Kontzeptua

Antzerti

"Antzerti Berria" bezala Euskal Pizkundean edo Euskal Kultura Berpizkunderen baitan azkeneko guda karlistaren ondoren sortutakoa izendatzen da. Berpizkunde hori kultura eta gizarte-bizitzaren dinamizazioaren eta birsorkuntza gertakari bezala azaldu zen krisialdi hirukoitz batenganako erreakzio bezala: gizarte-krisia immigrazio masiboagatik, krisialdi politikoa foru indargabetzeagatik, eta ekonomiazko krisialdia, ohiko bizitzaren euskarri ziren oinarriak aldatzera zetorren industrializazio azkarrak eraginda. Herriko hainbat artista, idazle, intelektual eta politiko, banaka edo taldeka, euren ekarpen, lan eta ekimenekin mugimendu sendo horren baitan izan ziren.

Aipatutako koordenada horietan izango da Euskal Antzerti Berria ere, bere gunerik nagusiena Donostian kokatuz. Marcelino Soroak Donostian euskeraz egindako herri komeriaren bide berria burutu zuen Iryarena izeneko 1878an estreinatu, "cuadro de costumbres irutxulas" (donostiarrak sinonimoa) eta bere lehen arrakasta eta abiarazte-gunea izan zen lanarekin. 1896an, Soroak Euskaldun Fedea izeneko sozietatea sortu zuen eta bertako aktore taldeak euskera sustatzeko hiru urte lehenago sortutako Donostiako Lore Jokoen Udalak antolatutako ekintzetan ohiko eran parte hartzen zuen. Antzerti bizitza animatzeaz gain, Euskaldun Fedea Victoriano Iraola eta ikaragarri ezaguna izan zen Pepe Artola bezalakoek mendearen ondoren euskal eszenaren geroa protagonizatu zuten aktore eta egileen harrobi izan zen. Bi autore horiek musika komeriaren, genero txikiaren eta sainete kostunbrista bezalako garaiko patroien barruko lanen errepertorio zabalaren jabe izan ziren.

Marcelino Soroarekin eta Euskaldun Fedea sozietateko kideekin batera, Serafin Baroja, Pio Baroja idazle donostiarraren aita, aipatu beharra dago; eszenatokietarako liburutxo batzuk egin zituen, besteak beste bere garaian "euskal lehen opera" bezala iragarri zena: Pudente, J.A. Santesteban maisua, 1879an argitaratua eta Donostian estreinatua 1884. urtean.