaren ondoren, Ramon de la Sota enpresariak Jardines kalean kokatutako antzerki areto txiki bat zeukan lehen hezkuntzako Euskaldun Biltokia ikastola zabaltzea sustatu zuen. Bertan, Azkueren zuzendaritzapean, gaztedi zaletu batek herri sustraiak zituen antzerti berri bati bultzada eman zion. Aldi berean, 1899tik aurrera, abade lekeitiarrak zuzendutako Euskaltzale aldizkariak, Pedro Ignacio Barrutia bezalako egile klasikoen eszenarako testu eta abade lekeitiarrak berak egindako musika ere argitaratzeari ekin zion, komediak idazten hasiak ziren egile berriak bazter utzi gabe.

Vizcaytik Bizkaira estreinatu izana eta "Nazio Antzertia"ren hazi bezala Azkueren lana agurtuko duen Sabino Arana Goirik, Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zuen arte bost hilabeteko tartea besterik ez da igaroko. Ordutik aurrera eta Guda Zibila etorri zenera arte, abertzaletasunak kultura politikaren beste agerpenen gainetik antzertia lehenetsiko du, eszenatokian propagandarako eta bere ideiak herritarren artean zabaltzeko tribuna ezin hobetzat aintzat hartuko duelako. "Preciso es -adieraziko du Aranak- por medio del teatro (allí donde sea posible) ponerle al bizkaino delante de los ojos, más claro que en vivísimo cuadro, y hacerle sentir conmoviendo su fibra más delicada, la dignidad, los espantosos estragos que moral y físicamente causa en su Patria la dominación española".

Aranak teorizatu eta lan batzuekin praktikan jartzeko ahalegina egin zuen "Nazio Antzertia"k ez du arte asmorik eta, dituenean, prozedura biren bitartez lortzen den eraginkortasun politikoaren menpe dago. Bata, industrializazioak erakarritako atzerrikoez gainezkatutako ohiko, katoliko eta bertutezko euskal gizarte bat adieraztera ematen duen kostunbrismo manikeoa. "Nazio Antzertia" horren bigarren zioa legendazko historia baten sorkuntza, edeneko Euskadi baten inguruko epika erromantikoa, bere askatasuna zaintzearen beharrizanaren aurrean, armetan jarri eta heroiek dituena. Bide batetik zein bestetik, antzertiak ikusleengan sentiberatasun aberkoiak eragitea jazarriko du.

Hedapen handiago baterako, antzerti abertzalearen lanak batez ere gazteleraz idatzi eta antzeztuak izan ziren. Horrela honako paradoxa hau ematen zen: antzerti bizkaitarrak euskeraren alde gazteleraz abestu eta arnasa hartzen zuen bitartean, Gipuzkoakoa izan zen ideologia kutsuetatik urrun euskeraz tradizio eszeniko herritar benetakoa sortu zen lurraldea.

Antonio Labayen, euskal antzertiaren lehendabiziko historialariak honako hau adieraztera eman zuen: "teatro de expresión castellana, pero de inspiración vasca, que tuvo en Bilbao ilustres y afortunados cultivadores". Etiketa horrekin XIX. amaiera inguruan eta XX. mendearen hasiera bitartean Bizkaian antzerkiaren loratzean parte hartu zuten jarrera nabarmen abertzaleetatik Azkueren lankide eta jarraitzaile izandakoak bildu ditzakegu: Alfredo Echave, Nicolás Viar, Oscar Rochelt, Gustavo Scheifler, Emiliano de Arriaga, Miguel Cortes, Isidro Parada, Alberto Achica Allende, Enrique de Orueta, Manuel de la Sota eta 'Imanol' Aznar, besteak beste. Idazle horien lanak 1904an sortu eta herritarren katekizazio ideologikorako Euskal Nazio Antzerkiaren aranatar egitasmoa bere egin zuen Bilboko Eusko Gaztedik eszenaratu zituen. Antzerti abertzalea landu zuten horietako asko bilbotar burgesiaren semeak ziren. Baina, bizitzaren paradoxak, horiek guztiak industriaren aurkako tradizio izaerazko eduki pseudohistorikodun eta baserri eremuko antzertia baino ez zuten landu; zentzu askotan bilbotartasunaren aurkakoa.

Azkueren Vizcaytic Bizkaira izan eta bi urte geroago eta Sabino Aranaren De fuera vendrán... izenekoaren estreinaldiaz geroztik, 1897an, maketoen aurkako ideologiaren eta hiri-kostunbrismoaren nahasketa bezala antzerti abertzalearen eredua ezarri zuen Oscar Rochelt eta Nicolas Viarrek egindako Euterpe fúlgida sainetea argitaratu zen. Baina garaiko beste egile guztien gainetik bai berak egindako lanaren zabaltasunagatik baita lortu zuen ospeagatik ere Alfredo Echave gailentzen da. Azkueren Euskaldun Biltokian hezia, bere itxieraren ondoren Bilboko Euskal Etxean eszenatoki txiki bat egokitzea lortu zuen, 1905etik aurrera bere lanak estreinatzen hasiz. Heziketaz musikaria, historia-legendazko dramak, ekandu-komeriak, Jesus Guridirekin lankidetzan eresi lirikoak eta Azkuek bezala zarzuela motaren hurbileko lanak sortu zituen.

Abertzaletasunak bai Berrezarkuntzako urteetan bai II. Errepublikan zehar ere zalantzarik gabeko arrakasta lortu zuen bere propagandarako antzerti estrategian. Baina ez krisirik gabe, XX. mendeko bigarren hamarkada bukatu baino lehen eredua, bere oinarrian, agortutzat bezala azaldu baitzen, ondorioz heldu beharra izanez. Horrela salatu zuen Joaquin Adan kazetari eta komediografoak Hermeseko orrialdeetan:

"Estamos ya decepcionados de esas escenas de aldeanos ladinos y socarrones que delectan a los espectadores simples con sus marrullerías y torpe hablar; estamos decepcionados de la tímida doncellita rural, del indiano, del bilbaino de las siete calles, del chacolinero glotón. Los hemos visto agitarse muchas veces en el tablado, pronunciar palabras y desvanecerse para siempre, porque no tenían otro mérito que el de sus palabras, de las cuales quiera Dios librarnos para los siglos de los siglos. Y, sin embargo, se nos decía que eran tipos vascos, costumbres vascas y vida vasca".

Donostian sortutako Antzerti Berriaren bigarren aroa Marcelino Soroa Victoriano Iraola eta Serafin Barojaren lanaren jarraitzaileek gauzatuta dago. Eta epigono horien aurrean, Toribio Alzaga, uneko pertsonarik nagusiena eta mende amaierako belaunaldiaren eta II. Errepublikako antzertiaren erroa.

Antzerti-praktika, ordura arte antzertia egiten zutenen berezko talentuan eta intuizioan oinarritzen zena, Altzagaren eskutik edukia eta kalitatea dituen ikuskizunekin hezi ere egin beharko litzatekeen publiko bati zuzendutako diziplina baten, ikasketa eta lanaren bitartez garatu eta hobetzen dena, bihurtzen da: "Es hora -afirmaba Alzaga- de que en las obras vascas no se fíe al patriotismo del público el éxito de aquéllas, sino que se procure obtenerlo mediante el concurso de cuantos medios ofrece el arte para el mayor esplendor de las representaciones dramáticas".

Bera izan zen bere garaiko euskal egileetatik entzutetsuena. Jolas komiko asko idatzi zituen, euretariko batzuk, lortutako arrakastagatik, jatorrizko ondare donostiarra osatzera iritsiko zirenak, beste opera eta klasikoen egokitzapenez gain. Testu horiek XX. mende hasierako urte haietan behin eta berriz eszenaratu eta argitaratuak izan ziren eta berrogeita hamargarren hamarkadan zehar euskerazko antzertiaren birsortzearekin berreskuratuak izan ziren.

Abagune historiko horretako bigarren pertsonaia nagusia Avelino Barriola Azpiazu dugu. Enpresaria eta lehen orduko alderdikide abertzalea, erantzukizun politikodun lanpostu batzuk bete zituen, eta zarzuela, drama eta komerien errepertorio zabala bildu zuen. Bere bizkaitar gerra-lagunek ez bezala, euskeraz besterik ez zuen idatzi, berak zuen "euskal antzertiak euskeraz behar zuenaren" aburuarekin bat etorriz. Bere eskabidez, hiriburuko Udaletxeko zinegotzi eta Sustapen Batzordekide bezala jardunaz, 1915ean Euskal Deklamazioa eta Hizkuntza Eskola sortu zuen, bertako katedra Toribio Altzagari esleitu zitzaiola. Guda Zibilera arte, bertako aktore taldeak, Euskal Iztundea, 51 testu desberdin antzeztu zituen, ia erdiak Altzagarenak berarenak edo Shakespeareren Macbeth edo Pierre Lotiren Ramuntxo bezalako klasikoen egokitzapenak eta idazle gazte desberdinen jatorrizkoak ere. Euskal Iztundeak euskeraz egindako antzertia Gipuzkoako herririk garrantzitsuenetatik eraman zuen, horretara zaletasuna sustatu eta euskal eszenaren maila jasoz.

Antzerti herrikoi nafarraren ezaugarria erlijio generoa da, XX. mendeko lehen hamarkadatik oso emankorra izanez. Gaur ere bere adierazpenetariko batzuk erabat indarrean daude: Zangotza eta Obanoseko misterioak Jose Legarda eta Manuel Iribarrenen testuetatik abiatuta hurrenez hurren. Mota hori landu zuten beste batzuk, abadeak ere, Genaro Xavier Vallejos eta Antonio Ona de Echave dira; Alberto Pelairea zarzuela-testu egilea, komediografoa, olerkaria eta kazetariak Aralarreko San Miguelen historia dramatizatu zuen.

Bere garaiko idazlerik gehienak bezala, Miguel de Unamuno eta Pio Baroja antzertiaren eremura garai hartan beste inolako literatura generok eman ezin zezakeen onuren eta ospearen bila hurbildu ziren. Unamunori dagokionez gogo handiago eta txikiago horrez gain gizartearen eraldaketan eragin zitekeen toki bezala zeukan eszenatokiaren kontzeptu idealista azaltzen zen. Baina, horretarako, antzerti kostunbrista eta naturalista zaharraren ereduak apurtuz hizkuntza eszenikoaren berrezarpena beharrezkotzat jotzen zen. Asmo horrekin, Unamunok bere filosofia eta gogoetak bideratzen dituzten tragedia garaikideak eraiki zituen, sarritan hain antzerti "aroztegi"rik gabe eraikitakoak ze interpretazio jolaserako baino irakurketarako sortutakotzat gehiago jo daitezke. Unamunoren dramaturgia bederatzi lan luzez eta ekitaldi bakar bateko hiruk osatzen dute.

Pio Barojaren antzertia espezialistek "bitxi" edota "arraro" bezala jo izan dute. Bere ipuin eta eleberrietariko batzuk elkarrizketa eszeniko eran idatzita daude, bere antzerti lan nabarmenak sailkatzea zail egiten den erregistroetan mugitzen den bitartean. Eta, egia esan, Barojak bere garaiko arrakastarik handieneko egileen (Galdos, Dicenta, Benavente, Martinez Sierra), antzerti erretorikagatiko bere erdeinuarekin batera drama unitateen menpe izateko bere gaitasunik eza aitortzen zuen. Faktore horien elkartzetik eratortzen da El Mirlo Blanco zeritzan Barojatarren madrildar etxean zegoen ganbara-antzertitxotik at bere lanetariko batzuk inoiz ikusi ez izatea. Barojaren arrakastarik handiena bere heriotza izan zenetik hogei urtegarrenean, espainiar Antzerti Askeko talde batek El horroroso crimen de Peñaranda del Campo eszenara eraman zuenean lortu zuen, hiru urtetan zehar laurehun antzezpen inguru emanez.

II. Errepublika, uneko espainiar bizitzan arte eta kultura ekintza garrantzitsua den antzertiaren indar handiko aldiarekin batera gertatzen da. Eszena arteagatiko zaletasuna antzerti-talde ugari batek hiriburuetan bakarrik ez eze biztanle gutxi edota tarteko herri eta biztanle-guneetan ere landuko du. Alderdi politikoek, sindikatuak, zirkuluak, ateneoak, erakunde katolikoek... herri-aisialdiaren zati handi bate betetzera etorriko diren antzerti taldeak izango dituzte.

Vasconian berezitasunez batzokiak azpimarratu beharra dago eurak izango baitira Euzko Alderdi Jeltzalearentzako alderdikide eta hautesleak erakartzeko, hezteko eta euren jostaketara bideratutako ekintza-programa garrantzitsuak antzertian gauzatzen zituztenak. Primo de Riveraren diktaduraren azkenean Oldargi, Eusko Gaztediren (EAJaren adar gaztea) Pizkundia sozietatearen antzerti atala, sortu zen Euskal Herri Antzertiarekiko sabindar asmoa egi bihurtzeko helburuz. Xede horretarako, euskerazko adierazpenak erabiliz gazteleraz antzezten zituzten Yeats, Pearse eta Maeterlincken lanak ikuspegi abertzalea emanez egokitzeari ekin zioten. Horren zuzendaria izan zen Manuel de la Sotaren, eta Esteban Urkiaga "Lauaxeta"ren asmoa, Bizkaiko herrietatik zehar gogo unibertsalistadun baina kalitatezko antzerti doktrinatzaile bat hedatzearekikoa zen.

Kultura arloko burutazio zorrotz batetik, euskal literatura eta hizkuntzaren aldezpen, hedakuntza eta zaintzara eskainitako Euskaltzaleak-Acción Popular Vascak ikaragarrizko lana egin zuen. Euskaltzaleak erakundeak urtero testuen eta antzerti muntaien lehiaketetarako deiak egiten zituen, eta 1934tik aurrera Eusko Antzerti Eguna-Dia del Teatro Vasco, maiatzean egiten zena, antolatzeari ekin zion. Gogora dakargun aldian 54 aletan zehar antzerti euskaldunaren zeregina zertan zenaren akta jasotzen zuten 1932tik 1936ra bitarteko Antzerti. Euskal Antzertiaren Illerokoa argitalpenaren sortzaile eta zuzendaria izan zen Antonio Labayen euskal "antzezleen" kronista, konplize eta animatzailea izan zen.

Iruñan, erreferentziazko egile bezala Ignazio Baleztenaren eskutik Karlista Zirkuluaren antzerti-eszenak oso aktiboak izan ziren, eta Ateneoak ere Nafarroa osotik antzerti ekimena sustatu zuen, Federico Garcia Lorcaren La Barraca, antzerti hezigarri ibiltaria, zirrara sakona sortarazi zuena, Iruñara ekartzea lortuz.

1936ko uztailean Estatu frankistaren kolpeak euskal antzertiaren historian errepikagarriezina den aldi bati amaiera eman zion. Gudan zehar, Bilbon eta menderatu gabeko Bizkaian, herriaren gogoa jasotzeko eta propaganda- eta onegintza-ikuskizunak antolatu ziren, asaldarien menpe zeuden eskualdeetan karlistak eta falangistak sustatutako gala eta funtzioak "Aberriaren defendatzaile kementsu" zirenentzako dirua eskuratzen zuten bitartean. Conrado Blanco olerkari eta geroago antzerti-enpresari oparoa zenak, zaletuak ziren aktore talde baten buru zela, Nafarroako herrietatik errepertoriotik jatorrenak eta kontserbatzaileenak eraman zituen.

Geografia arrazoiengatik batez ere, Donostia asaldatuen kultura-hiriburua izatera iritsi zen. 1936ko irailean asaldatuen mende erori zenetik, Miguel Mihura, Edgar Neville, Enrique Jardiel Poncela edo Joaquin Calvo Sotelo bezalako idazleak bertaratzen hasi ziren, Arturo Serrano enpresariarekin batera guda osteko espainiar antzertiaren joeretako batzuen sorlekua izango ziren solasaldiak antolatuz. Gainera, 1938 eta 1939ko bitartean hiriburu donostiarra Agustin de Foxá, Juan Ignacio Luca de Tena edo aipatutako Calvo Sotelo bezalako, besteak beste, egile "nazionalak" egindako lanen estreinaldien lekuko izan zen.

Gudarekin, euskal antzerti guztiaren egitura erori egin zen. ""Lauaxeta" bezala, fusilatu egin zutena eta garaiko europar korronteen bidean euskal antzertia modernizatzeko asmoa zuen egile hasberria bezalako euskal antzertiaren sustatzaile garrantzitsuenetariko batzuk gudan zehar erori ziren. Beste batzuk, Estanislao Urruzola, "Uxola" oparoa bezalakoek espetxea eta "barne erbestea" jasan behar izan zituzten. Gehienak erbesteratu egin ziren: Victor Ruiz de Añibarro Argentinara; Manuel de la Sota lehenengo Estatu Batuetan bizi izan zen eta gero, hainbat gorabehera ondoren Mariano Anso eta Telesforo Mozon idazle eta politikari errepublikar eta abertzaleak hurrenez hurren egin zutenaren antzera Lapurdin bizi izan zen; Mexikon, La Barracan Garcia Lorcaren esku eskuma izan zen Eduardo Ugarte eta Cecilia G. de Guilarte aurkitu ziren; Venezuelan, Andoni Arocena eta Martin Ugalde.

Erbesteko belaunaldikoen artean, 1959an Espainiar Antzertiaren Lagunen konpainia Toulousen (Frantzia) sortu eta sustatu zuen Jose Martin Elizondoren lana azpimarragarria dugu, ekimen horrekin diktadurak erbesteratu zituen egileei hedapen bikaina eman zielako. Eszena-zuzendaria eta erbeste-arazoaz dramaturgia zabala duen egilea izanik, Jose Martin Elizondoren sormen lanetariko batzuk Pariseko Théâtre des Nations-en, Meridako Antzerti Klasikoaren Antzeztaldian edo Sitgesko Nazioarteko Antzertiaren Jaialdian sarituak izan ziren.

Gudaren amaieran, antzertiak Espainia guztian atzerapauso ikaragarria ematen du eta gainbeheratze aro luze bati hasiera ematen dio. Gazteleraren desberdina zen beste edozein hizkuntzatan antzezpenak egitearekiko debekua eta guda irabazle ziren bandoko sortzaileak ere erreprimitu zituen zentsura gogorrak, irabazlearen ideologiara, bere garbikeriara eta bere ustezko handitasun inperialistetara egokitzen ez ziren neurrian, euskal antzertiari nabarmen eragin zion. "Kultura hondamendi" bezala bakarrik definitu daiteke etorkizun handiko egileen belaunaldi oso baten eta euskal eszenari bizitasuna ematen zioten alderdi politiko eta kultura talde edota asoziazioetara atxikita zeuden antzerti-talde askoren desagerpena.

Guda osteko Bilboko kultura egoera atsekabegarrian bere ezohikotasunagatik besterik ez bada ere, Bilboko Alea taldeak hemen aipatzeko adina meritu du. Gazte artegatsu urri baten ekimenez, 1936ko otsailean sortu zen "un remanso en el que pudiéramos hablar, pensando distinto, no de lo que nos dividía, sino de lo que teníamos en común: el interés por temas universales de literatura, arte, filosofía, música, teatro. Algo que, en la España de aquellos años, era dificilísimo" (Jose Miguel de Azaolaren hitzetan). Hasieran, bertako kideetariko batzuk Aleak berezitasunez antzerti arloan jardun zezala azaldu zuten, eta espezializazio maila horretara iritsi ez zen arren antzertiari zegozkion gaien inguruko antzezpen, argitalpen, hitzaldi eta solasaldi bezala ekimen batzuk bai eman zituen.

Berrogeiko hamarkadaren bigarren erdira arte itxaron behar izango da guda aurreko antzertiaren errepertoriorik kostunbristena, eta beraz abagunean gatazkarik gutxien sor dezakeena berreskuratuz hasten diren talde gazteak, astiro astiro, sortzen direla ikusteko. Hamaika urtez isilpean egon ondoren, 1947ko Tomas Santuaren egunean (abenduaren 21a) eszenatoki donostiarretan berriz ere euskera entzuten hasten da, Euskal Folklore Jaialdia xede izanez, Francisco de Arostegiren Arantza, hiru hamarkada arinago hiriburu berean estreinatua izan zena berrezartzen baita. Antzertira hurbilduz zihoan belaunaldi berri baten hazitegiaz, Antonio Mª Labayen, Jose Antonio Arcocha eta Agustin Zubikarai bezalako erbesteratutakoen etorrera guda osteko euskeraz eta gazteleraz egindako Egan zeritzan lehendabiziko literatura argitalpenean antzerti liburuxka garaikideak argitaratu izanarekin aberastu egin zen; Euzko-Gogoa izeneko argitalpenaren hedapena ahantzi gabe, 1950ean Guatemalan Jokin Zaitegik, guda aurreko eta osteko belaunaldien arteko zubi, olerkari eta greko-latindar klasikoak euskeratu zituen itzultzaile izanak sortua.

1953an, Maria Dolores Agirrek Udaletxe donostiarraren babesaz, bere Euskal Iztundea antzerki-taldearekin Euskal Hizkuntza eta Deklamaziorako Akademiaren berrantolaketa lideratu zuen. Bigarren aldi hori Toribio Altzagaren guda aurreko lanari jarraipena ematearen asmoz besterik ez zen abiatu, baina bere garapenean akademiak bere errepertorioari euskal idazle berrien lanak gehituz ekin zion, baita klasikoak, merkataritza-komeriak eta dramaturgia modernoaren itzulpenak ere erantsiz. Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan zehar, Euskal Iztundeak euskerazko antzertia Gipuzkoa, Bizkaia eta Ipar Nafarroara eraman zuen, ahitutako zaletasunaren hautsak biziberrituz.

1964ko urte bukaeran, euskeraz lan egiten zuten 25 talderen berri ematen zuen, euretatik 20 Gipuzkoan kokatuta egonaz; eta hiru urte beranduago Zaldibarren ospatutako talde euskaldunen batzar baterako Gerediaga Elkarteak egindako deialdiari 32 taldek, alajaina, erantzun zioten. Euretariko bat Donostiako Jarrai izan zen, 1961ean Xabier Lete, Ramon Saizarbitoria eta Iñaki Beobide aurkitzen ziren hamar gazte kezkatsuk eratutakoa.

Euskal Iztundearekin etenean, bere eredua oso kontserbatzaile eta ohikotzat jotzen zutelako, Jarrai taldeak antzerti unibertsalistago eta gizarte- eta kritika-eduki nabarmenagoa zeukana sustatu nahi zuen. Camus, Tennessee Williams, Arthur Miller, J.B. Priestley, Ibsen, Max Frisch edo Ionesco euskeraz antzezteaz gainera, Salvador Garmendia eta Gabriel Aresti olerkaria bezalako kutsu abangoardista zuten bertoko idazleen alde ekin zioten; Arestik, aldi berean, Bilbon, Euskaltzaindiaren babespean Kriselu izeneko Jarrairen ideario berdineko taldea sortzeko ahalegina egingo du. Bere ekitaldiak hainbat tokitatik zehar eramateaz gainera (antzerti berdinaren berrogeita hamar antzezpen ematera iritsi ziren), eta sortuz zihoazen talde berriei euskeraz egindako testu dramatikoak emateaz gain, Jarrai, argitalpenen bidez, musika-antolaketen bitartez, arte ekitaldiekin, etab. kultura dinamizatzailerako eragile bezala nabarmendu zen. Bere desagerpena 1969an gertatu zen.

Talde-zeregin horrekin batera idazleen banakako ekoizpena garatzen zen. Errepublikako eta erbesteko belaunaldien ordezkotza era motelean sortuz joango da berrogei eta hamarreko hamarkadatik aurrera: Pedro Sarriegi Laburu, Eusebio Erkiaga eta Piarres Lartzabal lapurditarra, mendiaren lehen bosturtekoetan jaioak; hogei eta hogeita hamarreko hamarkadetako belaunaldietakoak ziren Jon Etxaide, Xabier Gereño, Gabriel Aresti, Salvador Garmendia eta Lourdes Iriondo; eta jada berrogeiko hamarkadan jaioak Luis Haranburu eta Daniel Landart bezalako dramaturgoak.

Gazteleraz, Elias Amezaga bizkaitarra 19 lanen egile zen, euretariko batzuk penintsulan eta Ameriketako lurralde batzuetan estreinatutakoak izanak. Haur-antzertia ere idatzi zuen, eta, itzultzaile eta ekoizle bezala Arthur Adamov, Bertold Brecht, Maurice Druon eta, berezitasunez, Michel de Ghelderode flamendarra bezalako idazleak antzerti madrildarretan ezagutzera eman zituen. Jose Mª Bellido donostiarrak ere nabarmentasuna lortu zuen. Estatu Batuetan, Frantzian eta Ingalaterran estreinatua, Futbol idazlanaz 1964an Antzerkiaren Gipuzkoa Sariaren irabazlea, hirurogeiko hamarkadan esperimentazioa merkataritza-generoagatik aldatu zuen arlo horretan arrakasta bi lortuz.

Baina, idazlearen irudia hirurogeiko hamarkadatik aurrera, sorkuntzan, beste gauza askoren artean taldekidetasuna aldarrikatu zuen konbentzionaltasun guztiaren aurkako asaldurazko antzerti korrontea agertzen denean, nabarmen zalantzazkotzat jotzen dute. Korronte hori historiara "Antzerti Aske" bezala igaro da.

Antzerti Aske bezala, hirurogeiko hamarkadaren amaieraren eta laurogeiko hamarkadaren hasiera bitartean, ikuskizun eszenikoen ustiaketatik Espainia frankistaren egitura nagusien aurkako gizarte-, politika- eta kultura-oposaketa aurkezten duen mugimendua definitu daiteke. Arte-sormena gogoetaren eta salaketaren menpean jarriz, Antzerti Askeak bitarteko material eta adierazpen-bide urriak erabiltzen zituen, nahita pobreak beharbada, eta horretatik eratorri zen "furgonetaren estetika" klixe famatua (bere izaera ibiltariagatik aparejuak eta aktoreak neurri txikidun ibilgailu baten sartu zitezen beharrizanak eraginda).

Antzerti Askearen jaiotza 1967 eta 1969 bitartean ematen da, eta antzertiari aurre egiteko era berri baten oinarriak jarriko dituzten taldeetan gauzatuko da, aurretik izandako ereduekin etendura ekarriz. Hain heteroklitoa den gertakaria izanez edozein sailkapen egitea oso zaila den arren, talde aipagarri bezala ondorengoak azpimarratzera ausartzen gara: Bizkaian, Akelarre, Cómicos de la Legua, Geroa eta Cobaya Teatro Cósmico; Gipuzkoan, Orain; La Farandula Araban; eta El Lebrel Blanco Nafarroan.

Antzerti burgesak jardundakoaren iruntzietara, talde horiek diskurtso ofizialak ahaztuta zituen eguneroko gaiak jorratzen zituzten eduki politiko nabarmenagoa edo ez hain nabarmena zuten idazlanekin publiko herrikoiaren bila irten zuten. Zentzu horretan, bai aktoreentzako bai herritarrentzako ere antzezpenak izaera asaldatzailea, militantziaduna izaten zuten; mitin politikoaren edota batzarraren ordezkoak ziren; beraz, 1977tik asoziazio eta irizpide askatasunak berreskuratzerakoan, Antzerti Askea inoiz bere onera etorriko ez zen krisialdi sakon baten erori zen.

Pilotalekuak, enparantzak, parrokia-guneak, gizarte-klubak, etab. ordezko areto izaten ziren. "Non jardungo dugu ? Itxiko diguten tokiren baten !", adieraztera ematen zuten egunkarietan bilbotar talde ezagun bateko kideek. Aipatu dezagun bada, El Lebrel Blanco izan zela bere jabegopeko aretoa kudeatzeko asmoa egi bihurtu zuen euskal talde bakarra, Iruñako Amaia kalean, bestalde espainiar antzoki askeen sare apartaren baitan integratuta egon zena. Esperientzia hori lehergailu terrorista batek hondatu zuen.

Era informalago baten, hiribildurik garrantzitsuenetan ere txandakako esparruak sortu ziren: Bilbon Santiago Apostoleko ikuskizunetarako aretoa; Gasteizen Casa del Cordo eta Marianistak; Donostian San Telmo abadia edo Gran Kursaaleko poltsiko-antzerkiak; Durangon eta Barakaldon asko-gutxi inprobisatutako aretoak. Bertatik igaro ziren espainiar Antzerki Askeko talde garrantzitsu ia guztiak eta, kasuren batzuetan, nazioarteko esparrukoak ere.

Areto egonkorrak eta banaketarako sare deszentralizatuak sortzeko ahaleginak porrota jaso zuten. Taldeen ekintzen ugaritasunaren bitartez (ekitaldiak, irakaskuntza, maskaragintza eta dekoratuak, publizitatea eta agindutako lanak, etab.) nahi ziren sektorearen lehen profesionalizazio saioak ere ez zuten arrakastarik izan. Hainbeste urritasun izan arren, Antzerti Askeak, batzuetan, arte maila ikaragarriaren aztarnak ematen ditu.

Espainiar Antzerki Askearentzako inflexio puntu bezala ahobatez aintzakotzat hartutako erreferente historiko bezala Donostian 1970eko maiatzean ospatutako Antzerkiaren Nazioarteko Jaialdia azaltzen zaigu, Los Goliardos taldearen eta bertako Turismo eta Ikuskizunen Ikastetxeak antolatuta. Informazio eta Turismo Ministerioaren zentsuraren aldetik antolatutako hiru ikuskizuni buruzko debekuak konpainien planto egitea eta jaialdia bat-batean geldiaraztea ekarri zituen Principal Antzokiaren asanblada-okupazioa izan ondoren (bi maiatza arinago Odeoneko paristar antzokian gertatutakoaren ihakin nabaria). "Antzerki Askearen Zero Jaialdia" gisa ezagutzera eman zenak hutsunea utzi zuen, 1973 eta 1974 urteetan Bilboko Antzerti Askearen Asteak betetzen ahalegindu ziren eta, zori askoz gehiagorekin, 1975etik Gasteiz bere Antzertiaren Nazioarteko Jaialdia.

Antzerti Askeak euskerarengan sektore herrikoi zabal batenganako komunikaziorako funtsezko bidea ikusi zuen. Horregatik, hasieratik taldeek euren lan-agendara euskerazko klaseak gehitu zituzten. Comicos de la Leguak bere lehen ikuskizun euskalduna 1976an eman zuen, 1977an Akelarre, eta 1980an Orain. Militantismo politikoa gainbehera etorri eta iraultzarako asmoak itzaliz joan zirenaz batera, euskal kulturagatiko zudua iratzarriz joan zen. Orden horretan nahiko esanguratsua izan zen behin Comicos de la Legua desegitean, 1980an, bere "hil osteko seme" ziren Karraka eta batez ere Maskarada bertoko ohitura eta estetikarekiko ikerketetan buru belarri aritzea. Forma parantzertikoetatik ikasiz (pastoralak, inauteriak, erritu-ondarea eta jai-ondarea, etab.), eta Bernardo Atxagaren literatura konplizitateaz eta idazleen testuen hautaketa egokiaz (Dario Fo, Marc Legasse), Maskaradak euskal eszena desakralizatu egin zuen eta eremu euskaldunetik antzertiaren biziberritutako hautematea eman zuen.

Esan den bezala, Antzerki Askearen nortasunaren ikurretariko bat talde-sormena zen eta horregatik tokiko idazleen presentzia oso urria da. Baina idazleekin elkarlan estuan aritu ziren taldeak ere bazeuden, ikaragarrizko emaitzak lortuz: El Lebrel Blanco Patxi Larrainzarrekin, Akelarre Rapha Bilbaorekin, Geroa Ramiro Pinillarekin eta Ignacio Amestoy, Cómicos eta Maskarada aipatutako Bernardo Atxaga idazlearekin.

Idazleak utzitako hutsunea sarritan idazlea bera baino absolutuagoa zen zuzendaria demiurgo gisa betetzera etorri zen. Ildo horretan, urte haietako "egile" nabarmen bezala Luis Iturri definitu beharra dago, horrela aldarrikatu ez zen arren. Akelarreko zuzendaria bere dramaturgietatik eta inoren testuetatik abiatuz ikertu zituen antzerki lengoaien eraberritzaile bikaina izan zen. Iturriren ikaslea, eta bera bezala zuzendari-dramaturgista, Ramon Barea Comicos de la Leguan talde-sorkuntzen koordinatzaile bezala jardunaz hasi zen, eta Karrakaren ikuskizun askoren ia eragile ia absolutua izanez bukatu zuen. Maila berberean sartzen dugu Elena Armengod, Bekereke taldearen sortzaile eta gidaria, laurogeigarren hamarkadako antzerti esperimentalaren nazio eta nazioarteko erreferentzia nabarmena.

Antzerti Askeak euskal ikus-entzunezko industria hasberriari eragingo zioten aktore eta sortzaile belaunaldi berriari bidea eman zion, eta euren esperientziak 1980ko hamarkadan sortutako antzerti talde berrientzako erreferente bezala balioko dute.

Frankismoan zehar, antzerti-jarduerei emandako instituzio sustapena ez zen behingo kontua baino besterik. Arau horren salbuespen bezala, Arabako Aldundiak 1970ean, Manuel Iradier Sozietatekoa zen La Farandula de Vitoria taldea Kultura Kontseiluko Antzerti Atalean sartu zuen, bere lana egiterakoan behar zituen baliabide guztiak eman zizkiola. Politika horretan sakonduz, 1976an Euskal Herriko antzerti profesionalerako lehen ekoizlea eratu zen: Denok Kooperatiba, antzertirako gune integrala izanik, produkzio-gune bat, heziketarako ikastetxea (eskola eta liburutegia), eta informaziorako beste gune bat (horretarako buletin bat sortuz) izan zituen, eta bere eskuetan jarri ziren antzerti programazioa eta Gasteizko Nazioarteko Jaialdia bera ere. Arabako Aldundiak bere laguntza kendu zuenean, 1983an, Denok Kooperatiba erabat desegin zen.

Behin kultura gaian eskumenak eskuratu ondoren, laurogeiko hamarkadan, estamentu publiko desberdinak antzerti-garapenean jarrera eragilea izaten hasi ziren eta ondorio bezala diru iturriak ugaritu ziren, sortzaileak baliabide handiagoak izan zituzten, frontoiak ordezkatzera zetozen beste esparru berri batzuk egokitzearekin batera hiribilduetako antzoki burges zaharrak beste proposamen berri batzuetara zabaldu eta erakusketa-bide edo sareak ere eratu ziren.

Hezkuntza egitasmo ofizialik ez zenez, hezkuntza teknikoa azalekoa, zatikatua eta ezegonkorra zen. "Aprendimos a hacer teatro haciendo teatro" -aitortuko dute profesionalik beteranoenek. Antzerti eskolaren lehen esperientzia, eta seguruenik irakaskuntza ofizialeko ikastetxearen ereduari gehien hurbiltzen zaiona ere, El Lebrel Blanco-k, 1979tik aurrera Iruñako Chantrea auzoan bultzatu zuena izan zen, gerora Antzertiaren Eskola Nafarra izenez Foru Gobernuko Kultura Zuzendaritzaren laguntzarekin bizitza autonomoa izatera iritsiko zena alegia.

Gabezia nabarmen hori leuntzeko, 1981ean Antzeti, Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatikorako Zerbitzua, sortu zen. Bertan lau urtetarako ikasketa plana ezartzen zen produkzio unitate eta dokumentazio-gune batzuez osatuz. Bilbon eta Gasteiz-Vitorian, zeuden tailerrak erabiliz, lehen bi ikasturteak eman ziren, Donostiako egoitza nagusian beste biak ematen ziren bitartean. Ikasleak euskeraren eta euskal kulturaren ezagutzak egiaztatu beharra zuten titulua lortu ahal izateko eta baldintza horiek ikaslegai asko kanpoan utzi zituen. Zio hori eta beste batzuk bitarte, Antzerti oso kritikatua izan zen euskal antzertiko beteranoen aldetik. 1984ko ekainean hamabi aktore/aktoresak osatutako bere lehen promozioa graduatu zen. Promozio horretakoak gerora telebista, zinema eta antzertiko aurpegi ezagunak izatera iritsi ziren . 1985ean tailerrak desagertu egiten dira eta ekintza guztia Donostian gauzatzen da, baina 1989an hezkuntza-gune ofizialaren likidazio aurreko urrats bezala lurralde-egiturara itzuliko da.

Hamarkada berberean sortu ziren antzerti taldeak zuzendutakoak eta Udalek eutsitako Getxo, Basauri, Gasteiz eta Errenteriako eskolak. Geroago, XXI. mendearen bigarren hamarkadan sartuta, oraindik ere arte eszenikoak araututako irakaskuntzan bere lekua izateko, europar inguruko herrialdeetan gertatzen den bezala, titulazio ofizialdun ikastetxe egoki bat prestatzearen zain gaude.

Beste instituzio-ekimen bat antzerti sektorearen gero eta atomizazio handiago bezala ikusten zen errealitatearen aurrean antzertiaren osoko garapenerako laurogeita hamarreko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako antzerti publikoari buruzko Arteszena izan zen. Ahaleginak, galkorra, asmo jator batzuk utzi zituen eta Euskal Ikastetxe Dramatikoa izan zitekeenaren baina izan ez zenaren adierazgarri ziren hiru ikuskizun ere.

XX. mendeko azken hamarkada Orain, Karraka, Geroa, Tarima eta Bekereke bezalako talde historikoen desegitearen lekuko izango da, Bilboko Maskarada eta Gasteizko Paraiso Antzokia bezalako beteranoak iraute lortzen duten bitartean. Bestalde ezagunenak diren bi besterik ez aipatzearren Iruñako El Lebrel Blanco eta Donostiako Teatro Estudio bezalako ibilbide luzea duten amateurrak ere irautea lortzen dute. Talde haien desegiteak -sarritan talde soilak baino askoz gehiago ziren-, ordutik aurrera, derrigorrez edota graduz, era autonomoan euren aktore, egile edo zuzendari bezala lantzen hasi ziren indibidualtasunak liberatu egin zituen.

Euskal antzertiaren "aro heroikoa" agortu ondoren -boluntario-aldia, bokaziozko lana, grinazkoa, "aktibismoduna", enpleguaniztasunekoa-, sektorea profesionalizazio prozesu motel eta irregular baten sartu zen. "Talde" kontzeptua desagertu egin zen, "ikuskizunetarako ekoizpen-enpresak" izendapen profesionalagoarengatik ordeztua izanez. Enpresa berri horietan sarritan Antzerti Askeko "rokero zaharren" eta Antzertin edota beste antzeko eskola batzuetan lizentziatutako gazteen artean sinbiosi interesgarria ematen da. Antzinako "euskal antzertia"ren eta "gaztelerazko antzertia" izenekoaren arteko banaketa, ekoizpen profesionalaren ikuspegitik behintzat, desagertuz joango da zeren salbuespen batzuk izan ezik, konpainiarik gehienak gero eta jendetza handiago batera iritsi ahal izateko, euren muntaietan bertsio bikoitzak antolatzen dituzte.

XX. mendea bukatzean, ekoizle batzuk jada egitura profesional garrantzitsua erakusten zuten, eta Ur Teatroa, Bekereke, Tanttaka, Agerre edo Trapu Zaharrak izenak Euskal Herrian bakarrik ez ezik, espainiar karteleran eta nazioarteko jaialdietan ere indarrez entzuten hasi ziren.

Baina sektoreak gaitz endemikoa zeukan: bere ikaragarrizko sakabanaketa. 1994an egindako galde-sorta batek 129 talde kopuru ematen zituen, euretatik 30 izaera profesionaldunak (horrela zioten behintzat). Ezegonkortasuna konstante bat zen: ekoizleak urte batzuk besterik ez zuten irauten, proposamen bakoitzeko antzezpen gutxi egiten dira eta aktoreak antzertia telebista edota zinema bezalako lan askoz errentagarriagoen osagarri besterik ez dute ikusten.

Ahaleginak koordinatzeko, 1995ean Eskena, Euskadiko Arte Eszenikoetako Enpresa Ekoizleen Elkartea, jaio zen. Eskenak, 2010ean enpresarik garrantzitsuenetatik hogei inguruko zerrenda luzea bilduz, arte eszenikoen sustapena, sektorearen ekonomia-garapena eta elkartekideek erakundeekin eta inplikatutako eragileenganako harremanean lagungarri izatea bezalako helburuak ditu.

Antzertia, XX. mendearen hasieran gehien praktikatzen zen literatura generoa izatetik gutxien ikusten dena izatera iritsi da. Antzerti-egiletzako hedapen gutxi eta ekonomia-sari gutxi eskaintzen ditu, eta beraz elkarrizketagile gazteek nahiago dute ikusentzunezko gidoiaren mundua. Donostia Hiria edo Santurtziko Serantes bezalako literatura sariak baino ez dute bizigarri txikirik mantentzen.

Mende bien arteko euskal antzertiko egileei, euskera zein gazteleraz, gainbegiratu bat ematen badiegu, egilea barik espainiar eszenatokietarako itzulpen eta egokitze lanerako mundu guztian zehar diren arrakasta komertziala dutenen "ehiztaririk" garrantzitsuena den batengandik hasi beharra dago: Juan Jose de Arteche gipuzkoarra. Berrogeigarreneko hamarkadan jaiotakoen artean Rafael Mendizabal, David Barbero, Ignacio Amestoy -gehien estreinatua eta bere testuetako itzulpen eszenikoetan zoririk gehien izan duena-, Fernando Savater eta Enkarni Genua ditugu, azken horrek txotxongiloaren munduan berezitasunez ekinaz. Hurrengo hamarkadan Francisco Javier Gil Diez-Conde, Felipe Loza, Teresa Calo, Maite Agirre, Xabi Puerta, Juan Luis San Jose eta Antton Luku ditugu. Hirurogeigarreneko hamarkada izan da eszenarako idazle kopuru handiagoa utzi diguna: Borja Ortiz de Gondra, Garbiñe Losada, Roberto Herrero, Jose Antonio Vitoria, Carlos Anso, Patxo Telleria, Ramon Agirre, Xabier Zorroza, Xabier Mendiguren, Aitzpea Goenaga eta Yolanda Arrieta. Ander Lupusekin, hirurogeigarreneko hamarkadaren hasieran jaioa, amaitzen dugu zerrenda hau, zehatza izatetik urrun hurbilpenezkoa dena.

Lerro hauek idazterakoan euskal antzertiaren egoera Ados, Agerre, Ez dok hiru, Fabrica de Teatro Imaginario, Gaitzerdi, Glu Glu, Golden Apple Quartet, Gorakada, Hortzmuga, Kanpingags, Kukubiltxo, Markeliñe, Maskarada, Panta Rhei, Picor, Porpol, Tanttaka, Taun-Taun, Teatro Paraíso, Teatro Estable de Navarra-Pinpilinpauxa, Tentazioa, Traspasos, Txalo, Ur Teatroa eta Vaiven bezalako konpainien menpe dago. Iparraldeari dagokionez, bere egoera Bidasoaren beste aldetik pribilegiatu bezala ikusi izan da bai azpiegiturengatik bai erakundeek euskarri sendoa ematen dioten konpainia multzo baten egonkortasunagatik ere. Talderik zaharrena 1979an sortutako Théâtre des Chiméres da. Antzerti-gune osokoa da eta lurraldeko "lycées" izenekoetan tailerrak suspertu, mintegiak eta ikastaroak eman eta hurrengo hiru Jaialdi hauek antolatzeaz arduratzen dira: Le Mai du Théâtre Hendayan, Faim de Travaux, Biarritzen, eta Les Translatines ? Franco-Ibérique et Latino-Américain Jaialdia, biurtekoa. Lézards qui bougnent konpainiak testu garaikideak eszenaratze duen bere kalitateagatik Frantzia guztian oso ospe handia du; bestalde "performance"jaialdiak ekoiztu eta sustatzen ditu. 2010ean konpainiak Bayonan "Artista-Egoitza" bat zabalduko du.

Amai dezagun Elorrion kokatuta dagoen eta Carlos Gil Zamora euskal eszenako beteranoak zuzendutako Artez aldizkariaren lan baliogarria aipatuz. 1966tik aurrera Artez euskal, espainiar eta iberoamerikar antzerti-errealitatearen notario zehatza bakarrik ez eze sormenaren eta ikerketaren sustatzaile gogotsua ere bada.

Bestalde ez ditugu aipatu gabe utziko Eibar, Getxo, Santurtzi, Donostia eta Tolosako jaialdi, ekitaldi eta azokekin bat datozen euskal antzerti-egutegiko egun aipagarriak eta Ercilla, EAB eta Max sarietako lanik artistikoenei buruzko aintzatespen ekitaldiak ere.

Euskal antzertiak, XXI. mendean erronka asko eta garrantzitsuei aurre egin beharra die. Baina inoiz izan ez dituen trebatutako profesionalak ditu. Arte Dramatikorako eskola ofizial bat ez izana edota aurrekontu publikoarekiko gehiegizko menpekotasuna dira bere etorkizunerako bidean euskal antzertiak aurre egin beharko dien arazoetariko batzuk.